Gonbidapena jaso dut Udaletik eta gustura asko joango naiz:
Category Archives: Sailkatugabeak
Segwayxa probatzen
Ez neuke pentsauko hau trastuau hain erreza izango zanik erabiltzia. Aurreko asteburu baten probau giñuan seiko kuadrilla batek eta flipatuta geratu gara danok be. Abixada dezentia hartzen dau (20 km/h), lehenengo minutututik erabilli zeinke, zaratarik bapez, errebueltak eta giro osuak hartzeko be erosua… eta bai, pijokerixa bat be bai, zergaittik ez esan. Txorriana egitteko be balio dau: 
Karu xamarrak dira erosteko, 6.000 euro inguruan ei dabiz. Guk ordubete eta erdi erabilli giñuazen Madrilen eta 30 eurona ordainddu giñuan. Prezio horretan sartu zan gurekin etorri zan madrildarrak Eusko Gudariak kantatzia be 🙂 Bai bai, honekin be flipau giñuan.
Ez dago legerik segwayxendako, momentuz. Baiña batek baiño gehixagok begiratu zoskun aurpegi txarrakin… Bizikletan ibiltzia letxe dala esango neuke, hala eta be. Hori bai, jende asko hasten bada erabiltzen laster mugatuko dittue lekuak, seguru.
Probatzeko modukua. Gomendatzekua. Erostekua? ba ez, baiña behin edo behin erabiltzeko esperientzia politta.
Informaziño gehixago tramankuluana hemen: segway.es
Nafarroan? horixe baietz!
Euskaraz bizi nahi dut from Kontseilua on Vimeo.
Gerra zibileko biktimei omenaldia Elgetan
Apirilaren 24an jausi zen Elgetako frontea, eta urteurrena baliatu du herriak omenaldia egiteko. Hainbat lagunek egin dugu ibilalditxoa eta omenaldi xumea egin zaie, urtero-urtero errepikatuko den omenalditxoa. (Argazki gehiago)
Gerra zibilean faxistek hil eta eraso zituzten elgetarrei egindako omenaldia izan da. Herritik Asentzioko Intxortako Aterainoko ibilbidea egin dugu eta bidean, bi lore eskaintza izan dira: bata Salbadorreko monumentuan eta bestea Intxortako Atean.
Harreragunea Espaloia Kafe Antzokian
Maiatza amaieran zabalduko da harreragunea Espaloian.
36k hainbat materialarekin erakusketa egongo da eta hortik hasiko da ibilbidetxo bat Intxortako atera, trintxerak ikustera, Belgikarrak ametrailadorekin egon ziren lekua… Eta harreragunean proiektu oso inportante bat ere jarri da martxan: “Izen guztiak aurpegi guztiak”.
Materiala
Zentzu horretan herritarrei zein gerrateko materiala izan dezaketen lagunei deia egin zaie etxean garai hartako materialik edukiz gero eta erakusketan ikusgai ipintzea gura izanez gero bertaratu eta jakinarazteko.
Egin dugu salto!!!!!!
Etxeko telebistan ikusten dihardut GOITB… Ze ondo, digitalean euskarazko tokiko telebista bat, gurea. Laster Debagoieneko herrigune guztietara helduko gara. Saiatuko gara maiatza baino lehen izan dadin.
Ez nuen besterik espero: absoluzioa eman dute
Twiterren irakurri dugu eta poztu naiz!
Ez dago eskubiderik, hala ere. Horrenbeste urtetan pasarazi dutenak ez du neurririk! Zerbait egin beharko da berriro gertatu ez dadin.
Notizia ona da eta inputatuek egindako lanak badu zerikusirik. Baita agertutako babesak ere.
Ondo!!!!!!!!
Absoluzioa
A b s o l u z i o a !
Ez dago beste aukerarik!
ETB3-n marrazki bizidunak eta marrazki bizidunak? ;-(
Facebook-en irakurri dut hau:
————————————————————-
Gaia: ETB3: 14 orduz marrazki bizidunak
Gaurtik
aurrera aldaketak izango dira ETB3 katean. EITBren bertsio digitalean
agertzen denez, 07:00etatik 21:30ak arte marrazki bizidunak eskainiko
ditu kulturari besoak zabaldu behar zizkion kateak.
————————————————————
Ezin nuen sinistu eta esango zidana zehatza izango zen lagun batekin egotea egin dut. Egia izan zitekeen, eta tamalez, da!
Nekez da ulertzea kulturarako sortu zen katea zelan egongo den marrazki bizidunez beteta. Ez dut gustuko. Txikitan ere ez naiz izan marrazki bizidun zalea, baina ez da zaletasun kontu bat. ETB3 nire kutunen artean zegoen ze formulatik haratagoko telebista egiten zuten. Ausarta askotan, saio zainduak gehienetan, kulturari egindako ekarria handia, hemengo musikak tarte handia, zuzeneko dezente, modernoa zen katea, off ahotsak gustuko nituen eta testu asko iruditzen zitzaizkidan gauzak esaten zituzten horietakoak zirela.
Gustatzeagatik, gustatzen zitzaidan programak errepikatzea ere. Ni gehienok moduan, bestelakorik egiteko gogorik ez eta libre dudanean zer dagoen jakin barik sofan jartzen naizen horietakoa naiz. Eta EITB3 zen zapping-ean harrituta uzten ninduen kate bakarrenetarikoa. Ahozabalik ere geratu naiz inoiz landutako erreportai batzuekin.
Zorionez lau orduko parrilla lehengoaren ildotik landuko dute oraindik, gaueko 21:30ean hasita. Prime timea da, baina gustuko nuen asteburuan edozein ordutan EITB3 piztu eta harritzea…
Ez dakit nork hartu duen erabakia. Bueno, jabe berriek hartutako erabakia da eta uste dut izango dutela motiboren bat. Ni, hala ere, ezin asmatuka nabil arrazoi profesionala. etb3 webgunean diote Telebista eskaintza osatuagoa dela orain…
Marrazki bizidunak ez dira gure kultura bultzatzeko elementu eraginkorregia, gizarte ereduan ez dute laguntzen, gehienak itzulpen hutsak dira, sormenari tarte gutxi… Ez zait erabakia gustatu.
Zein ona ardoa!
Atzo ikasi genuen oso ona dela ardoa edatea. Horixe esan zigun datu pila batekin Luis Bujandak,
Donostia Ospitaleko sendagileak.
Egunero 400cc edatea omen neurria. Lau basoerdi dira horiek gizonotan eta 2-3 basoerdi emakumeen kasuan. Betiko uste horiek uste baino ez direla jakiteko ere balio izan zuen Pierola etxeko anaiek egindako ikastaroak: gota ditxosorako ardoa ona ei da. Neurrian, hori bai, baia garagardoa eta likorrak txarrak diren moduan kasu kopurua gutxitzen du baso bat ardo edateak.
Eta gaisotasun kardiobaskularrak, neurologikoak, kantzerrarekin zerikusia dutenak… medikuak hasi dira esaten ardoa edateko, neurrian, baina edateko. Izan ere, ardoa neurian edaten dutenak luzeago bizi direla konporobatuta dago.
Pierola etxekoekin oso gustura egon ginen. Bizi dute egiten dutena eta hori igarri egiten da. Merkatuan dituzten zuriak, merkaturatzekotan diren berriak, betiko Pierola… dozena erdi probatu genituen. Gainera, egon ginen bakoitzak boteila ardua ere eraman genuen etxera. Ze ondo!

Gaizki atera zen prozesua, Loiolakoa
Harrapatuta nauka liburuak. Asteburu honetan errenditzeko asmoa daukat. Erdia irakurri dut eta edozeini gomendatzeko modukoa da. Euskaradunon artean sortu du zeresana liburuak eta itxaron piska bat gazteleraz atera arte eta Egigurenenak argi eta garbi irakurri arte.
Euskaraz egin izana naturala izango zen Muruarentzako, baina berak kontatua dakigu negoziazio guztiak gazteleraz izan zirela. Ares sartu zenean negoziazioan zer esanik ez, baina baita Txillarreko Egiguren-Otegi elkarrizketetan ere.
Liburu ederra, bai komunikatuak eta bai politikarien adierazpenak lerroartean irakurtzen aspertu xamar gaudenondako. Gauzak argi kontatu ditu “Loiolako Hegiak” liburuan eta nire zorionik beroena Muruari.
Loiolako mahaitik kanpoko faktoreek eragin zuten akordioa ez lortzea” dio Muruak. Argi agertzen da liburuan xanpaina zergatik ez zuten atera Josulagunek. Hemen GOIENA telebistan egin genion elkarrizketa.





