Etiketaren artxiboa: post-it

ESKERRAK BILBOKO UDALETXEARI

Bilblogari  lehiaketan parte hartu nuen, ez nuen irabazteko esperantzik eta ez pentsa irabazi nuenik; baina pozik nago zeren badirudi geroz eta euskal blog gehiago daudela euskal blogosferan.

Eskerrak eman behar dizikiot Bilboko Udaletxeari eta batez ere, Euskara Zinegotziari, bidali didan eskutitzagatik. Ilusio handia egin dit eskutitz bat jasotzeak eta barruan 1GBeko pendrivea aurkitzea; lehiaketan parte hartzeagatik eskertzeko modu bikaina. Kasualitatea izango da, baina duela aste batzuk pendrivea galdu nuen, eta oraingoan opari modura beste bat aurkitu dut Bilboko etxeko postontzian. Eskerrik asko.

2009 BUKATZEAR

Lelokeria izango litzateke 2010ean zein gauza egingo ditudan esatea, ez dut gogoko zerrendarik egitea; jende askok egiten du zerrenda baina zertarako? Nik baditut gauza batzuk buruan eta horietako batzuk egiten saiatuko naiz; esaterako kotxeko gida baimena behingoz ateratzea bada eta garaia. Inoiz ez naiz autoeskolan egon eta inoiz ez dut kotxerik gidatu baina nik uste urte honetan jada egin/ikasi beharretariko gauza bat dela, nahi baino gehiago beharra.

2009ari errepasoa eginez, blogean argi ikus ditzazket zenbait gauza, esaterako Sareblogek zortzi@2008 saria irabazi zuen; bai duela urte eta gutti hasitako proiektu da Musikazalekoa; oraindik bizirik darrai eta ilusioz; bertatik pasa dira, Delorean edo ta Sexty Sexers bezalako punta puntako talde euskaldunak.

2009an Kafe Antzokia istear ibili zen; baina euskal komunikabideetan gaia jorratu, eta jendeak maite duen hori defendatu zuen; horrela Bilboko Kafe Antzokia berriro ere irekita jarraitzen du.Batzuentzat lelokeri hutsa, baina nik kriston ilusioz jaso nuen tenplua berriro gure artean izatearena. Oraindik gogoan daukat nola Kaotikoren kontzertu bat Antzokian ikusi beharra nuen eta azkenean Barakaldoko RockStarren ospatu zen, mundiala izan zen kontzertua, baina nolakoa izango litzateke tenpluan?

Krisia ere geroz eta nabariagoa izan da 2009an, baina lasai 2010ean ere gure artean izango du; beraz badirudi egoera ez dela gehiegi aldatuko. Sentitzen dut baina honi buruz ere idatzi beharra nuen.

2009an informatikako ikasketak beste irakasgai batzuekin nahastu nituen, horrela Trabajo Social delako mundua ezagutu nuen, Unibertsitate berdinean metro gutxietara; guztiz ezberdina den jendea. Eskertzen dut, horrelako jendea ezagutu izana, mundua beste begi batzuekin ikusten dute. Hala ere, 2009an informatika munduan amaitu dut, bekario lanetan; 2010an ere horrelaxe jarraituko dut, Unibertsitatean kurtsoa amaitu arte behintzat.

2009an Errealarekin sufritzeko aukera izan dut, hala ere orainaldian gozatzea tokatzen zaigu, bigarren mailako buru baikaude; ea 2010ean lehen mailan amaitzen dugun.

Besterik gabe, ondo amaitu 2009a eta hobe hasi 2010a 🙂

I LOVE ROOMMATE

Bai denbora da pixukide berriak pixuan daudela.Guztia normal joango balitz argi dago martxa hartuta ibili beharko ginela. Jada ostegun bat baino gehiago atera, bestaren bat antolatu eta egunerokoak aurrera eraman.

Egunerokoei dagokionez, argi eta ongi finkatuta daude, aurreko urteetako plana hartu eta horixe egitea; beti pixukide berrien oniritziarekin; guztiok onartu genuen esandakoa baina onartzea eta aurrera eramatea gauza ezberdina dela konturatu naiz; batez ere asko ezagutzen ez duzun jendearekin.

Hau guztia dela eta, I LOVE ROOMMATE proiektua aurrera eramatea erabaki dut; noizbait behintzat norbaiti garraxi egin beharrean interneten garraxi egingo dut (lasaitasuna eta sosegua bilatzeko esperantzarekin).

Gaur egun, Tumblr delakoan kontu bat ireki dugu dut (iloveroommate.tumblr) eta beste bat Twitterren iloveroommate argi dago pixukide guztiek ez dakitela honen existentziaz, baina pixukideak 2.0 esperientziaz bilatzen ari ginela jakinik ez litzateke harritzekoa horrelako konturen bat izatea.

Esandakoa, I LOVE ROOMMATE 🙂

Dragoi Bola

img_ago_10_2006_48_23

Bai oraingoan badago zer ikusi telebistan, duela denbora asko ez zegoela pulamentuzko saiorik telebistan baina Dragoi Bolako marrazki bizidunak nork ez ditu maite?
Nik uste dut 85an jaiotako gazte guztiok ikusi genituela bere garain, ziurrenik beste askok ere ikusiko zituzten eta orain berriz ere ematea; bai oraingoan bete betean asmatu dute EiTBkoek 21:OO Dragoi Bola jartzen.

Argazkiak gordetzeko leku berria

imageLog izeneko toki berria aurkitu dut interneten, bertan beste toki askotan bezalaxe dohainik argazkiak gordetzeko aukera dago, baina ez dakit azken honek diseinu berezi bat dauka; hala ere zenbait gauza aldatu beharko dituzte zeren argazkiak banaka igo beharra nahiko neketsua da, suposatzen dut oraindik beta fasean edo egongo direla. Nik behintzat pixta jarraituko diet ea nola eboluzionatzen duen eta ea pena merezi duen.
Hona hemen froga egiteko irekitako kontu bat eta beste kontu bat non argazki gehiago dauden.

Doctor Deseo ispiluen atzean

Azkenean “Detrás de los espejos rotos” izeneko lana ez da aste honetan kaleratuko, maiatzaren 2an kaleratuko dela esan baitute beraien webgunean, bestealde plazaratu eta hurrengo egunean komunikabideetan presentazioa egingo dute. Kontzertu girari dagokionez ez da aldaketarik egongo eta maiatzaren 5ean eta 6an Bilbon izango ditugu, bestalde ekainaren 10ean Gruta 77an joko dute.