Etiketaren artxiboa: post-it

Zorionak Euskal Blogosferari

Argi geratu da gaur goizean “Euskal Blogosfera” bizirik dagoela eta oraindik asko dagoela egiteko eta ez jakin askori fenomeno honen berri emateko.
Oraingoan “ez dugu tren hau galduko” horrela esaten zuten gaur goizean “euskal blogosferari” buruz hitz egitera etorri diren blogariak; ez nituen ezagutzen eta orain behintzat aurpegia-blog erlazioa egingo dut, hala ere nik nahiago izan dut anonimatoan jarraitu, beno egia esateko ez nuen denbora gehiegi eta pozik berbetan jarriko nintzateke beraiekin, solasaldi polita izango zen, baina “Base De Datos”eko klasea nuen eta ezinezkoa zen hori galtzea.
Bestalde pena izan dut berandu iristeagatik baina praktikak nituen eta ezinezkoa nuen ere hor huts egitea … hala ere pista modura “web 2.0″ko galdera luzatu dut, eta problemarik gabe erantzuna jaso ere, galdera hori luzatu dut bai beraien iritziak jakin nahi nituelako eta baita bihar Deustun antolatuko den jardunaldiei publizitatea egiteko, batez ere entzuleen artean zeren ziur nago blogariek bazutela honen berri 😉 Horietako baten bat egongo ote da bihar Deustun ere?
Ez dakit “eskuko ordenagailua” eramango duten …

Daten komeriak, aukeratu beharra.

Jakina da bizitzan aukeratu beharra dagoela. Beti irekitzen ditugu ateak baina hauek irekitzean beste batzuk ixten ditugu, eta hori gertatu zait.
Udaran zenbait plan nituen, ikasteaz aparte jada zenbait irakasgai baditut eta ikasteko eta nik uste ez direla bakarrak izango; hala ere Euskal14 joan nahi nuen, beti bezala; eta baita FiB Benicàssim festibalera; urte honetan gogoko ditudan zenbait talde egongo baitira, hala nola, Franz Ferdinand, Depeche Mode, Pixies, edo ta Miss Kittin.
Baina ezinezkoa daukat bietara joatea data berdinetan ospatuko baita, eta aukeratu behar izan dut, azkenean ez dakit zergatik Euskal14era joatea erabaki dut, akaso merkeagoa delako baina ez dakit… denbora zen FiBera joan nahi nuela eta hau gertatu behar…

Sarrikoko Argazkien Historioa

Bilbon ikasleen artean nahiko famatua egin den kontu bat, Sarrikoko Ikasle Batzuen Argazki batzuk izan dira; egia esateko ez dakit nork bidali ninduen argazkiak; baina jendearekin hitz eginez konturatu naiz ez naizela bakarra izan argazki hauek jasotzen.
Azkenean guztia Prentsan azaldu da eta normala iruditzen zait; ene iritzi teknologiak ez dira gauza hauek egiteko eta jasoko duten zigorra juxtua iruditzen zait. Zer uste duzue zuek?

Bukatu?

Azterketak “bukatu”ko ditut gaur. Askos jada bukatu dituzte, baina lasaitasuna etorriko da orain, nahiz eta nota guztiak ez jakin bdakit nola egin ditudan azterketak. Batzuk ondo eraman ditut baina irakasleak nahiko zailak jarri dituzte, beste batzuk aldiz ez ditut hain ongi eraman eta legezko emaitzak izango ditut. Berriro ere uda ikasi eta ikasi. Behintzat gogoko ditudan ikasgaiak izango dira.
Esaten dutenez hurrengo ostegunean jai itzela izango da Bilbon. Stop.