Etiketaren artxiboa: nexus-one

GOOGLEEN HODEI BEREZIA

Google. Duela zenbait urte hasi zen internet munduan, bilatzaile arin baten moduan, gazte batzuk osatu zuten; beraien Unibertsitateko urteetan, eta orain zer da Google? Mundu osoan ezaguna eta zerbait esan edo eginez gero, mundu osoan izugarrizko oihartzuna izango duen enpresa.

Jende askok ezagutuko du bilatzailea, edo ta GMail delakoa; baina Google askoz gehiago dugu. Gaur egun bere nabigatzaile propioa dauka, Google Chrome izenez ezaguna. Nik ordenagailuan Firefox erabiltzen dut, baina aipatu beharra daukat Chrome askoz azkarrago dabilela, arinagoa dela eta nire Firefox partikularra (plugin edo ta addons dexenterekin) izango ez banu, duda gabe Chrome erabiliko nuke.

Bestalde, Google Cloud edo ta “hodeia” izenez ezaguna den zerbitzuengatik apostu interesgarria egiten dabil. Nire ustean, Cloud delako hau, Web 2.0en ondorio garbia dugu. Alegia gure programak edo ta zerbitzuak ordenagailuan era lokalean izan beharrean, Interneten izango ditugu. Kontuan izan behar dugu gaur egungo konexioak nahiko azkarrak direla duela urte batzutakoekin konparatuz gero, horrela interneten aurka lan egiteko garaian ez dugu arazorik izango. Gure lanak interneten baditugu, edozein ordenagailuren bidez (beti ere internetera konexioa dugula kontuan izanez) hauetara sartzeko aukera izango dugu, ondorioz kriston mugikortasuna lortuko dugu; berdin da etxean, Unibertsitatean edo ta Japoniako lagun baten etxean gauden, dokumentuak beti hor egongo baitira.

Hodeia defendatzeko intentzioarekin, Google Docs delako aipa genezakeen, bestalde Googlerek bere Sistema Eragile (Windows, GNU/Linux, Mac OS …) propioa atera berri du, Chrome OS, internet zerbitzuekin erabat erlazionaturik dagoen Sistema Eragilea eta konexiorik gabe zentzu askorik ez duena. Esan beharra dago, Googlekoek zenbait hardware enpresekin kontaktuan jarri berri izan direla beraien produktuetan nolabaiteko aldaketak egin ditzazten Googleko produktuekin era askoz hobeago batean ibil daitezen. (Nola proba dezaket Google Chrome OS nire ordenagailuan?)

Hau guztia gutxi balitz, Googlek protokolo berriengatik apostu latzak eginez dabil, adibide gisa, SPDY. Gaur egun interneten http komunikazioak asko erabiltzen ditugu; ba googlek berasmaturiko SPDYrekin 55%eko hobekuntza lortzeko gai direla diote, oraindik beta moduan dago baina argi dago Googlek internet nahiz hodeiarekiko eginiko apustua handia dela. Aipagarri ere,DNS zerbitzua publikoa.


Internet eta mugikorrak geroz eta harreman hobeagoa dute, horrela Googlek bere mugikorra aterako du 2010eko urtarrila partean. Dirudienez, mugikorrak Nexus One izena izango du, internet bidez zenbait argazki ikusi ditugu; badirudi libreki salduko duela eta ziurrenik beraien webgunetik erosi beharko da. Googlek internet kontrolatuko du? (jada kontrolatzen ez badu).