Argiak itzaltzen ditut. Iluntasuna soilik daukat gelan, Display txiki batean argia soilik ikus dezaket, zenbakiak mugitzen dira, frekuentzia jakin batean. Berriro ere hasten dira zenbakiak ziklo berdina eginez, oraingoan pixkat lehenago amaitu dira.
Musikaz gozatzen dut. Kontzertu txikia antolatu dut nire gela txikian, kontzertu txikia? Nik bakarrik nago baina oso ongi pasatzen ari naiz, izerditan blai. Ez da berdina areto bateko kontzertua eta gelakoa. Zuzeneko musikariak falta dira. Jendea falta da. Kea falta da. Botilak, botila txikiak 33 Cl.koak edo; berdeak marroiak.
“La Broma de SSatán” eta “Paralisis Permanente”ren kontzertuan egon nintzen. Bakarrik. “Kuraia”koek ere abestiren bat jo zuten. Polita izan zen. Beti izango dut irtenbideren bat.
Etiketaren artxiboa: musika
Emergenza Festival
EDAko azterketa egin berri dut. 2000.urtetik hona (2005) egondako azterketa guztiak egin nituen, praktikak landu … eta guztia guztiz alrebesa izan den azterketa bat egiteko. Ez dut oso ongi egin, jendea nahiko haserre atera da, norbaitek gainditu behako du. Asteazkenean jakingo dut, errebisioa ostegunean izango baita.
Emergenza Festivala Bilbon izango dugu; ez nuen Festibal hau ezagutzen ez baita, FiB2005 edo ta ospatu berri den Festimad Sur 2005 bezain ezaguna, baina hala ere talde interesgarriak daudela dirudi. Oraindik musika mailan oso ezagunak ez diren taldeak, booma jasan ez duten talde txikiak alegia. Sarrerak merkeagoak izaten dira, eta horrelako kontzertuetan hobeto pasatzen dut, askeago sentitzen naiz. Bilboko finalean talde hauek aurki ditzazkegu. Egia esateko, ezagutzen dudan talde bakarra DUNKELHEIT taldea da, eta hau honengatik ezagutzen dudala esan dezaket; anaia joan baitzen kontzertu hartara eta nahiko ongi hitz egin ninduen taldeei buruz. Nik DUNKELHEIT ikusi entzun nahi dut.
Azterketak 17 amaitzen ditut, eta Bilbon Emergenza Lehiaketa Kafe Antzokian egongo da. Oraindik, ez dakit bertan egongo naizen. Baina argi dago, musikaz gozatu nahi baduzue aukera ona duzuela
Bloodseekers eta Keike Truck! aretoan
Ostiral gaua. Herriko diskotekan behingoz beste kontzertu bat izan genuen, oraingo honetan Hondarribiako Bloodseekers eta Ondarruko Keike taldeekin. Aski ezagunak ditugu Bloodseekers taldekoak Bidasoako inguruetan, hiru urte pasa dira musika munduan murgildu zirenetik, punk-rock berezia egiten duen talde honek, Discípulos de Dionisos, Rock a hulas, Torazinas, Nevo Catecismo Catolico, Kuraia, eta Valium Generation bezalako taldeekin jotzeko aukera izan du.
Ateratako maketa berrian, Evil Rocker, Monster Riot, Johny Jerk, Dr.Satan, Born in 84, Blood Seekers, Dont Fuck my Brain eta Dr.Satan (VideoClip) bezalako abestiak aurki ditzazkegu. Ostiralean 5 eururen truke erosteko aukera izan nuen, eta egia esateko oso ongi dago, bai musika, maketazioa eta VideoClipa; odola nahiz rock and rolla non nahi. Hauxe baita Hondarribiako talde gazte honen helburua, beraiek elkarrizketa batean esaten zuten moduan:
«sangre, sexo y rock & roll. Nuestras intenciones no son otras que llevar este punk- rock desde nuestros laboratorios a tantos sitios como nos sea posible» Via DV Kontzertuan entzundako abesti gehienak maketakoak izan ziren, hala ere, MotoSierra taldearen zenbait bertsio entzuteko parada izan genuen. Giro nahiko ona egon zen, festa ikaragarria izanez.
Hauek amaitutakoak gauzak nahiko aldatu ziren, Keike taldearen txanda. Euskal Herri mailan askoz ezagunagoak, Euskadi Gazteko Maketa Lehiaketako irabazleak, beste taldeetan ibilitako musikariak… Kontzertuko talde garrantzitsua zirudien.
Pena izan zen, aurrealdean askoz jende gutxiago egon ginen, jendeak ez zuen erantzun, bazirudien Bloodseekersekin guztia eman zutela, nekatuta zeudela; hala ere, aurrean egon ginen 5 – 4 pertsonak eta Keike taldeekoen lagunek taldekoei animoak ematen saiatu ginen. Haiek rock and rolla egiten zuten, eta horrekin gozatu beharra zegoen. Politak izan ziren abestiak, Sorkun taldearen antza hartu nien nik. Han egon ginen, hauek ere zenbait bertsio jo zituzten ea jendea animatzen zen edo… oraingoan Skunk Anansie taldearen zenbait abesti jo zituzten. Jendeak berriro ere ez zuen behar bezala erantzun.
Kontzertua amaitutakoan, baxujolearekin hitz egiteko parada izan genuen, eta eskerrak eman zizkigun hor aurrean egoteagatik, nik ere eskerrak eman nizkion herriko diskotekan Rock and Rolla entzuteko aukera emateagatik. Mila esker kontzertuagatik. Nik mihiarekin jolasean jarraituko dut 😉
Prentsa:
Diariovascon kontzertuaren abisua
Foralettes/Torazinas/Lobo Electrico
Ostirala zen, ez genuen C+ko filma ikusi. Ez ginen ikasten geratu. Bilboko
giroaz gozatu genuen. Horrela joan ginen Azkena ra. Bertan Foralettes, Torazinas
eta Lobo Electrico taldeek kontzertua emango zuten.
5 tako sarrera ordaindu ostean. Halaxe jartzen zuen,
“SODOMA Y GOMORRA”(Foralettes-Torazinas-Lobo Electrico). Guk ez genituen talde guztiak ezagutzen, baina
bai Torazinas; hauek ezagututa, argi zegoen besteak antzeko zerbait izango zutela. Azkenaldian, Lobo Electricori
buruz jende asko entzun nuen berbetan eta ikusi beharra zegoen. Horrela, gorbata eta guzti Azkenara joan ginen.
Hasieran ez zegoen jende asko, atean zenbait pertsonai aurrerago “Shanti Magma” zela jakingo nuen, Lobo Electrico taldearen
abeslaria, baina hauek zuzenean ikusi arte ez nuen ezer jakin, hala ere, nik lasai asko hitz egin nuen berarekin, kontzertua
ikustera joango zen beste pertsona bat izango balitz bezala. Beranduago Torazinasekoak ikusi genituen handik, esan beharra dago
denbora dexenterekin hurbildu ginela aretora giroa ikusteko asmoz, sarrerak izateko helburuarekin. Ondorioa, taldekideak hauen
zenbait lagun eta gu egotea. Guk aldiz, kontzertua ikustera joaten zen jendea zela pentsatu genuen… zergatik ote?
Sarrera erosi genituen, ez zen arazorik egon. Dena prest zegoen, barrura sartu ginen, arazorik gabe berriro ere. Lasaitasunez
aurrekaldean jartzeko aukera izan genuen, gure ondoan “Shanti Magma” eta bestaldean “Drack Queen” bat zegoelarik. Bai giro berezia
zegoen; baina zer zen arraroagoa, “programazioko kamiseta (Codigo C++) eta gorbata daraman gazte bat” hala “Drack Queen” bat? Beno
hor genbiltzan.
FORATESekoak hasi ziren lehenik, nahiko lasaiak “Gospel” itxurako abestiekin, hala ere birra eskuan hartuta dantzagarria da
halako musika. 5-6 abesti joko zituzten, taldean nahiko jende zegoen, 3 neska abeslari moduan, organoa, baxua … Gogoko izan nituen.
Jada jende gehiago aurkitzen gara, Torazinasekoak daude eszena-tokian. Jendea mugitzen hasten da, disko berriko abesti batekin hasten dira;
ez dut letra ezagutzen, baina dantzan jarraitzen dut, ondoren 1 diskoko (ezagutzen dudan diskoa) zenbait abesti jotzen dituzte, “Voy a Arder”,
“Tus Bragas”,“El poder de la Linea Blanca”,“Arena Caliente”… oso ongi igaro genuen, bultzatuz, dantzatuz, pogoak eginez…
Ederra izan zen kontzertua, gainera “Púa” lortzeko aukera izan genuen. Zerbait gehiago?
Orain Lobo Electrico falta zen. Jende gehiago hurbiltzen da. Bapatean eszena-tokian lehenago gure ondoan dantzan ibili den pertsonaia azaltzen da,
gure harridurarako taldeko abeslari eta liderra dugu. Rock and Rolla hasi da, edo beraiek dioten moduan Erotic Rock and Rolla. Abesti gutxi ezagutzen
nituen, “Caballo Sonico” eta besteren bat, baina hala ere, dantzatzeari ekin genion. Oso ongi egon zen. Zoragarria. Argi daukat Lobo
Electrico taldea berriro ere zuzenean ikusteko aukera badut han egongo naizela. Gainera esan behara dago, Azkena aretoan, ikuslegoa eta taldearen artean
bakarrik 2 eskaileratako distantzia laburra dagoela. “Shanti Magma”k ez zuen dudarik izan, ikuslegoarengana jeisteko garaian, denbora gehiago egon zen
gure artean, taula gainean baino, eta benetan horrelako kontzertuak eskertzen direla.
Guzti amaitzean, berarekin hitz egiteko aukera izan genuen, are gehiago arteratako argazkiak ea e-mail bidez bidal iezanizkion galdetu zidan, eta
noski nik baiezkoa esan nion. Beranduago Torazinasekoak ikusi eta kitarra zoriondu genuen, bere urtebetzea baitzen; eta pastel puska bat emateko detailea
izan zuen, bai aretoan pastela atera zuten eta berarekin berba eginez gero edo, ba pastel puska ematen zuen.
Ez dakit, baina ostiraleko kontzertuak bezalakoak bizitzea nahiko zaila izaten da, normalean ez da ikuslego eta abeslari arteko hainbesteko konexioa egoten;
abeslariek kontzertua eman ondoren toki berezietan gorde, eskutatu … egoten dira. Hauek aldiz, ikuslegoarekin zeuden, talde batek jotzerakoan besteak dantzan
zeuden; ez dakit akaso talde “txiki”en grazia izango da, baina zail xamar ikusten dut nik Kuraia, The Toy Dolls, Betagarri, Berri Txarrak, Rammstein … eta antzeko
taldeak horrela ibiltzea. Hain zuzen ere, azken talde hauen kontzertuetan egon naizelako diot.
Gau marabilosoa izan zen. Terriblea. Ez zen guztia nahi bezain ongi irten baina pena merezi izan zuen. Aukera baduzu ikus entzun itzazue aipaturiko taldeak; hori bai,
areto txikietan eta konpainia onean.