Etiketaren artxiboa: musika

Metak 2001-2006

img_ene_27_2006_22_35

Metak 2001-2006
Eskerrik asko, hurrena arte
Agur,

Zuetako askok entzuna izango du dagoeneko kalean dagoen esamesa. Egia da, edo egia izan daiteke. Esamesek handiak izaten baitute lehen alditik azkenaurrekora. Egia da urtarrilaren 31 gure azken eguna izango dela egoera ekonomikoak bultzatuta. Metak itxiko dugula alegia.

Ur harrotuen artean ibili gara beti, egoera zaila da diskogintzan, are zailagoa euskal musikan. Salmentek urtez urte behera egin dute, nabarmen. Honek kinka zailaean ipini izan gaitu ia ekoizpen bakoitzarekin, eta azkenean joera hori gailendu eta benetan hondoratu aurretik lehorreratu beharrean ikusi gara. Zinez gogorra egin zaigu erabaki hau hartu izana, baina bai, zenbakiek agintzen dute eta jakin bagenekien ez zela samurra, baina aurrera egin dugu ahal izan dugun arte.
5 urteotan egindako lanarekin pozik gara. Katalogo sendo bat uzten dugulakoan gaude, zeinaren banaketa dendetan bermatua izango da Elkar banaketen bitartez. Egindako apustuak ez zaizkigu damutzen, argitaratutako diskoak bere momentuan argitaratu nahi genituenak ziren. Egindako harremanak iraungo duten harremanak izango direlakoan gaude.
Eskerrik asko denoi, urteotan gurekin izan zaretenoi, talde, entzule, banatzaile, kazetari, lagun eta bidaide guztiei.
Batek daki, bidea luzea da eta akaso batekin edo bestearekin topatuko gara berriz.
Agur,
Metak

La Kaxitaren inuxentada propioa

Jende dexente bildu ginen atzo Irungo La Kaxita Gaztetxean Rip, Eskorbuto, La Polla eta beste zenbait talde klasiko ikus entzuteko asmoarekin. A zer nolako inuxentada jasan genuen, hala ere, tinko ibili ziren taldeak taula gainean.

Atzokoa jaia izan zen. Festa eta jaia. 4-5 Talde izan genituen 19:00tik aurrera Irungo La Kaxita Gaztetxean. Batzuek oraindik, Rip eta Eskorbuto bezalako taldeak ikusi behar zituztela uste bazuten argi zegoen ez zekitela atzo hilaren 28a zela -inuxenteen eguna- gauzak horrela, LaKaxitakoek beraien inuxentada propioa aurrera atera zuten.
Kalitatezko taldeak ikusi genituen, bakoitzak prestatutako 3-4 kantu jo zituzte “handien” bertsioak; nola ez, Bidasoa aldean jaiotako Kortaturen zenbait abesti entzun genituen, hala nola Jimmy Jazz edota Mierda de Ciudad; kriston giroa sortuz eta Bidasoaldeko gaztedia bizirik dagoela.

Bestalde, Lehia taldearen eskutik Hamlet edo ta Berri Txarraken zenbait abesti entzun genituen, hauentzat estreineko aldia zen; eta aski ondo bete zuten papera, beraiek dakiten doinu kañeroak joaz.
LaKaxitan, zahar nahiz gazteek dantzatu eta gozatu zuten “Rip” “Eskorbuto” “Kortatu” edo ta “Hamlet” bezalako taldeekin.

IndyMediaEHn berria argiataratzeko aukera izan dut, bertan argazkiak eta guzti.
Bestalde hemen lagunen bideo txiki bat hartzeko aukera izan nuen.

Turbonegro Bilbora dator

img_dic_13_2005_03_39

Ez azkenean ni ez naiz Turbonegroren kontzertura joango;
benetan, gogokoago ditut berain aurretik ibiliko den Humbert Humbert
taldea ziurrenik jende askok ez du ezagutuko, zeren kontzertu horretan izarra
Turbonegro dugu.

Kontzertua Boluetako “Sala Santana”n izango da, Bilboko musika munduan kontuan izan beharreko
toki nahiko berria duguKafe Antzokia, edo Azkenarekin alderatuz.Bertara joateko
metroa hartzea gomendatzen dut, Boluetako geltokiraino, eta handik nahiko gertu dago.

Alderdirik kaxkarrena itzulera. Nik “The Toy Dolls” ikusi nuenean Taxia hartu behar izan nuen,
eta azken aldian Bilboko taxilariak ez daude umore onez, guztiz ados nago taxilariekin, ez da
normala gauerdian gertatzen dena.

Sarrerak 20 eurutan daude, ziurrenik oraindik Bilboko Tipon geldituko da bakanen bat.

Rock Gaua Hondarribian.

img_dic_09_2005_28_58

Kontzertu gehiago, eta oraingoan Hondarribian. Hilaren 16an ostirala Truck Aretoan nahiko gau rockeroa izango dugu:
Gose
Surfin Kaos
Eraso!
Ea azkenean Eraso! taldeak Hondarribian ikutzen duen, zeren badira jada zenbait aldi bertan jotzen saiatu den eta ezinezkoa izan duen. Sarrerak 8 euru balioko du, eta aretoan bertan erosteko aukera egongo da. Ea azkenean Bilbotik etorrzeko aukera dudan, bestela ondo pasa!!!

Doctor Deseo METAMORFOSIS

Doctor Deseo talde Bilbotarraren azken lana jada kalean dugu, Metamorfosis (Basicamente Lento) izenarekin ezaguna.

Azken lan honek, beraien abesti lasaiak biltzen ditu, eta Arriaga Antzokian jo zutenean bertan egoteko aukera izan nuen; egia esan behar baldin bada, gauza bereziak sentitu genituen han egon ginen guztiak, baina DVD+CDan ere horrelako sentzazioak lor daitezke, egia da ez dagoela zuzenekoa bezalakorik, baina DVDa izateko oso ongi dago eta ziur nago bertan egon zen jende askok erosiko duela; baita Doctor Deseoren jarraitzaileek ere.

Opari aproposa gabonetarako; 18 eurutan lortu dut.

Gaztetxea:Lobo Electrico + Los Envidiosos

Ostiralean 21:00 inguru Deustuko Gaztetxean Lobo Electrico eta Los Envidiosos taldearen kontzertua izango dugu, ziur nagho berriro ere festa itzela egongo dela Lobokoekin horrexegatik ez dut aukerarik galtzen zuzenean ikusteko.
Oraingoan ez dakit zenbat joango garen kontzertua ikustera, eta gezurra badirudi ere ez nahiz inoiz Deustuko Gaztetxean egon, horrela behintzat ezagutzeko parada izango dut, Leioakoarekin egin nuen moduan; egun hartan ere, Lobo Electricok jo zuen bertan, Tupperwarros taldearekin. Aukera paregabea ostiral gauean zuzeneko musika bizia ikusteko.

Coldplay X&Y Tour San Sebastian

Pena merezi izan zuen eguraldi kaxkar horrekin Anoetako Belodromora hurbiltzeak; joan den urtean Rammstein ikus entzun izan bagenuen, aurtengoan Coldplay.

Rammsteinekin, Exilia taldea etorri zen eta Coldplayekin
Goldfrapp, egia esateko P2P bidez zenbait abesti lortu nituen kontzertua baino zenbait egun lehenago ikusteko nolakoak ziren edo, ez zitzaidan asko gustatu; baina zuzenekoa ikusi eta beraie buruz zerbait irakurri ostean dexente gustatu ziztaidan; batez ere, erabiltzen dituzten soinu elektronikoengatik “demoscene”an erabiltzen direnen antza dutelarik.

Giroa nahiko potentea izan zen, jendearen erantzuna nahiko ona, eta Coldplayko abeslaria euskaraz hitz egiten entzuteko aukera izan genuen; hasiera batean “eskerrik” aipatzen zuen euskaraz nola esaten den jakingo ez balu bezala, eta azken abestietan “eskerrik asko” esan zuen, guztion harridurarako; hori bai dela jendea irabaztea.

Amaitzeko zenbait argazki eta bideo interneten jarri ditudala esan.

The Who.

img_nov_18_2005_23_38

Osteguna.22:00-23:00 bitarte Bilboko taberna batera joan ginen, non “The Who” gaua ospatzen zen, kontuan izanda “Quadrophenia” filma ikusi berri genuela joan beharra zegoen.
Emaitza? Oso jende gutxi baina taberna berezia, guztira 20 bat pertsona, gure ustez zeudenak beti taberna hartan egoten ziren guztiak ezagutzen ziren, gu kenduta noski; gu ginen berriak. Hala ere, nahiko ongi pasa genuen, solasteko eta zerbeza bat hartzeko astiarekin.

Berri Txarrak: Jaio.Musika.Hil

Berri Txarrak Bilboko Kafe Antzokian izango dugu. Ostiral honetan, ez dakit sarrera askorik geldituko den, baina Bilbon Power Records eta Kafe Antzokiko lehiatiletan lor daitezke, aurten Urretxindorrak ez ditu Antzokirako sarrerak saltzen; pena lehen beti hor erosten bainituen; baina Antzokia ez da hain urrun geratzen Indautxutik.
Nahiz eta azken diska oraindik ez dudan gogoz entzun, nahiko ongi dagoela iruditzen zait, ea nolako zuzenekoa egiten duten BTX taldekoek; Nirvanako bertsioa joko al dute? Zenbateko iraupena izango du kontzertuak? Argi dago, jaia egongo dela eta lepoz bete egongo dela Antzokia.

Berria! Sarrerak amaitu dira, bai Kafe Antzokian nahiz Power Recordsen.

BARAKAROCK!

Bilboko kaleetako horma bati esker izan dut “BarakaRock”en berri. Barakaldon egingo del Musika Festibala dugu, hain zuzen ere hilaren 18an larunbata. Nork amaitzen ditu azterketak 17an? 😉
BarakaRocken talde ezberdinak aurkituko ditugu, hala nola,
Reincidentes,Parabellum,MaCarraDa,Hamlet,Txapel, Segismundo Toxicomano etab. Guzti hau aurrezaurretik 20 eururen truke, edota han erosita 25 euru.
Informazio gehiagorako barakarock.biz