Jakina da Euskal Herrian Bidasoa aldean soinu berezi bat dagoela, garai batean “underribi” diska atera zen eta bertako taldeek soinu ezberdin bat egiten zuten; bertakoa. Baina urteak aurrera doaz eta musika taldeek metamorfosiak jasaten dituzte, batzuk jaio, aldatu, bizi edo ta hil; baina beti izango ditugu buruan Beti Mugan, Dut edo ta Sorotan Bele bezalakoak, eta bidean geratu diren beste asko.
Beste garaiak ziren, ez genuen hainbesteko teknologia eta ez genituen hainbeste musika talde entzuteko aukera. Gaur egun interneti esker milaka talde entzun eta ezagutz ditzakegu eta guzti hau bere neurrian ona dela uste dut; baina nola ezagutuko ditugu bertako taldeak? Akaso beste herri eta hiriburuetako taldeak ezagutuko ditugu baina ez gure ondoan daudenak; nork daki…
Horrexegatik hemen ondoan ditudan zenbait taldeen musika jarriko dizuet eskura era ezer iruditzen zaizuen, euskal herriko taldeak… etxekoak hemendik urte batzuetara gogoratuko ditugun taldeak seguraski.
Kabul
Zura
Pinbol
Imago 4
Los Stupefactos
Izaera
Argi dago musika ezberdinak egiten dituztela baina guztiek dute zerbait, antzeko zerbait ikus eta entzuten diet… xarma berezi hori gordetzen dut nik horrelako taldeak entzuten ditudanean, espero dut zuen gustokoak izatea.