Etiketaren artxiboa: informatika
E.D.A
Bihar EDAko (Estructura de Datos y Algoritmos) azterketa izango dut, ez dut ordenagailurik ikutu, gehiena folio zurietan egin dut. Azterketa paperean izango da eta nahiago duk baldintza berdinetan ikasi, gainera ordenagailuan egitea errazagoa da 😉
Oraingoan nahiko lasai noa azterketara, ez dakit onuragarria izango den baina ditudan azterketa guztietatik hoberena eramaten dut hau, zergatik egon beharko nintzateke larrituta?
Hori bai, nahiz paperean egin betiko Demovibes Scene Music MP3 CDa martxan egon da; gogoko daukat horrelako musikarekin programatzea. Aipatutako musika dohakoa da, webgunean hartzeko aukera izango duzue. Egia da, nahiago dudala Punk, Rock edo musika gogorra baina programatzeko garaian ez, programatzeko scene musika edo ta BSO musika.
Azken batean gustokoa daukat programazioa, eta joku baten antzera hartzen dut; integralekin ez bezala ;( Ikastetxe Nagusian nabari dira jada azterketen tentsioak bakoitzak bere portaera bereziak izanez.
Meme
Azkenaldian puri purian dagoen “Musika Meme”a iritsi zait.
Azkar eta gaizki erantzungo dut, ez ditut euskaratu galderak bertsio originalean mantenduko dira, hala ere, ziur nago “Musika Meme”a jasoko duen norbaitek itzulpena egingo duela 😀
Testigo recibido de: BorjaNet
Tamaño total de los archivos de música de mi ordenador: 7,3GB ( Musika askotxo CDetan ditut ;P )
Último disco que me compré:
BloodSeekers “Sex, Blood & Rock&Roll”
Canción que estoy escuchando ahora: M.C.D Barrenkale
5 canciones que escucho un montón o que tienen algún significado para mÃ:
Zaila benetan, baina saiatu beharko.
1)Mano Negra “Mala Vida”
2)Manu Chao “Hoy dia Luna dia Pena”
3)Doctor Deseo “Fugitivos del Paraiso”
4)The Toy Dolls “Nellie The Elephant”
5)Torazinas “Elixir”
Personas a las que paso el testigo:
Barnemuinetan
Arrosak Latan
Nire etxeko leihoa
Ziur al zaude?
Klik bikoitza
SGAE eta …
SGAEko “lagunek” jada garai bateko CDi kanona ezarri ondoren, bereak eta bi egiten jarraitzen dute. Oraingoan “Interneten nabigatzeko karneta” ezarri nahi dute; guzti honen helburua internetek ematen digun anonimatua (geroz eta gutxiago) galtzea.ViaLibertad Digital
Dohako musika interneten
Hona hemen helbide sorta bat:
[Magnatune.com (http://www.magnatune.com) ]
[iRate (http://irate.sourceforge.net) ]
[MusicaLibre.info (http://www.musicalibre.info) ]
[Opsound (http://www.opsound.org/opsound.html) ]
[SoundClick(http://www.soundclick.com) ]
[Classic Cat(http://www.classiccat.net) ]
[La Mundial.net (http://www.lamundial.net) ]
[Agnula (http://muzik.agnula.org) ]
PodCastingarekin birjinitatea galduz …
PodCast Programak?
PC-Linux
iPodder
BashPodder
jPodder
Liferea
PC-Windows
iPodder
Doppler
jPodder
Podr BitTorrent
Pocket PC
SmartFeed (SmartPhone)
iPodderSP
Palm OS
QuikNews
Nola Egin PodCast?
Lehenik eta behin guk grabatu nahi duguna grabatu beharko dugu, bai musika, ahotsa, biak… Gure ahotsa grabatzeko
milaka programa aurkituko ditugu interneten, hala nola, AudiaCity (http://audacity.sourceforge.net). Hau GNU/Linux, Mac OS X, Windows nahiz FreeBSD sistema eragileetarako bertsioak dituelarik.
Grabatutako audio fitxategia MP3 edo OGG formatura pasako dugu. Sortutako fitxategiak pisu asko – fitxategi bati dagokion … Megabyte, Byte… kopurua – izan ez dezan hona hemen gomendio batzuk:
Ahots Fitxategia: 48k edo ta 56k MONO
Ahotsa+Musika Fitxategia: 64k STEREO
Fitxategiaren ID ETIKETA editatuko dugu, honetarako, iTunes, WinAmp, XMMS… bezalako MP3 erreproduktoreak erabil ditzazkegu, gaur egun ia ia merkatuan dauden guztiekin egiteko aukera izango dugu. ID ETIKETA aldatzerako garaian ID2 erabiltzen saiatuko gara.
ID-2
artist: PodCastaren sortazailea
genre: PodCast edo ta Speech
date: Grabazio data
Badago ere pausu guzti hauek programa bakar batekin egiteko aukera, EasyPodcasta (http://www.easyPodcast.com) hau GNU/Linux, Mac eta Windowsen dabilelarik. Aukera ederra dugu dohako programa aske hay PodCasta aurrera eramateko garaian.
Jada MP3 edo OGG egin dugula, FTP bidez zerbitzari batetara igo beharko dugu, bere RSSarekin. Kontuz zerbitzarietara igotzerako momentuan, zeren fitxategi hauek garraio asko sortzen dute. Pentsa dezagun 10MBteko MP3a igotzen dugula, eta 25 pertsonek jeisten dutela; 10MB x 25 pertsona = 250 MBko garraioa, eta kontutan izanda hau mugatuta egoten dela ba atera kontuak… Arazo hauek ekiditeko interneten dohako zenbait baliabide sortu dira esaterako:
Rizzn`s PodCaster (http://rizzn.net) PodCastak plazaratzeko aukera. Fitxategia igotzeko aukera ezberdinak, HTTP bidez, Posta Elektroniko bidez eta SMS bidez; guztiak dohakoak. Horrela fitxategia rizzn.neteko iturrian (feed) geratuko da, zure weblogean jartzeko aukerarekin.
Creative Commos Publisher(http://www.CreativeCommons.org/tools/ccpublisher) Internet Archive (http://archive.org) zerbitzarira igoko du gure fitxategia, bestalde gure fitxategia CC lizentziaren babesean geratuko da
RSS Zerbitzua Euskal Blogosferan
Jende askok ezagutzen du zer den edukin bat “sindikatzea”, eta interneten asko dira sindika daitezkenak, tamalez horietako asko hizkuntz arrotzetan aurkitzen dira, hala ere, hauek toki batean biltzeko asmoarekin aurki.com topatuko dugu.
Jende askok ezagutzen du zer den edukin bat “sindikatzea”, eta interneten asko dira sindika daitezkenak, tamalez horietako asko hizkuntz arrotzetan aurkitzen dira, hala ere, hauek toki batean biltzeko asmoarekin aurki.com topatuko dugu.
Baina zer da Jarioa?
RSS edo XML jario edo feed-en bidez informazio eguneratua ematen duten euskarazko Interneteko baliabideen bilduma da Jarioa.
aurki.comek eskainitariko aukerak ez dira hor amaitzen, esate baterako, gure jario edota iturri pertsonalizatuak” izan dezakegu.
Amaitzeko aipatu euskal blogosferak denbora behar duela, besterik ez, zeren gero eta edukin gehiago aurki ditzazkegu euskaraz, geroz eta iturri gehiago.
Blog Munduan Berri?
Nork ez du weblog, blog, egunerokoa edo bitacora ezagutzen?
Gaur egun zabalduriko fenomenoa dugu hau. Era desberdinetako blogak aurki ditzazkegu,
pertsonalak( barnemuinetan ), teknologikoak ( sarean ), berriak( sustatu ) jorratzen dituztenak etab.
Sistema ezberdinen bidez eginda egon ohi dira, CMS (Content Management System) izenaz ere ezagunak.
Hauen artean ezagunenak, MovableType, B2, WordPress, CoreBlog etab ditugu, Goiena.net zerbitzarian CoreBlog
erabiliz, bakoitzak bere abantaila eta desabantailak izanik; hala ere %99ak PHP eta MySQL Datu Basea ditu
oinarri.
Bloga martxan dugula, apaingarriak falta zaizkigu. Lehenik eta behin oso garrantzitsua da gure eguneroko idatziak
sindikatzeko aukera ematea. Baina zer da idazti nahiz berri bat sindikatzea? Nork ez du weblog, blog, egunerokoa edo bitacora ezagutzen?
Gaur egun zabalduriko fenomenoa dugu hau. Era desberdinetako blogak aurki ditzazkegu,
pertsonalak( barnemuinetan ), teknologikoak ( sarean ), berriak( sustatu ) jorratzen dituztenak etab.
Sistema ezberdinen bidez eginda egon ohi dira, CMS (Content Management System) izenaz ere ezagunak.
Hauen artean ezagunenak, MovableType, B2, WordPress, CoreBlog etab ditugu, Goiena.net zerbitzarian CoreBlog
erabiliz, bakoitzak bere abantaila eta desabantailak izanik; hala ere %99ak PHP eta MySQL Datu Basea ditu
oinarri.
Bloga martxan dugula, apaingarriak falta zaizkigu. Lehenik eta behin oso garrantzitsua da gure eguneroko idatziak
sindikatzeko aukera ematea. Baina zer da idazti nahiz berri bat sindikatzea?
Ba guk blogean idatzi berri bat
sartzerakoan, gure bloga sindikatuta duen pertsonak abisu bat jasotzea, alegia, guk toki bat sindikatuz gero,
ez genuke toki hori egunero bixitatu beharko jakitego ea edukin berririk duen; mail bidez jasoko genukeen abisua.
Baliteke hasieran lelokeria izatea, baina pentsatu pertsona batek 513 blog dituela gogoko, pena merezi ahal du beti 513 blog
horiek bixitatzea noiz agian 13 bakarrik berritu duten? Edukinak sindikatzea eta gure edukinak sindikatzeko
aukera ematea oso interesgarria eta beharrezkoa da.
Sindikazioa normalean, RSS, XML, ATOM edo FEED bidez egin ohi da. Hauek irakurtzeko programak existitzen dira, eta baita
online gure Feed-Sorta izateko webguneak, hala nola, Bloglines . Nik pertsonalki gogokoago
daukat Feed-Sorta online izatea eta honen arrazoia ordenagailu desberdinetan ibiltzea da 😉 Horrela posiblea izango dut
extetik, unibertsitatetik edo ta liburutik nire Feedak irakurtzea.
Azken aldian PodCasting delakoa sortu da. Honen oinarria sindikazioan datza, baina ez edukinen sindikazioan; audio
fitxategiena baizik. Honetarako konprimaturiko audio fitxategiak erabiliko dira, ogg edo ta mp3. Horrela, zenbait pertsonek
beraien audio fitxategiak (irrati programak, errezetak, ipuinak…) ordenagailu bidez grabatu eta webgunetara igoko dituzte.
Horrela posible izango dugu jendeak igotako MP3 nahiz OGGak gure iPod eta antzekoetan eraman eta entzutea 🙂 Oraingoz, euskal
PodCasting edukiak ez dira oso anitzak baina badago zerbait, eta bestela gaztelaniaz ere zerbait aurkitzeko aukera dago.
Amaitzeko Flickr! gomendatu. Azken hau gure argazkiak online antolatuta izateko aukera bikaina dugu. Kontu basikoa eta
Pro Kontua existitzen dira, lehena dohakoa eta zenbait mugapen ditu, hala nola 2 karpeta soilik sortzeko aukera, eta hileko
kapazitate mugatua. Nire ustez nahiko ongi dago dohakoa, baina argazki ugari eta gai ezberdinetakoak igo nahi baditugu
egokiagoa izango litzaiguke Pro! kontua. Hau ordaintzen dutenek oso ongi dabilela diote ez omen da oso garestia. Bestalde argazki
guztiek Creative Commons lizentzia izango dute, eta hauen antolakuntza TAGen bidez egiten da. TAG oso erabilgarriak dira gure argazkiak
antolatzeko eta baita besteen argazkiak bilatzeko.
Nork esan zuen euskal blogosferan sartzea zaila zenik?