E.D.A

Bihar EDAko (Estructura de Datos y Algoritmos) azterketa izango dut, ez dut ordenagailurik ikutu, gehiena folio zurietan egin dut. Azterketa paperean izango da eta nahiago duk baldintza berdinetan ikasi, gainera ordenagailuan egitea errazagoa da 😉

Oraingoan nahiko lasai noa azterketara, ez dakit onuragarria izango den baina ditudan azterketa guztietatik hoberena eramaten dut hau, zergatik egon beharko nintzateke larrituta?

Hori bai, nahiz paperean egin betiko Demovibes Scene Music MP3 CDa martxan egon da; gogoko daukat horrelako musikarekin programatzea. Aipatutako musika dohakoa da, webgunean hartzeko aukera izango duzue. Egia da, nahiago dudala Punk, Rock edo musika gogorra baina programatzeko garaian ez, programatzeko scene musika edo ta BSO musika.

Azken batean gustokoa daukat programazioa, eta joku baten antzera hartzen dut; integralekin ez bezala ;( Ikastetxe Nagusian nabari dira jada azterketen tentsioak bakoitzak bere portaera bereziak izanez.

Iruzkin bat “E.D.A” bidalketan

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude