Etiketaren artxiboa: hondarribia

BERTSOLARI, MIKEL ALTUNAREN FILMA

Euskararen Eguna ospatzeko asmoz, Hondarribian aukera paregabea sortu zitzaidan larunbatean; Asier Altunak ekoizturiko Bertsolari film/dokumentala ikustea. Egia esan behar baldin badut, zenbait zalantza nituen aurkituko nuen proiekzioari buruz, baina internet bidez zenbait kritika irakurri nituen eta bazirudien Mikelek lan aproposa egin zuela. Bestalde, Hondarribian egindako auditorio berria ikusteko aukera aproposa izan zen.
Duda gabe, 3€ren truke larunbat arratsalde paregabea pasa nuen eta Bertsolari filma asko gustatu zitzaidan, ikusi ez baduzue benetan gomendagarria.

UDA EZBERDINA

Uda bukatzear daukat eta jada Deustuko Unibertsitatean hasi dira klaseak, beste batean aipatu nuen moduan ez nabil Bilboko ikasle pixuan; ez zuen zentzurik alokairu bat ordaintzeak 10.5 kreditu falta zaizkidanean.

Aurtengo uda guztiz ezberdina izan da, lehenik eta behin irailean azterketarik izan ez dudalako, alegia, San Fermin garaian egin behar izan nituen Bolognia prozesua dela eta; zer nahiago? Emaitzak ikusiz gero, badirudi Unibertsitateko ikasleak hobe gabiltzala Bologniar erara.

Aurtengo udan berriro ere Dublinera joateko zortea izan dut, diferentzia nabaria izan da, jada kaleak, autobusak, ordutegiak eta jakin beharrekoak banekizkien; horrelaxe, Seomra Spraoi edo ta Dublin Exchange bezalako leku bereziak ezagutzeko aukera izan dut, bat baino gehiago harrituta geratzen zen ni bertan ikusitakoan.

Dublineko egonaldia amaitzerakoan, herrira etorri nintzen, bertako jaiak ate joka baitzeuden. Esan beharra daukat beste urteetan ez nuela jaietan egoteko aukerarik izaten, azterketa garaia edo hauek prestatzeko garaia izaten baitzen; baina urtengoan herrian egoteko zortea izan dut. Gainera oso une bereziak bizi izan ditugu lagunartean, nire lagunetako bat kantinera moduan atera baita Gora Ama Guadalupekoa konpainian, eta hondarribiarrontzat egun berezia izan ohi da irailaren 8a.

Orain jaietako ajeari aurre egiteko garaia iritsi da, Unibertstatetik gauzak nola doaz ikustea eta gelditzen zaizkidan kreditu gutxi hauei egurra ematea. Hala ere, ohitura dudan moduan, etzi Miranda aldera joango naiz Ebrovisioko Jaialdiaz gozatzeko intentzioarekin.

TREN BERDEA HONDARRIBIRA HELDU DA

Nahiz eta une honetan Bilbon egon eta kriston euriteak ditugun, internet bidez honako berria irakurri dut, Hondarribiari buruz:

Hondarribiko Udalak hiria bisitatzeko beste gailu bat jarri du abian: tren berdea. Larunbatero Hondarribia ikusteko beste aukera bat izango du horrela hiritarrak eta bisitariak. Ekimen berri honen aurkezpena gaur goizean egin da Udaletxean, Gregorio Berrotaran Landa Garapeneko zinegotzia, Maite Pelaez Turismoko zinegotzia eta Juan Cruz Alberdi Behemendiko gerentea izan diren ekitaldi batean.

“Duela urte batzuk geunden horrelako ekimen baten atzetik” esa ndu Gregorio Berrotaranek. “Trenak garraiobide berri bat izan nahi du gure herria beste era eroso eta desberdin batean ikusteko. Larunbatero aterako da larunbata honetan hasi eta irailaren 11 arte. Portutik igaro ondoren La Muelan geldialdi bat egingo du, handik gora Higereko itsasargira. Guadalupera iritsi ondoren, beherunzko bidea hartuko du. Berriro Portutik pasa beharrean, Baserritar Etorbidetik joango da, Madalen Karrikako eskaileren gainekaldean geldialdi bat egingo da, eta handik berriz San Juan de Diosera bueltatuko da”.

Ordutegiei dagokienez, Maite Pelaezek argitu duenez, “goizetan 10.00etan eta 12.00etan aterako da San Juan de Dios-eko biribilgunetik eta arratsaldetan 16.00tan eta 18.00tan. Guadalupetik aldiz, 11.00tan, 13.00tan, 17.00tan eta 19.00tan aterako da. Igo eta jaisteak bi euro kostako du, baina euro bat ordainduta Guadalupera igo daiteke eta oinez jaitsi, edota han egonda behera jaitsi trenzan. 30 pertsona eraman ditzazke trenak bidaia bakoitzean”.

Poliki-poliki doaz gauzak Hondarribian baina ilusio handiz jasotzen ditut horrelako berriak, badirudi herria geroz eta “orlegiagoa” izango dela; baina nik martxan ikusi nahi dut trena, biztanleek erabil dezatela eta zergatik ez, asteburuetan datozen bisitariek ere. Baina ene buruari galdetzen diot, guzti hau herria hobetzeagatik edo dirua lortzeagatik egin ote dute? Ez dut gaizki pentsatu nahi.

HONDARRIBIARA MUSIKAZ GOZATZEKO AITZAKIAREKIN

Behin baino gehiagotan hitz egin dut Hondarribian ospatuko den Olearso Festibalari buruz; Berri Txarrak, Sexty Sexers edo ta Senser bezalako punta puntako musika taldeak izango ditugu maiatzaren 1ean; oraindik ez duzula sarrerarik? Azkar ibiliko nintzateke etortzeko intentzioarekin bazabiltza.

Oraingoan uztailaren 8tik 11ra Hondarribian izango den musika ekitaldiaz hitz – idatzi hobe esanda – egin nahi dut; Hondarribia Blues Festival 2006an ospatu zen lehen edizioa herriarentzat gauza berria zen eta nik behintzat garai hartan ez nuen Blues musika askotxo ezagutzen; hala ere, jaialdira hurbiltzea erabaki nuen, ea zer nolako musika zegoen, jendea giro etab ikusteko. Oso ongi pasa nuen, gainera dohako jaialdia zen eta musikari dagokionez talde potenteak egon ziren, Blues munduan behintzat – hala ere, berriro diot mundu horri buruz ez nuela ideia handirik -.

Urtez urte, Hondarribiako Blues Festival aurre eraman dute, geroz eta talde hobeagoak ekarriz eta gero eta ospe handiagoa lortuz, pasa den edizioetan atzerriko jendea ikusi genuen jaialdira gerturatu zen jendearen artean; ez dakit herria bera, – oso polita dena, eta gehiago uda partean eguzkia bertan dagoenean – pintxoak jateko aukera, edo ta dohako kriston musikaz gozatzeko aukera izango den; baina egia da, urtez urte jende gehiago hurbilzen dela.

Aurtengoan datak aldatu dituzte, ez da besteetan bezala abuztua partean ospatuko, baina seguru asko jende asko hurbilduko dela berriro ere, musikarien zerrenda nahiko luzea da, baina hona hemen gure herritik pasako diren baten batzuen izenak: Magic Slim, Solomon Burke, Pinetop Perkins etab.

OLEARSO FESTIBAL 2010

Badator berriro ere Hondarribira duela bi urte egin zuen moduan, Olearso Festibal 2010.

Oraingoan egun bakarreko jaialdia izango da, maiatzaren 1ean hain zuzen ere, baina bertan egongo diren taldeak ez dira ahuntzaren gauerdiko eztula; hona hemen zerrenda:

 # Berri Txarrak

# Sexty Sexers

# Surfin Kaos

# Senser

# Loquillo

# Estricalla

Hau guztia Hondarribia bezalako herri polit batean eta 23 edo ta 25 euroren truke; oraindik ez dakizu zer egingo duzun maiatzaren 1ean?

MISERABLEAK MUSIKALA

Hondarribian joan den urtean lanean hasi ziren Olearso Kultur Guneko kideak, horrela Olearso Festibal arrakastatsua ikus entzuteko aukera izan genuen.

Aurtengoan ez dute festibalik antolatu, baina musikalki oso interesgarria izan daitekeen musikala antolatu dute Hondarribiako Hondartza Polikiroldegian; Miserableak: munduko musikalik arrakastasuena.

Aipatu beharra dago, Miserableak Bergarako Musika Eskolak 25. urteurrena ospatzeko aurrera atera duen ekitaldia dugula, eta Euskal  Herriko hainbat hiri eta herrietan egon dela, hala nola, Eibarreko Kiroldegia, Donostiako Victoria Eugenia, Iruñako Gayarre Antzokia, edo ta Gasteizko Printzipal antzokia.

Gaur gauean zuzeneko musika ezberdinaz gozatzeko aukera paregabea izango dugu Hondarribian.

info + : Olearso Kultur Gunea

PSILOCYBEREN LEHEN PAUSUAK INTERNETEN

Ezaguna da Psilocybe Hondarribian nahiz herritik kanpo, urriaren 4rako aretoaren estreinaldi festa izango dugu, baina hau baino lehenago urriaren 3an prentsaurrekoa egongo da goizeko 11:00 tan.

Beste batean idatzi nuen webgunea urriaren 4an egongo zela martxan, baina badirudi jada online dagoela, nahiz eta zenbait gauza falta diren oraindik; hala ere, agenda nahiz beste zenbait atal ikusteko aukera dago.

HONDARRIBIKO JAIAK 2008 KONTZERTUAK

Ekainak 5, Ostirala

21:00 ZEIN? eta BORROKA Psilocybek antolatuta, Bentako Txosnetan.
22:30 AUKERAN Dantza Taldea, Santiago Kalean.
23:00 CELTAS CORTOS Bentan.

Ekainak 6, Larunbata

22:30 DES-KONTROL, AURORA POWER (Las niñas eta O’Funkillo taldeen partaide ohia), DJ’KANU Bentan.

Ekainak 8, Astelehena

22:30 DISKO JAIA Bentan.

Ekainak 9, Asteartea

22:30 ZEA MAYS eta LOBO ELECTRICO Bentan.

Ekainak 10, Asteazkena

22:30 MORODO eta ondoren DJ`sak Bentan.

Ekainak 11, Osteguna

22:30 BAD SOUND SYSTEM eta ACIDO C Bentan.
22:30 VIVA JALISCO emanaldia eta MAYA MARIATXIek girotua.

HONDARRIBIA BLUES FESTIVAL

Hilaren 18tik 20ra berriro ere Musika izango dugu Hondarribian. Oraingoan joan den urtean izan genuen Hondarribia Blues Festivala izango dugu berriro gure artean. Joan den urtean oso ongi pasa nuen entzun ahal izan nituen zenbait kontzertuetan, nahiz eta Bluesa oso gogoko ez izan.

Dohako festibal dibertigarria; aukera baduzue behintzat nire gomendioa Hondarribitik pasatzea, giro nahiko ona egoten baita, heldu nahiz gaztetxoentzat, eguraldiak laguntzen badu behintzat asteburu paregabea izan daiteke.