Etiketaren artxiboa: google

GOOGLEk 75€ EMAN DIZKIT

Bai duela egun batzuk betidanik ezagutzen dugun posta (paperezkoa) ireki nuen, Google enpresa handiak eskutitz bat bidali ninduen, beno hobe esanda txeke bat. (zeinen ongi orain Google dohan erabiltzaileei dirua bidaltzen digu).

Txeke honek 75 €*tako balioa dauka, baina Googleren AdWords zerbitzuan soilik erabil dezakegu. Dirudienez,  zerbitzu honek garrantzizko hitzen bidez gure webgunera trafikoa ekartzeko balio du, betiko publizitatea; alegia enpresa nahiz profesionalentzako marketing modu bat. Baina 75 € hauek erabili baino lehenago, Googleri gure kontu korronte edo kreditu txartelaren zenbakia emango diogu (guri buruz zerbait gehiago jakingo du anaia handiak) baita ere, diotenez 10 €tako komisioa (zerbitzuan alta ematea) edo delakoa kobratuko digu; beraz badirudi hasierako 75 €*ek ez direla guztiz dohakoak. Eta amaitzeko, jendeak hitz interesgarrietan erabiliko du diru hau, eta hitz horiek egunero erosten (ordaindu) dituzten enpresek zer egingo dute? Bai diru gehiago ordaindu hitzen balioak gora egingo baitu, geroz eta jende gehiagok erabili edo ta eskatu, geroz eta garestiagoak izango dira, ondorioz anaia handiarentzat diru gehiago; sistema bizi bizi mantenduz.

Zer uste zenuen Googlekoek hala nola bidaliko zutela 75€*ak? Pena eskutitza jada zakarretara bota dudala, baina ilusioa egiten du Googleren eskutitz bat irekitzeak.( batez ere hau paperezkoa denean ):

 

GOOGLEEN HODEI BEREZIA

Google. Duela zenbait urte hasi zen internet munduan, bilatzaile arin baten moduan, gazte batzuk osatu zuten; beraien Unibertsitateko urteetan, eta orain zer da Google? Mundu osoan ezaguna eta zerbait esan edo eginez gero, mundu osoan izugarrizko oihartzuna izango duen enpresa.

Jende askok ezagutuko du bilatzailea, edo ta GMail delakoa; baina Google askoz gehiago dugu. Gaur egun bere nabigatzaile propioa dauka, Google Chrome izenez ezaguna. Nik ordenagailuan Firefox erabiltzen dut, baina aipatu beharra daukat Chrome askoz azkarrago dabilela, arinagoa dela eta nire Firefox partikularra (plugin edo ta addons dexenterekin) izango ez banu, duda gabe Chrome erabiliko nuke.

Bestalde, Google Cloud edo ta “hodeia” izenez ezaguna den zerbitzuengatik apostu interesgarria egiten dabil. Nire ustean, Cloud delako hau, Web 2.0en ondorio garbia dugu. Alegia gure programak edo ta zerbitzuak ordenagailuan era lokalean izan beharrean, Interneten izango ditugu. Kontuan izan behar dugu gaur egungo konexioak nahiko azkarrak direla duela urte batzutakoekin konparatuz gero, horrela interneten aurka lan egiteko garaian ez dugu arazorik izango. Gure lanak interneten baditugu, edozein ordenagailuren bidez (beti ere internetera konexioa dugula kontuan izanez) hauetara sartzeko aukera izango dugu, ondorioz kriston mugikortasuna lortuko dugu; berdin da etxean, Unibertsitatean edo ta Japoniako lagun baten etxean gauden, dokumentuak beti hor egongo baitira.

Hodeia defendatzeko intentzioarekin, Google Docs delako aipa genezakeen, bestalde Googlerek bere Sistema Eragile (Windows, GNU/Linux, Mac OS …) propioa atera berri du, Chrome OS, internet zerbitzuekin erabat erlazionaturik dagoen Sistema Eragilea eta konexiorik gabe zentzu askorik ez duena. Esan beharra dago, Googlekoek zenbait hardware enpresekin kontaktuan jarri berri izan direla beraien produktuetan nolabaiteko aldaketak egin ditzazten Googleko produktuekin era askoz hobeago batean ibil daitezen. (Nola proba dezaket Google Chrome OS nire ordenagailuan?)

Hau guztia gutxi balitz, Googlek protokolo berriengatik apostu latzak eginez dabil, adibide gisa, SPDY. Gaur egun interneten http komunikazioak asko erabiltzen ditugu; ba googlek berasmaturiko SPDYrekin 55%eko hobekuntza lortzeko gai direla diote, oraindik beta moduan dago baina argi dago Googlek internet nahiz hodeiarekiko eginiko apustua handia dela. Aipagarri ere,DNS zerbitzua publikoa.


Internet eta mugikorrak geroz eta harreman hobeagoa dute, horrela Googlek bere mugikorra aterako du 2010eko urtarrila partean. Dirudienez, mugikorrak Nexus One izena izango du, internet bidez zenbait argazki ikusi ditugu; badirudi libreki salduko duela eta ziurrenik beraien webgunetik erosi beharko da. Googlek internet kontrolatuko du? (jada kontrolatzen ez badu).

GO, GOOGLEREN LENGOAIA BERRIA

Oraindik ez da oso ezaguna baina internet bidez leku askotan hitz egin dute GO lengoaia berriari buruz. Dirudienez, Pythonen erreztasuna dakar eta C nahiz C++ ren etekinak; ni behintzat ez naiz fio. Ez dakit zer dakarren Googlek esku artean, baina badirudi badaudela GO lengoaia honekin prosatzen dutena egiteko balio duten zenbait lengoaia, esaterako D.

Google gogoko daukat, zerbitzu onak eskeintzen ditu, baina jada nahiko famatu egin da eta produktu bat ateratzen duenean jada nolabaiteko arrakasta izaten du. Zer gertatzen da Google Waverekin? Nork erabiltzen du? Hasiera batean kristoren arrakasta izango zuela zioen blogosferak; nik jada nire gonbitea badut eta erabili izan dut; baina bakarrik froga moduan gaur egun ez dut ezertarako erabiltzen. Zuek?

Ez dakit zer dakarren GO lengoaiak baina nire ustez behintzat beste lengoaia bat besterik ez da izango; beno googlek eginiko lengoaia izango da.

Hala ere, norbaitek informazioa nahi izango balu, golang.org orrialdean badago hasteko informazio dexente.

GOOGLE WAVE BADATOR

Interneten kontzeptu berri bat azaldu da, Google Wave horixe da Googlek azaldu duen azken berrikuntza. Badirudi gaur egun erabiltzen ditugun zenbait zerbitzu, Twitter, Flickr, Facebook etab bertan integratzen dituela; bada hauek hilko dituen zerbitzua dela pentsatzen duen pertsonik, hala ere nik ez dut uste horrela izango denik, beno Twitterren kasuan akaso bai, komunikazio hutserako erabiltzen baitugu azken hau, bai Flickr esaterako argazkiak igotzeko zerbitzua dugu, Facebook laguna aurkitzeko edo ta pertsonekin erlazioa mantzentzeko zerbitzua; uste dut azken hauek -beste batzuk ez esatearren- helburu finko eta ezberdin bat dutela Google Waverekin konparatuz.

Argi dago gaur egun oraindik ez dagoela oso argi zer den Google Wave baina interneten jada bere ohiartzuna izan du, produktu hau era librean aterako dute, horrela Google komunitateak egindako lanak erabiltzeko aukera izango du, hauekin nolabaiteko feedbacka sortuz, argi dago, web 2.0 edo ta jada web 3.0 esan beharko genukeen sortu -defendatu- nahi baldin badu webgunearen izaera soziala mantendu beharko duela.

Sustatu
n ere idatzi dute Google Wave proiektuari buruz non zenbait datu tekniko azaltzen dituzten. Interneten jende guztiak oso ongi hitz egiten du Googleren azken proiektuari buruz, baina zenbait gauza datorkiz burura:
“Hau guztia googlek twitter erosi ezin izan duelako egin ote du?”
“Zenbateko eragina eta kontrola izango du Googlek gugan?” “Guztia bertan txertatzen bada, sare sozialak, mezularitza, e-maila etab nolako lan errendimentua izango dugu? ez ote dira gauza gehiegi?”

Jolasean gabiltza eta zail samarra da etorkizunean zer izango dugu asmatzea, baina nik behintzat argi daukat Google Wavek bere alderdi onuragarriak nahiz kezkagarriak izango dituela; eta badirudi jende asko ez diela alderdi kezkagarriei so egiten.

Android Googleren SDK berria

Android Googlek ateratako SDK ireki berria dugu. Orain posiblea izango dugu gure telefono mugikorrentzat aplikazioak egitea. Egia da orain arte J2ME izan dugula; baina zenbait mugikorretan ez zen posiblea aurrera eramatea, edo ta era ezberdin batean funtzionatzen zuen eta gure mugikorrarentzat lan egin behar genuen.
Androidek Java erabiliko du programazio lenguai moduan.
Dalvik izeneko VM erabiliko du.
Grafikoak erabiltzeko aukera 2D nahiz 3D (OpenGL)
Datuentzat posiblea izango da SQLite erabiltzea
Ohiko irudi nahiz bideo formatuak erabiltzeko aukera, (MPEG4, H.264, MP3, AAC, AMR, JPG, PNG, GIF).

Android webgunea