Etiketaren artxiboa: filmak

BRASILGO ERREALITATEA

Atzo arratsaldean klaseak ezberdinak izan ziren, atzo ez nuen Informatikako klaserik izan baizik eta Animación SocioCultural (ASC)eko klasea izan nuen asteazkenero bezala.

Atzokoan irakasleak ez zuen ia ia hitzik esan, gonbidatu berezi bat izan genuen, Bruna. Brasildarra eta gaur egun Deustun nolabaiteko master bat egiten dabilera. Brasilgo errealitateaz hitz egin zigun, batez ere, favelei buruz. Hauen berri baneukan, baina beti prentsak erakutsi nahi duen ikuspuntutik; horrela atzo Rocinhan egon ginen instat batez behintzat, zenbait bideo ikusteko aukera izan genuen eta bertan dagoen errealitate gordinaz hitz egin zigun Brunak. Gazte asko lapurketa edo ta narkotrafikoa erabiltzen dute irtenbide bezala, baina beste bideak ere badaudela erakutsi zigun Brunak; hala nola, Cufai (Central Única das Favelas) buruz hitz egin zigun; egia esateko, nik ez nuen hauen berri ezta ez nukeen inoiz pentsatuko horrelako gauzarik egongo zenik Brasilaldean.

Bestalde musika ere beste irtenbide bat izan zitekeela erakusi zigun Brunak, horrelaxe sortu baita Afroreggae taldea; faveletako jendeak osatzen duten musika taldea. Nahiko famatuak dira, Asian Dub Foundation (ADF) taldearekin ibili baitira behin baino gehiagotan taula gainean. Bestalde zineaz ere hitz egiteko aukera izan genuen eta horrela, Favela Rising zenbait sari irabazi dituen dokumental-filma eta Cidade de Deus film ezagunaz hitz egin genuen.

Argi dago 50 minutuko klase batean ezinezkoa zela askoz gehiago egitea, baina behintzat klasetik pozik irten; ikasleei beste lekuko errealitate batean pentsaraztea lortu zuen. Ez dakit nire uste klasea ez zen 50 minutu horietan amaitu. Gero eta argiago daukat, oso ikasgai politak aukeratu ditudala, nahiz eta injenieritzan ibili. Oraindik gogoan daukat pixukide bati esan nionean nolakoa izan zen klasea eta bere erantzuna:
“Ya sin más, tipica tertulia para pasar el rato para descansar y que no sirve para nada.”

Bakoitzak bere iritzia izango du, baina nik behintzat ez dut horrela sentitzen atzo izan  genuen hitzaldia.

Hooligans

Asteburu honetan Hooligans filma ikusteko aukera izan dut; ez da kristoren pelikula baina nahiko ongi azaltzen du Erresuma Batuan futbolak duen garrantzia eta zergatik ez, nik gogoko izan dut.
Azterketa garaian gogoko daukat horrelako filmak ikustea; astia baduzue hor duzue nire gomendioa, nik DVDan alokatu nuen duela gutxi atera baitute baina nik uste P2P bidez lortzea ere posiblea izango dela.
Hona hemen filmeko zenbait esteka:
Trailer
IMDb
Jendearen iritziak

The CGT

CGT edo ta “Cine Geek Trilogy” izena du Ikastetxe Nagusian aurrera atera nahi dudan azken ekitaldia; bertan 3 film geek jarriko ditut; astearte gauetan afaldu ondoren.
Baina zer gertatu zait? Lehenik eta behin Microsiervos.com eko Geek Film zerrenda hartu nuen, baten batzuk apuntatu eta ondoren Bideo-Klubera joatea erabaki nuen jakiteko ea zeintzuk zituzten; horrela Pi filma ez zutela ikusi nuen, bat zerrendatik erortzen zen; beranduago beste bat eta amaitzeko film gutxikin bukatu dut esku artean.
Lehenengo pausua pasa ondoren zuzendariarekin hitz egitea jakiteko ea zein film ikus daitezkeen, nire proposamenak; Minority Report(2002), Final Fantasy eta Dark City… orain berak dio informazioa bilatu behar duela ikusteko ea nolako filmak diren, dirudienez Minority Report ez da oso gomendagarria… baina zer nolako tentelkeriak dira hauek; horrela gauzak aurrera ateratzea oso zaila da.
Niri behintzat horrelako gauzak antolatzea gustatzen zaizkit, baina trabak jarriz gero, geroz eta gutxiago gustatzen zait, uste dut azkenetariko Trilogya izango dela.

Tres Colores

img_ene_17_2006_03_41

TRES COLORES. Beste egunean “zuria” ikusi genuen eta egia esateko Ikastetxe Nagusian ez zuten oso gogoko izan; baina nik bai.
Asko gustatu zitzaidan filma, nahiko geldoa da baina kamerak oso ongi daude, musika ere nahiko egokia da eta historioa zergatik ez nahiko errealista izan daiteke nahiz eta nahiko tristea izan.
Ez dakit hurrengoak Ikastetxe Nagusian ikusteko aukera izango dugun, baina nik behintzat gomendatzen dizuet, nik ez nuen filma ezagutzen baina dirudienez nahiko ezaguna da.

Film:THX 1138

img_dic_18_2005_43_45

Gogoko dituzu film arraroak? THX 1138 duzu zure filma. Atzo asteburuero bezala, film bat ikusi genuen Ikastetxe Nagusian, eta zine batzordeak film hau aukeratu genuen. Egia da, apustu arriskutsua zela; baina egin beharra zegoen eta zine batzordekoak behintzat pozik geratu ginen.

THX 1138 George Lucasek egineko filma dugu, bertan Aldous Huxley eta George Orwellek beraien liburuetan azaldutakoa azaltzen du; Gran Hermano, Sistemaren eragina pertsonarengan edo ta drogen bidez lortutako kontrola.
Filmaren zati handi bat, inguru zuri batean gertatzen da; pertsonak zuriz jantzita doaz, eta poliziak beltzez; horrela, pertsonen buru eta eskuak ikus daitezke.
Filma ikusi ondoren gutxi batzuk izan ginen Making Ofa ikusi genuenak, baina oso ongi zegoen eta filmak zintzilik utzitako zenbait galdera erantzun zituen.

Film ezberdinak gogoko badiztuzu, zientzia-fikziozko film hau gomendatzen dut, baina betiko filmak gustoko badituzu, hobe ez ikustea ez zaizu eta asko gustatuko.

Film:Eternal sunshine of the spotless mind

img_dic_08_2005_52_40

Eternal sunshine of the spotless mind filma ez dugu Jim Carrey aktorearen ohiko filmeen kutxan sartu behar. Guztiz ezberdina dugu film hau, pentsarazi egingo digun film tristea.
Filmean zenbait pertsonek beraien oroitzapenak ezabatu nahi dituzte; demagun kotxearekin istripu bat izan duzula eta hau ahaztu nahiko zenuela; orduan mediku berezi batzuengana joan eta istripuarekin erlazioa duen guztia erakutsi, pasarteak kontatu … eta burmuinean sartzeko metodo baten bidez, hauek zure burutik ezabatuko dituzte.
Zer gerta liteke burmuinetik zure oroitzapenak ezabatzen ari diren bitartean, zu horretan ari direla konturatu eta bapatean hauek ezabatu ez nahi dituzula pentsatuz gero?

Film:Quadrophenia

img_nov_14_2005_34_31

Quadrophenia Duela hilabete batzuk ikusi nuen film hau, eta atzo berriro ikusi nuen; lagun batek eskatu baitzidan ea DiVX nuen filma utz niezaiokeen; nik baietz.

Garai batean zeuden mod’s eta rocker’si buruz hitz egiten du filmak. Bakoitza bere arropekin, bakoitza bere motoekin, bakoitza bere musikarekin. Rocker’sei buruzko musika askorik ez da azaltzen, ezer ez esate arren, horrela “The Who” taldearen zenbait abesti entzun ditzazkegu.

Amaitzeko esan, zenbait momentutan “La Naranja mecánica” filma oroitarazi ninduela, ziurrenik bi filmeetan gurasoengandik paso egiten duten gazteak azaltzen direlako, pertsonalitate gogorrak etxean bizitzeko etab.

Egia esateko ez duzu beste munduko filmik aurkituko, baino batzuen ustean “Cine de Culto” delakoan sar genezake “Quadropehia” bakoitzak atera ditzala bere ondorioak.

IMDB(Quadropehia)

Film:ElCalentito

img_nov_13_2005_57_01

Atzo El Calentito film espainiarra ikusi nuen. Berez nahiko laburra egin zitzaidan filma baina nahiko ongi dagoela iruditzen zait, garai haietako giroa oso ongi azaltzen baitu; egia da nik ez nuela “movida” hori bizi baina honi buruz dexente irakurri eta entzun dut.

Filman zehar Paralisis Permanente taldearen zenbait abesti entzuteko aukera izango dugu; “movida”ko ikono bat delarik, oso gustoko dut talde hau, bai letrengatik eta bai beraien janzkerarengatik.

Filmeko janzkera ere nahiko ongi dago; nabari da gustoko dudala ez? Pena da gaur egun horrelako neska askorik ez egotea, baina behin eta berriz nire buruari esandakoari kasu egin beharko diot, guztia ez da pertsonak saltzen duen itxura edo ta janzkera, baizik eta bere barruan daramana.

Norbaitekin geratzekotan, ilehoridunarekin geratuko nintzateke, bai pertsonalitatearengatik, ia beti alai esan beharrekoak esanez, eta baita itxurarengatik.
IMDB(ElCalentito)