Etiketaren artxiboa: fangoria

EBROVISION 2008

Ebrovision irailan urtero ospatzen den musika festibala dugu, baliteke gure artean oso ezaguna ez izatea baina bertan egon den jendeak oso erreferentzi onak pasa dizkit.

Bestalde prezioa ez zait batere garestia iruditzen, niri 35 euru kostatu zitzaidan, salgai zeuden bezain pronto erosi bainituen; orain eguneko sarrerak 30 euru balio dituela kontuan izanda.

Jaialdia irailaren 18, 19 eta 20an zehar izango da, eta bertan lo egiteko hainbait aukera desberdin daude, kanpina eramanda kanpoan nahiz kiroldegi barruan; bestalde zenbait ostatu ere badaude.

Hona hemen kontzertuen ordutegiak:
Osteguna:
21:00 Ate irekiera
22:00 Dirty Birdies
23:00 Haddock Orphans
0:30 The Sweet Vandals
2:00 Mindruss

Ostirala:
20:00 Ate irekiera
20:30 Half Foot Outside
21:40 The Gurus
22:50 Teenage FanClub
0:45 Fangoria
2:15 Dorian
4:00 Amable + Optigan1

Larunbata:
13:00 Sergio Tachenko + Bazkari Herrikoia
20:00 Ate Irekiera
20:30 The Blows
21:30 Los Salvajes
23:10 Lori Meyers
1:00 Mando Diao
2:40 We Are Standard
4:00 Kinki + Mr Chase