Etiketaren artxiboa: android

ERREPIDEEN INFORMAZIOA ZURE MUGIKORREAN

thecodefarmekoak gogor ari dira lanean, horren adibidea dugu joan den asteburuan ospatu zen AbreDatos ekitaldian aurkezturiko lana; infocarretera.com.

Nik ez dut internetera konektatzen den mugikorrik, eta nire egunerokoak, gehienak behintzat oinez egiten ditut. Baina kotxea edo autobusa maiz erabiltzen baduzu eta internetera konexioa duen mugikorrik izanez gero, seguru infocarretera ongi etorriko zaizula.

Zenbat bider aurkitu zara autobidean istripua dagoela, edo ta kriston kotxe pila edo ta hobe izango zela lagun hark gomendatu zizun beste bide hori hartuko bazenu? Akaso beranduegi zeren ezinezkoa duzu momentuan informazioa ikustea. Horixe da infocarreterarekin ikus dezakeguna, errepideen momentuko egoera. Horretarako zenbait baliabide erabiltzen ditu, esaterako Eusko Jaurlaritzak duen trafikoa.net webguneko datuak; baina hauek mugikorrean modu hobeago eta azkar batean ikusteko aukera eskeintzen du. Bestalde gmail/gtalk edo ta twitter bidezko laguntza eskaintzen du, eta hori guztia gutxi balitz API Publikoa atera berri dute.

Badirudi iPhone nahiz Android mugikorretan nahiko ongi dabilela, nik behintzat horrelako mugikor bat izanez gero eta Euskal Herriko errepidetan gora behera ibiliko banintz, argi daukat dohako zerbitzu hau erabiliko nukeela. Orain ulertzen dut zerk bultzatu dien thecodefarmekoei horrelako zerbait egitera, gasteiztarrak izatea eta Bilbora iristeko noizean behin elurteak bizi izana? Nork daki, baina nik uste hortik datorrela asuntua.

GOOGLEEN HODEI BEREZIA

Google. Duela zenbait urte hasi zen internet munduan, bilatzaile arin baten moduan, gazte batzuk osatu zuten; beraien Unibertsitateko urteetan, eta orain zer da Google? Mundu osoan ezaguna eta zerbait esan edo eginez gero, mundu osoan izugarrizko oihartzuna izango duen enpresa.

Jende askok ezagutuko du bilatzailea, edo ta GMail delakoa; baina Google askoz gehiago dugu. Gaur egun bere nabigatzaile propioa dauka, Google Chrome izenez ezaguna. Nik ordenagailuan Firefox erabiltzen dut, baina aipatu beharra daukat Chrome askoz azkarrago dabilela, arinagoa dela eta nire Firefox partikularra (plugin edo ta addons dexenterekin) izango ez banu, duda gabe Chrome erabiliko nuke.

Bestalde, Google Cloud edo ta “hodeia” izenez ezaguna den zerbitzuengatik apostu interesgarria egiten dabil. Nire ustean, Cloud delako hau, Web 2.0en ondorio garbia dugu. Alegia gure programak edo ta zerbitzuak ordenagailuan era lokalean izan beharrean, Interneten izango ditugu. Kontuan izan behar dugu gaur egungo konexioak nahiko azkarrak direla duela urte batzutakoekin konparatuz gero, horrela interneten aurka lan egiteko garaian ez dugu arazorik izango. Gure lanak interneten baditugu, edozein ordenagailuren bidez (beti ere internetera konexioa dugula kontuan izanez) hauetara sartzeko aukera izango dugu, ondorioz kriston mugikortasuna lortuko dugu; berdin da etxean, Unibertsitatean edo ta Japoniako lagun baten etxean gauden, dokumentuak beti hor egongo baitira.

Hodeia defendatzeko intentzioarekin, Google Docs delako aipa genezakeen, bestalde Googlerek bere Sistema Eragile (Windows, GNU/Linux, Mac OS …) propioa atera berri du, Chrome OS, internet zerbitzuekin erabat erlazionaturik dagoen Sistema Eragilea eta konexiorik gabe zentzu askorik ez duena. Esan beharra dago, Googlekoek zenbait hardware enpresekin kontaktuan jarri berri izan direla beraien produktuetan nolabaiteko aldaketak egin ditzazten Googleko produktuekin era askoz hobeago batean ibil daitezen. (Nola proba dezaket Google Chrome OS nire ordenagailuan?)

Hau guztia gutxi balitz, Googlek protokolo berriengatik apostu latzak eginez dabil, adibide gisa, SPDY. Gaur egun interneten http komunikazioak asko erabiltzen ditugu; ba googlek berasmaturiko SPDYrekin 55%eko hobekuntza lortzeko gai direla diote, oraindik beta moduan dago baina argi dago Googlek internet nahiz hodeiarekiko eginiko apustua handia dela. Aipagarri ere,DNS zerbitzua publikoa.


Internet eta mugikorrak geroz eta harreman hobeagoa dute, horrela Googlek bere mugikorra aterako du 2010eko urtarrila partean. Dirudienez, mugikorrak Nexus One izena izango du, internet bidez zenbait argazki ikusi ditugu; badirudi libreki salduko duela eta ziurrenik beraien webgunetik erosi beharko da. Googlek internet kontrolatuko du? (jada kontrolatzen ez badu).

Android Googleren SDK berria

Android Googlek ateratako SDK ireki berria dugu. Orain posiblea izango dugu gure telefono mugikorrentzat aplikazioak egitea. Egia da orain arte J2ME izan dugula; baina zenbait mugikorretan ez zen posiblea aurrera eramatea, edo ta era ezberdin batean funtzionatzen zuen eta gure mugikorrarentzat lan egin behar genuen.
Androidek Java erabiliko du programazio lenguai moduan.
Dalvik izeneko VM erabiliko du.
Grafikoak erabiltzeko aukera 2D nahiz 3D (OpenGL)
Datuentzat posiblea izango da SQLite erabiltzea
Ohiko irudi nahiz bideo formatuak erabiltzeko aukera, (MPEG4, H.264, MP3, AAC, AMR, JPG, PNG, GIF).

Android webgunea