Egilearen artxiboa: admin

AURTEN BAI

Aurten Bai! Horixe da milaka zalentuk pentsatzen duguna. Urteak dira Xabi Alonso Errealean egon zela, urteak dira ez dugula derbyrik jolasten gure bizilagun bilbotarren aurka eta urteak dira Lehenengo mailan ez gaudela.

Baina gaurkoa berezia da, bigarren mailako lehengo postua lortu dugu, oraintxe bertan igoera postuetan gaude eta pentsatzen jarri ezkero inoiz ez dut Errealaren titulurik bizi; zergatik ez Bigarren mailako txapelketa irabazi? Lehenengo mailara igo? Ez legoke batere gaizki, behintzat zerbait ospatuko genuekeen ni bezalako gazteek.

Norbaitek gaur hasiera hasieratik jolastu duten jokalariei repatu badio, jakingo du Zubietatik iren ez zen jokalari bakarra Diego Rivas izan dela, horixe zoriontzeko modukoa iruditzen zait etxeko jokalariekin talde polita egitea lortu baitugu. Esaterako gaur izugarri ongi ibili dira, Xabi Prieto, Mikel Aranburu edo ta gaur egun puri-purian dabilen Griezmann; dirudinez jokalari frantsesak zenbait talde garrantzitsu (ManUD, Liverpool edo Arsenal) ditu bere atzetik, baina nire ustean gaztea lasai utzi behar dugu, oraindik asko baitauka hobetzeke; baina lotsarik gabe txalotuko dugu gaurko partidak egiten dituenean, Martin Lasartek saria eman dio; eta horrelaxe Anoetako zelaian geuden zaletu guztiok txalo zaparrada eskeini diogu.

Ez dakit, aurtengoan bai, Errealak ez ditu azken minutuetan partidak galtzen, badirudi jokalariek elkar ongi ulertzen dutela, badakitela zer egin behar duten zelai gainean, eta gol bat sartzerakoan ez dira defentsa lanetan hasten, beste gol baten bila joaten dira. Aurtengoan ezberdina dela pentsatu nahi dut, posiblea dela, baina argi dago oraindik liga asko gertatzen dela, jokalarien lesioek ere lagundu behar dutela eta lasterketa luzea dela Bigarren mailako txapelketa; baina behintzat Anoeta partean poz pozik gabiltza zaletuak eta zerbait ospatzeko gogoz gabiltza.

Hurrengo urtean San Mamesen jolasteko -eta irabazteko- prest gaude.

BILBON JARRAITZEN DUT (I.ATALA)

Nork esango zidan Bilbon hainbeste urte egongo nintzela? Gauza askotxo pasa ditut Bilbon; hiri honek jasan duen metaformosia bizitzen ari naiz. Iritsi nintzenean itsusi eta zikin xamar zegoen, egia da, ez zegoela 80ko hamarkadan bezala, “Bilbo-Punkie”a jada hilik zegoen edo azkenekoetan behintzat.

Entzunak ditut milaka istorio Aste Nagusia dela eta, uholdeak etab; baina horrelakorik ez dut bizi izan, nahiz eta urteren batean elurra izan dugu esaterako Deustuko Unibertsitatean eta Bilboko kaleetan. Metro gaztearekin ibili izan naiz, gaur egun Bilbon betidanik izan den baliabidea pentsatu arren, tranbiaren jaiotza ere bizi izan dut, metroaren anaia txikia; eta Abandoibarra nola aldatzen ari den, Deustuko Unibertsitatekoek jada beraien liburutegi berria ireki dute eta Iberdrolakoek Euskadiko eraikinik altuenarekin dabiltza.

Argi dago Bilbo bizirik dagoela. ¿Baina benetan hau ahal da gazteok nahi dugun Bilbo? …

UDAKO POSTALA

2009eko Uda.

Bai berriro ere oso azkar pasatzen ari zait uda, betiko moduan konturatzeke azterketak hor daude, ate joka; badirudi ezinezkoa dela pulamentuz azterketak prestatzea. Uda hasi baino lehenago badakizu azterketak izango dituzula baina beti ziztu bizian pasatzen da Uda. Aurtengoa polita izan da, lehenik Irlandan, idatzi nizun musika kontuak nola zeuden azalduz ez? Bai gogoko daukat azken aldian postalak idaztea. Oraintxe bertan Delorean (Zarauztarrak eta ez Bartzelonakoak askok uste duten moduan) entzuten ari naiz, beraien Ayrton Senna Mixtape delakoa, ElPaisen azaldu dira, baina ez hori bakarrik mundu mailan oso ezagunak diren komunikabideetan azaldu dira. Akordatzen zara lehen EP pasa nizunean? Ia inor ez zituen ezagutzen, baina noizbehinka ETBko saioren batean azaltzen ziren, Joxeina zenbilen garai haietan telebistan… denporak jendea bere lekuan jartzen duela esaten dute eta begira nora heldu diren “zarauztarrak”. Jende majoa diruri, arazorik gabe onartu baitzuten Musikazalentzat elkarrizketa egitea hasiberriak izango balira moduan.

Ez dute aldatuko, zerbaitetaz hitz egiten hasi eta musikarekin amaitu… ba idazten ari nizuna, uda ikaragarria izan da (orain asko ikasi behar baitut) ez duzu sinetsiko baina izurdeak ikusteko aukera izan dut, beno izurdeak ikustea ez da harrigarria baina gurean ikusi ditut, Kantauri Itsasoan. Badakizu batzuetan itsasuntzian irteten gara egun pasa eta zurrumurruak genituen izurdeak zeudela baina ez ginen oso seguru. Bapatean sonarrak zenbat metro zeuden ez zekiela, (baina leku horietan egoten dira izurdeak) izurdeak azaldu ziren, bertan egon beharko zinateke. Horixe da, ez dugu zertan urrutira joan behar Udaz gozatzeko.

Lasai elkar ikusiko dugu, nork daki akaso izurde artean edo Deloreanen kontzerturen batean? Ez dakit, akaso orain moderno asko azalduko dira, nola jada “punta-puntako” taldea den.

DUBLINETIK BIHOTZ BIHOTZEZ

Bai oraingoan Dublinen aurkitzen naiz, milaka gauza kontatuko nituzke Dublini buruz, nahiz eta oraindik bidaiaren heren bat bakarrik egin dudan.

Zergatik kontatuko ditut mila gauza? Hobe musika gogoko duenarentzat zenbait azalpen idatzi. Ez dakit oso berrituta dagoen baina ez dakit nola DublinUnderground webgunearekin topo egin nuen, InDublin webgunean ere musika kontzertuen zerrenda itzela azaltzen da. Sarrerak erosteko orduan, tickets.ie delakoa eta ticketsmaster.ie erabil ditzazkegu.

Bestalde zenbait tabernetan ere zuzenekoak ikusteko aukera dugu aste osoan zehar, hona hemen nire ustez lekurik egokienak:

Argi dago Dublinen badagoela zer entzun, Temple Bar inguruan ongi pasatzeko aukera izango dugu baina argi izan beharko ditugu DublinBus eta DARTeko ordutegiak; batez ere hiriaren erdigunean bizitzeko aukera ez badugu.

Tita batean Irlanda ezagutu ditudan bi talde, The Dead Flags eta One Ear.

PIXUKIDEAK BILATZEN DITUGU 2009/2010 KURTSORAKO

Egia esan behar baldin badut ez nuen espero oraintxe bertan pixukide bila ibiliko nintzenik. Atzo izan baigenuen elkarrizketa jabearekin eta pixukide berriekin kontratua aurrera ateratzeko helburuarekin eta guztiok zertxobait gehiago ezagutzeko esperantzaz.

Orain arte ikasleak izan gara pixuan eta ez diogu garrantzi askorik eman kontratuari; jabearekin ez baitugu arazorik izan eta gure erlazioa oso ona izan da. Baina atzo langile bat genuen gure artean, azkar sumatu zuen jabeak eta horrexegatik hasi ziren berbetan “azienda” kontuetaz, argi utzi zuen jabeak berak aurreko urteetan ez zuela pixua deklaratzen dirua galtzen baitzuen, guri udan ez zigun alokairua kobratzen eta pixua gordetzen zigun, gu pozik geunden eta berak ez zuen aziendan ezer esaten. Baina atzoko langileak ez zuen azken hau begi onez ikusten, gobernuak ematen zion laguntza bat galtzen baitzuen, jabeak serio esan zion ea zenbateko dirutza zen, akaso berak emango ziola. Ez zen dirutza handia, baina krisi garaietan edozein kantitate ongi datorkigu poltsikora.

Gaur egun oraindik pixukide bila jarraitzen dugu eta astebete inguru dugu pixukideak bilatzeko, gainera oraingoan ikasleak soilik behar ditugula badakigu ziurrenik langileekin arazoak izango baiditugu. Hasiera batean dibertigarria oso zirudien pixukidea aurkitzea baina gaur egun jada pixkat nekatuta aurkitzen gara, hala ere, saiatu beharko gara denpora gainean baitaukagu.

NIK FIREFOX ETA ZUK?

Duela urte batzuk  urte dexente Internet Exporer edo ta Netscape nabigatzaileak erabiltzen genituen, bai 56 Kbpsko konexioa erabiltzen genuen, IRC modan zegoen eta interneten zegoen borrokarik handiena “Tarifa Plana” izatearena zen, bai ongi gogoratzen dut.

Gaur egun nabigatzaile aukera handiagoa dago, eta asko hobetu dira; hala nola Opera, Chrome edo ta Firefox erabil ditzazkegu Windows sistema eragilean, baita betiko Internet Exploter Explorer ere, baina egia esateko azken hau erabiltzen duen jende gutti ezagutzen dut fakultatean.

Jende dexentek Opera, Chrome eta Firefoxen artean akaso ez du jakingo zen aukeratu, badago nork esaten duen Chrome besteak baino azkarragoa dela, Opera hobeagoa baina ez duela ulertzen zergatik jendeak ez duen erabiltzen; nik Firefox erabiltzen dut.

Zergatik Firefox? Nik “add-ons” edo ta “gehiagarriak” jartzeko aukera ekartzen duelako erabiltzen dut, denbora da hauek erabiltzen ditudala eta gaur egun oso ezberdina egingo litzaidake hauek gabe internet barna ibiltzea. Hona hemen erabiltzen ditudanak:

  • Extended StatusBar: Orrialdearen karga buruzko informazioa, denbora … batez ere konexio kaxkarra dudanean erabiltzen dut.
  • TwitterFox: Nabigatzailetik twitter kontua erabiltzeko, besteen tweetak irakurtzeko etab.
  • DetectVideo: Streaming plataformetako mugak (rapidshare, megaupload, megavideo) hausteko.
  • NoScript: Segurtasuna Firefoxen, zenbait scripten kontrola izateko.
  • EuskalBar: Euskarazko hiztegiak.

Zuen zein gehigarri edo osagarri erabiltzen dituzue?
Gainera esan beharra dago, gaur egungo Firefox 3.5 Beta 4 HTML 5 erabiltzen duela.

GOOGLE WAVE BADATOR

Interneten kontzeptu berri bat azaldu da, Google Wave horixe da Googlek azaldu duen azken berrikuntza. Badirudi gaur egun erabiltzen ditugun zenbait zerbitzu, Twitter, Flickr, Facebook etab bertan integratzen dituela; bada hauek hilko dituen zerbitzua dela pentsatzen duen pertsonik, hala ere nik ez dut uste horrela izango denik, beno Twitterren kasuan akaso bai, komunikazio hutserako erabiltzen baitugu azken hau, bai Flickr esaterako argazkiak igotzeko zerbitzua dugu, Facebook laguna aurkitzeko edo ta pertsonekin erlazioa mantzentzeko zerbitzua; uste dut azken hauek -beste batzuk ez esatearren- helburu finko eta ezberdin bat dutela Google Waverekin konparatuz.

Argi dago gaur egun oraindik ez dagoela oso argi zer den Google Wave baina interneten jada bere ohiartzuna izan du, produktu hau era librean aterako dute, horrela Google komunitateak egindako lanak erabiltzeko aukera izango du, hauekin nolabaiteko feedbacka sortuz, argi dago, web 2.0 edo ta jada web 3.0 esan beharko genukeen sortu -defendatu- nahi baldin badu webgunearen izaera soziala mantendu beharko duela.

Sustatu
n ere idatzi dute Google Wave proiektuari buruz non zenbait datu tekniko azaltzen dituzten. Interneten jende guztiak oso ongi hitz egiten du Googleren azken proiektuari buruz, baina zenbait gauza datorkiz burura:
“Hau guztia googlek twitter erosi ezin izan duelako egin ote du?”
“Zenbateko eragina eta kontrola izango du Googlek gugan?” “Guztia bertan txertatzen bada, sare sozialak, mezularitza, e-maila etab nolako lan errendimentua izango dugu? ez ote dira gauza gehiegi?”

Jolasean gabiltza eta zail samarra da etorkizunean zer izango dugu asmatzea, baina nik behintzat argi daukat Google Wavek bere alderdi onuragarriak nahiz kezkagarriak izango dituela; eta badirudi jende asko ez diela alderdi kezkagarriei so egiten.