Egilearen artxiboa: admin

Uda off?

Nik ere deskantsua hartuko dut. Beharko dut. Orain ikasketekin buru belarri sartu beharra daukat, nabari dut tentsioa, azkenean ez naiz Gasteizeko jaietara joango, ez denborarik ez gogorik ere. Amaitu da uda; baina irailaren 9an hasiko da berriro ere uda niretzat 28 arte edo, turistarik gabeko uda; akaso neu izango naiz turista nork daki.
Ondo pasa itzazue egun hauek, Unibertsitateko bizitza horrelakoa da eta. Batzuentzat behintzat.

Euskal Hastear

Hastear dago EUSKAL-13 gau oso pasa dugu netinstall batekin Debianen azken bertsioa jartzen, Ubuntu eta Gentoo. Azkenean portatila asko berotu zen eta ez nuen sistema eragilerik jartzea lortu, Barakaldoko Jaiaetara joan ginen Koma musika taldea ikustera, lo pixkat egin genuen eta orain Windows XP SP2 jarri berri dut, garbi garbia.
AT-23an nago. Jada GUMeko Gorkurekin egon naiz, eta esan nauenez 4Kb demo bat eta sorpesaren bat azalduko dute, ea sceneko jendea iristen den nahiko hutsa baitago, guk Fast-Music egin nahi dugu, baina ez dakigu nola… galdetu beharko.
Intranet ekparty.org ;)ftp.ekparty.org

ColdPlay Donostian, Sarrerak eros daitezke

ServiCaixa.com helbidean jada ColdPlay taldearen kontzerturako sarrerak eros daiteke. Nik jada erosi ditut nireak eta zeuk?
BERRIA! 20:42 Orain ikusten dudanez ServiCaixa.comen ez dira asko gertatzen eta egia esateko ez dira oso toki onekoak, toki hobeago bat nahi izanez gero, TickTackTicketen oraindik badaude behealdean egoteko sarrerak, zutik egotekoak alegia; bestelakoak bi webguneetan dituzue.

Geek izatea dio…

Beti maite izan ditut kontsola txikiak, Gane Boy bezalakoak nahiz eta azkenaldian asko hobetu duten, gaur PSP eta Nintendo DS ditugu puri purian.
Unibertsitatean PSP bat ikusteko aukera izan nuen, eta benetan grafikoak eta soinua oso onak ziren, PSX baino hobea eta gainera metroan eramateko aukera, zer gehiago nahi dugu… baina mutil hark ez dakit jakingo duen bere PSPari aukera guztiak ateratzen SCENE bat baitago kontsola bakoitzaren atzean. Hori maite dut nik, hauek atzekaldean edota azpian dagoen escena.
Horrexegatik nahi dut nik GP32 erosi. Ziurrenik ez duzu ezagutuko baina Espainian oso harrera ona izan du. Hala ere nahiko zail dago dendetan aurkitzeko, posiblea da hiri handi batetako CentroMail batean aurkitzea baina ez da gauza erraza, nik VirginPlayen ikusi dut erosteko aukera baina bigarren eskuko merkatua ere existitzen da. Ez dakit nola eta noiz erosiko dudan, baina esku artean izan nahi dut.
Honek MP3, DiVX eta garai bateko NES, SNES, MSX eta beste hainbat plataformatan jolasteko aukera ematen dut. Bestalde programazio propioa egiteko garaian ez dira gutxi dauden aukerak, programazio propioa oraindik urruti xamar ikusten dut baina zergatik ez…
Zuek ere ezagutzen duzue GP32. Zorionak.

Galdutako minutuak

Ordenagailu aurrean jarri. Argia piztu. Email kontua ikusi, mail interesgarririk ez. Badaezpada irekita utzi mail interesgarriren bat iritsiko balitz.
Bloglines edo ta RSS sindikatzeko orrialde batean sartu, ikusi ea berririk dagoen. Interesgarrienak irakurtzen hasi. MSNerako zerbitzua martxan jarri, nahiz eta jakin Jabber bezalako aukera libreak daudela, hobeagoak gainera, baina lagunak MSNan egoten dira. Martxan jarri.
Bitartean hain interesanteak ez diren RSSak irakurri. MSNko lehiotxoa ireki, solasaldi kaxkarra. Elkarrizketa ez da batere aberatsa izan, oso tristea da MSN bidez hitzegitea ez ditut gogoko horrelako elkarrizketak automata hutsak gara…
Mail berri bat. Irakurri, nahiz eta lista batekoa izan, gauza interesgarriak egoten dira, spama edo ta pozoituriko emilioa ez den bitartean. Berriro ere Firefox, nabigatzailerarekin. Zenbait orrialde del.icio.us/ kontuan jarri, biharko egunean interesgarriak izango direlakoan, jada webgune horretan gaudela besteek jarritakoak ikusi, interesgarriak diren zenbait gauz ikusi, hala ere oso gutxi inglesesa ez dakidanez…
Begiak itxi, ordenagailu aurrean zertan ari naizen galdetu… posta idazten amaitu. Ordenagailua itzali. Udako euria ikusi, eta hala ere, Irunera joan parranda asmoarekin. Gaurkoan bai ederki bustiko gara.