UNIBERTSITATEA AMAITZERAKOAN ZER?

Unibertsitatean zenbait urte daramatzat, hau dela eta nirekin hasi ziren zenbait ikasle eta lagunek ikasketak amaitu dituzte; beste batzuk aldiz buru belarri ikasketen munduan jarraitzen dugu.

Denetarik ezagutu dut, Unibertsitateko ikasketak amaitzean bertan doktoretza programak egiten daudenak, enpresa handietan lanean hasten direnak, bekadun moduan nahiz eta lan baldiltzak oso onak ez izan baina bertan gelditzeko ilusioaz eta bere kabuz enpresa sortzen dutenak.

Azken kasu honetan hiru modu ezberdinetakoak ezagutu ditut:

Lehenak gasteiztarrak dira, dirudienez businnes-angel edo ta inbertsore bat aurkitzeko aukera izan zuten, proiektua interesgarria iruditu zitzaion eta dirua mahai gainean jarri zuen. Posiblea da ere enpresa DeustoKabi bezalakoekin sortzea, baina azken honekin lortzen den askatasuna ez da thecodefarmekoek duten bezain handia; guzti honek bere abantaila eta desabantailak dituelarik.

Wild Nacky Bizkaia Creativa jardunaldietan saria jaso izan berri du, oraindik ez dute produkturik merkatura atera baina propotipoak ederki asko landu dituzte; doidoi esaterako.Ilusioz hasi den talde gaztea eta sare sozialei esker produktuaren berri ematen ari dena.

Inmediatech duda gabe talde gazteena, oraindik ikasten dabiltzan informatikariek sortutakoa; hala ere beraiekin Unibertsitateko irakasle bat dabil buru belarri.

Hiru proposamenak aztertuz gero, argi dago teknologia berrietan sartu direla buru belarri, batzuk Could Computing delakoan eta bestea mugikorren munduan, Android sistema eragilearekin hain zuzen ere; kontuan izan behar da, Could Computing, Web 2.0 eta Android erabat erlazionatuta daudela.

Oraindik ez dut Unibertsitatean amaitu, baina askoz interesgarriagoa iruditzen zait enpresa bat aurrera ateratzea, enpresa handi batean zenbaki bat izatea baino.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude