AURTEN BAI

Aurten Bai! Horixe da milaka zalentuk pentsatzen duguna. Urteak dira Xabi Alonso Errealean egon zela, urteak dira ez dugula derbyrik jolasten gure bizilagun bilbotarren aurka eta urteak dira Lehenengo mailan ez gaudela.

Baina gaurkoa berezia da, bigarren mailako lehengo postua lortu dugu, oraintxe bertan igoera postuetan gaude eta pentsatzen jarri ezkero inoiz ez dut Errealaren titulurik bizi; zergatik ez Bigarren mailako txapelketa irabazi? Lehenengo mailara igo? Ez legoke batere gaizki, behintzat zerbait ospatuko genuekeen ni bezalako gazteek.

Norbaitek gaur hasiera hasieratik jolastu duten jokalariei repatu badio, jakingo du Zubietatik iren ez zen jokalari bakarra Diego Rivas izan dela, horixe zoriontzeko modukoa iruditzen zait etxeko jokalariekin talde polita egitea lortu baitugu. Esaterako gaur izugarri ongi ibili dira, Xabi Prieto, Mikel Aranburu edo ta gaur egun puri-purian dabilen Griezmann; dirudinez jokalari frantsesak zenbait talde garrantzitsu (ManUD, Liverpool edo Arsenal) ditu bere atzetik, baina nire ustean gaztea lasai utzi behar dugu, oraindik asko baitauka hobetzeke; baina lotsarik gabe txalotuko dugu gaurko partidak egiten dituenean, Martin Lasartek saria eman dio; eta horrelaxe Anoetako zelaian geuden zaletu guztiok txalo zaparrada eskeini diogu.

Ez dakit, aurtengoan bai, Errealak ez ditu azken minutuetan partidak galtzen, badirudi jokalariek elkar ongi ulertzen dutela, badakitela zer egin behar duten zelai gainean, eta gol bat sartzerakoan ez dira defentsa lanetan hasten, beste gol baten bila joaten dira. Aurtengoan ezberdina dela pentsatu nahi dut, posiblea dela, baina argi dago oraindik liga asko gertatzen dela, jokalarien lesioek ere lagundu behar dutela eta lasterketa luzea dela Bigarren mailako txapelketa; baina behintzat Anoeta partean poz pozik gabiltza zaletuak eta zerbait ospatzeko gogoz gabiltza.

Hurrengo urtean San Mamesen jolasteko -eta irabazteko- prest gaude.

Iruzkin bat “AURTEN BAI” bidalketan

  1. piban

    Gogoratzen dut gozatu ederra hartu genuela erreal zaleok taldeak lehen mailako bigarren postua lortu zuenean. Hemen guztiok geuden pozik eta Madrilen berriz arazoak nonnahi azaldu ziren beraiek titulua irabazi ostean (oraindik ziurtatuta daukat epaileengatik izan ez balitz Errealak hirugarren liga izango zuela bere palmaresean).

    Donostialdean ligako azken partida Atletico Madrilen aurka izugarria izan zen. Giroa bero-bero zegoen. Jaia kaleko edozein izkinatan. Anoeta beteta, Alderdi ederreko lorategiak jendez gainezka pantaila erraldoien bidez partida ikusteko… Hemen jaia eta estatu kapitalean arazoak titulua lortu ostean: Hierroren eta Del Bosqueren kaleratzeak denboraldi erdian hauen jarraipena ziurtatu arren.

    Bi era desberdin garaipenekin disfrutatzeko. Bata arazoak ikusi irabazi arren eta bestea galdu arren festa egitera atera kalera.

    Aurten ematen du beste urte magiko bat biziko dugula Gipuzkoan.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude