Hileko artxiboak: urria 2009

OPEN STREET MAP GURE ARTEAN

Duela dexente irakurri nuen Open Street Mapi buruz, hain zuzen ere lehen erreferentziak Teketen (OpenStreetMap: mapa libreen sorkuntza erabiltzaileon eskura) eta MapaMovil (Seminario OpenStreetMap en Madrid)i esker izan nituen.

Denbora pasa ahala geroz eta jende gehiagok erabiltzen du Open Street Map eta horrelaxe mapping partyak delakoak jaio dira; gure artean ere antolatu izan dituzte baten batzuk, adibidez, Amorebieta, Irun edo ta Andoainen.

Hasiera batean gauza nahiko konplexua izango zela pentsatu nuen, bai internet bidez informazioa bilatuz nahiko erraza dela ikusi dut. Gure herriko puntu bereziak mapan jartzeko GPS, ordenagailurako softwarea eta herritik ibiltzeko gogoak behar ditugu, besterik ez.

Hona hemen Balentzian eginiko Mapping Partyan eginikoa, hasteko nahiko ongi dagoen informazioa baita 🙂

BILBAO OPEN DAY 2009

Jakina da Bilbon zer egin badagoela, aste honetan bertan Europe League partida izango dugu Bilboko betiko San Mamesen; lasai oraindik ez baitago prest euskaldun guztiok ordainduko dugun San Mames Barria. Asko idatz nezakeen azken mugimendu honi buruz, baina uste dut oraintxe bertan ez dela momentua, hala ere, iruditzen zait Euskal Herriko diru asko, gehiegi, Bizkaialdera joaten ari dela; zer gertatzen da beste herrialdeekin?

Futbolaz aparte, beste milaka gauz izango ditugu Bilbon, aski ezaguna den, Bilbao Hiria Pop Rock Lehiaketa kristoren dohako kontzertuak prezio paregabean. Bai argi dago jende asko jakingo zuela musika lehiaketa eta futbol partida izango ditugu, “baina zenbatek dakite Bilbao Open Day 2009 izango dugula?”

Bilbao Open Day 2009 urriaren 22tik aurrera ospatuko da, hilaren 25erarte, igandea. Milaka ekintz egongo dira eta nola ez zenbait informatika munduarekin lotura izango dute. Bilboko leku ezberdinetan ospatuko da, hala nola, L’Mono, Deustuko Unibertsitatea, Hika Ateneoa edo ta BilboRock. Jada nahiko bizkor irakurri ditut ospatuko diren ekintzak, beraien interneteko agendan baina ezinezkoa izango dut bertatik azaltzea. Eta norbaitek oraindik musika gehiago nahi izango balu, BilboLoop jaialdia izango du asteburu honetan nahiko prezio merkean. Argi dago Bilbo nahiko bizirik dabilela.

AURTEN BAI

Aurten Bai! Horixe da milaka zalentuk pentsatzen duguna. Urteak dira Xabi Alonso Errealean egon zela, urteak dira ez dugula derbyrik jolasten gure bizilagun bilbotarren aurka eta urteak dira Lehenengo mailan ez gaudela.

Baina gaurkoa berezia da, bigarren mailako lehengo postua lortu dugu, oraintxe bertan igoera postuetan gaude eta pentsatzen jarri ezkero inoiz ez dut Errealaren titulurik bizi; zergatik ez Bigarren mailako txapelketa irabazi? Lehenengo mailara igo? Ez legoke batere gaizki, behintzat zerbait ospatuko genuekeen ni bezalako gazteek.

Norbaitek gaur hasiera hasieratik jolastu duten jokalariei repatu badio, jakingo du Zubietatik iren ez zen jokalari bakarra Diego Rivas izan dela, horixe zoriontzeko modukoa iruditzen zait etxeko jokalariekin talde polita egitea lortu baitugu. Esaterako gaur izugarri ongi ibili dira, Xabi Prieto, Mikel Aranburu edo ta gaur egun puri-purian dabilen Griezmann; dirudinez jokalari frantsesak zenbait talde garrantzitsu (ManUD, Liverpool edo Arsenal) ditu bere atzetik, baina nire ustean gaztea lasai utzi behar dugu, oraindik asko baitauka hobetzeke; baina lotsarik gabe txalotuko dugu gaurko partidak egiten dituenean, Martin Lasartek saria eman dio; eta horrelaxe Anoetako zelaian geuden zaletu guztiok txalo zaparrada eskeini diogu.

Ez dakit, aurtengoan bai, Errealak ez ditu azken minutuetan partidak galtzen, badirudi jokalariek elkar ongi ulertzen dutela, badakitela zer egin behar duten zelai gainean, eta gol bat sartzerakoan ez dira defentsa lanetan hasten, beste gol baten bila joaten dira. Aurtengoan ezberdina dela pentsatu nahi dut, posiblea dela, baina argi dago oraindik liga asko gertatzen dela, jokalarien lesioek ere lagundu behar dutela eta lasterketa luzea dela Bigarren mailako txapelketa; baina behintzat Anoeta partean poz pozik gabiltza zaletuak eta zerbait ospatzeko gogoz gabiltza.

Hurrengo urtean San Mamesen jolasteko -eta irabazteko- prest gaude.

BILBON JARRAITZEN DUT (I.ATALA)

Nork esango zidan Bilbon hainbeste urte egongo nintzela? Gauza askotxo pasa ditut Bilbon; hiri honek jasan duen metaformosia bizitzen ari naiz. Iritsi nintzenean itsusi eta zikin xamar zegoen, egia da, ez zegoela 80ko hamarkadan bezala, “Bilbo-Punkie”a jada hilik zegoen edo azkenekoetan behintzat.

Entzunak ditut milaka istorio Aste Nagusia dela eta, uholdeak etab; baina horrelakorik ez dut bizi izan, nahiz eta urteren batean elurra izan dugu esaterako Deustuko Unibertsitatean eta Bilboko kaleetan. Metro gaztearekin ibili izan naiz, gaur egun Bilbon betidanik izan den baliabidea pentsatu arren, tranbiaren jaiotza ere bizi izan dut, metroaren anaia txikia; eta Abandoibarra nola aldatzen ari den, Deustuko Unibertsitatekoek jada beraien liburutegi berria ireki dute eta Iberdrolakoek Euskadiko eraikinik altuenarekin dabiltza.

Argi dago Bilbo bizirik dagoela. ¿Baina benetan hau ahal da gazteok nahi dugun Bilbo? …