ESTERTORES

Estertores horixe da Unibertsitateko lagun batzuek atera duten azken proiektua. Ez, ez da proiektu informatikoa edo ta teknologia berriekin loturikoa, baizik eta letren munduarekin eta literaturarekin; bai harritzekoa baina zenbait injeniarik ere idaztea eta irakurtzea maite dugu.

Oraingoz  # 1 Resaca izeneko lana bakarrik atera dute, jeisteko moduan dago beraien webgunean .pdf formatuan, pena merezi du irakurtzeak. Dirudienez, paperean ere inprimatu dituzte zenbait ale, horrela Gasteiz eta Bilbo bezelako hirietako leku bitxietan utzi dituztelarik; lasai asko pasatzen den jendeak har eta irakur ditzan; fanzine baten moduan edo.

Gaur egun gaztelaniaz idazten den proiektu irekia da, beraiekin kontatuan jarriz gero parte hartzeko aukera izanez. Benetan aberasgarriak iruditzen zaizkit horrelako proiektu alternatiboak; idazleek kudeatutako proiektua, ilusioz hasitako proiektuak; espero dezagun aurrera jarraitzea.

Posiblea izango litzateke horrelako zerbait euskaraz egitea? Estertoresekin indarrak batu? Euskarazko proiektu berria sortu? Ozen oihu egiten dut euskal blogosferara, erantzunen bat entzuteko esperantzaz.

2 iruzkin “ESTERTORES” bidalketan

  1. oier u.

    Oso ekimen interesgarria, modan egon zena eta galdu dena. Lan-taldean, modu “alternatiboan” diozun moduan, eta era askean, baina egungo medioetara egokituta eta hauen indarraz baliatuta.

    Euskaraz, zergatik ez? Nik ez dut zaila ikusten….

    Erantzun
  2. A29

    Nik oier ez daukat arazorik, zerbait aurrera atera nahi izanez gero, akaso beste zenbait blogari edo ta idazlerekin hitz egitea izango litzateke eta guztien artean zerbait antolatzea.
    Kontakturako badakizu emilio bat:
    bertol(abildua)gmail(puntu)com

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude