Hileko artxiboak: martxoa 2009

LIBURUAK URTEBETETZEETAN

Aurtengoan ez nuen oparirik eskatu. Urtebetetzeetan beti eskatzen dugu detailetxoren bat edo… baina aurten ikusita nola dabiltzan gauzak ez nuen gogorik.

Hala ere, zenbait opariren artean liburu bat jaso dut, Atxagaren Zazpi Etxe Frantzian ez dakit zergatik baina opariaren forma ikusi bezain pronto banekien liburu bat izango zela; eta jakinda nondik zetorren argi nuen Atxagaren azken lana izango zela, uste dut etxean Jose Irazuk gaur arte idatziriko liburu guztiak ditugula.

Liburuak irakurri baino lehen hauei buruz zerbait irakurtzea edo ta informatzea gustatzen zait; itxura nahiko ona sumatzen diot Atxagaren Zazpi Etxeei, gustora irakurriko dut Irun – Bilbo egiten duen autobusean. Eta orain ez dakit zergatik, hau hasi eta Katixa Agirreren Habitat liburua lortu nahi dut. Gainera Katixa Agirrek blog bat duela ikusi dut, pozgarria benetan euskal blogosfera nahiz literaturaren artean sortzen ari den normalizazio prozesua.

7KATU GAZTETXEA ITXI DUTE

Goizeko 10.00 inguru Ertzaintzak Bilboko 7Katu Gaztetxea itxi egin du. Hasiera batean Gaztetxe barruan ez zegoen pertsonarik eta ondorioz era errazean egin dute beraien lana, Gaztetxea ixtearena.

Gutxina-gutxina zenbait gazte agertu dira Alde Zaharrean, badirudi Ertzaintzak identifikatu dituela, esan beharra dago gaur bertan arratsaldeko 19:00 MANIFA prest dagoela Gaztetxearen defentsan. Bilboko Plaza Berritik irtengo da, lehen idatzi bezala, 19:00.

Bilbon nagoenetik zenbait gaztetxetan izateko aukera izan dut, ez dakit zergatik ixten dituzten, ziur nago berriro ere, Bilboko Alde Zaharrean gaztetxe bat azalduko dela, 7Katu behin baino gehiagotan itxi dute, baina jaio ere egin da.

LA PEGATINAREN EUSKAL GIRA

La Pegatina musika taldeak beraien azken lana, Via Mandarina, aurkeztuko du Euskal Herrian. Aste honetan gure lurretatik rumba dantzatzeko aukera izango dugu, zehazki Donostia, Durango eta Ondarroatik pasako dira; aipatu beharra daukat Durangoko kontzertua EITBek grabatuko duela eta suposatzen dut telebistaz ikusteko aukera izango dugula, hala ere, ez dakit zuzenean emango duten edo beste egunen batean telebistaz emitituko duten.
Hona hemen kontzertuen informazio gehiago:

  • Sala: Fnac 12/03/2009
    Donosti
    (Euskal Herria)

    Ordua: 19:00 h
  • Sala: Plateruena Kafe Antzokia 13/03/2009
    Durango
    (Euskal Herria)

    Ordua: 22:00
  • Sala: Kafe Antzokia 14/03/2009
    Ondarroa
    (Euskal Herria)

    Ordua: 22:00 h

Hona hemen LA PEGATINA taldeari duela egun batzuk musikazalen eginiko elkarrizketa.