DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO IKASLE WEBGUNEA BERRITUTA

Urteak daramatzat Unibertsitatean eta harrituta negonen bertan genuen webgunearekin, ez nuen batere gogoko ez zitzaidan batere erabilgarria iruditzen eta nahiko zaila iruditzen zitzaidan nire egoera ikustea.

Egoera aldatu egin da, kirolaren eguna ospatu dugun honetan, hau da, ez dugu klaserik izan eta nahi izan duenak Unibertsitatera joan da bertako kirol txapelketetan partehartzeko; mus txapelketa, futbol-7, saskibaloia, xakea eta beste mila kirol ba Unitik agertuko zen; baina zein izan da nire sorpresa… Guk gure kirol eguna ospatu dugula, Javarekin pixkat jolastuz. Deskantsua hartzeko orduan ikasleen webgunera sartu eta erabat aldatu dutela ikusi dugu, a zer nolako aldaketa orain askoz hobe dago webgunea niri behintzat askoz errazago egiten zait bertatik nabigatzea eta web 2.0 puntu bat ere badu, ikasleekin halako feedbacka bilatu nahian 😉

Hemendik behintzat webgunearen aldaketa aurrera eraman dutenei zoriondu besterik ez, nahiz eta dudan jartzen dudan norbait pasako den.

4 iruzkin “DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO IKASLE WEBGUNEA BERRITUTA” bidalketan

  1. Nahikari

    Gaur bertan sartu naiz eta bai, asko hobeto dute ikasleen extraneta. Ordua bazen!

    Liburutegiko programa ere berriztu dute, orain errezagoa da liburuak bilatzea eta eskatzea. Etxetik ere aukera daukagu ikusteko zeintzuk liburu ditugun mailegatuta, noiz bueltatuko dituzten interesatzen zaizkigun liburuak,…

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude