Hileko artxiboak: otsaila 2008

BILBAOBBKLIVE EDO KOBETASONIK?

Jada atera dira Bilbao BBK Liverako zenbait musika talde. Nire iritzian aurtengoa askoz lasaiagoa dirudi besteekin konparatuz gero; baina argi dago Kobetasonik berriak hartuko dituela talde potenteak.

Egin zure aukera, Bilbao BBK Live

The Police
The Charlatans
Lenny Kravitz
R.E.M

Kobetasoniken aldiz:

Judas Priest
Kiss
Helloween
Blind Guardian
Gamma Ray
Apocalyptica
Cavalera Conspiracy
Gotthard
Latzen

Nik behintzat oraingoz argi daukat zein den nire kontzertu agenda, nahiago hain ezagunak ez diren taldeetaz gozatu jende konpuru eta tipo zehatz batekin, lekutatik etorritako mila pertsonekin baino.

BUSHEN AURPEGIA, GURE KOMUNEAN

Ostegunean gertatutakoa. Polita iruditu zitzaidan. Argentinar bat ikusi genuen kalean. Iturribiden. Berak ez zuen grebarik egin. Hor zebilen lanean. Zein da berak eginiko lana? Berarekin minutu bat egotearekin aski da irribarre bat lortzeko eta mundu hau zertxobait hobetzeko; posiblea bada.

Berak komuneko papera saltzen du, baina ez da ohizko papera zuri-zuri, berak saldutako papera G.Bushen aurpegia dauka. Paper guztian zehar aurki dezakegu ez du zikintzen eta ez du preziorik borondatea soilik. Guk nola ez bat erosi genion, bestalde diruarekin zer egingo zuen esan zigun, eta papera saldu baino lehenago istorio bat. Baina hori entzun beharra dago, ez hemendik irakurri. Uste dut Gasteizen ere ibili izan dela, ea berarekin topo egiteko aukera duzuen oso tipo majoa baita. Internet bidez ere argazkiren bat aurkitu dut.

DEUSTUKO UNIBERTSITATEKO IKASLE WEBGUNEA BERRITUTA

Urteak daramatzat Unibertsitatean eta harrituta negonen bertan genuen webgunearekin, ez nuen batere gogoko ez zitzaidan batere erabilgarria iruditzen eta nahiko zaila iruditzen zitzaidan nire egoera ikustea.

Egoera aldatu egin da, kirolaren eguna ospatu dugun honetan, hau da, ez dugu klaserik izan eta nahi izan duenak Unibertsitatera joan da bertako kirol txapelketetan partehartzeko; mus txapelketa, futbol-7, saskibaloia, xakea eta beste mila kirol ba Unitik agertuko zen; baina zein izan da nire sorpresa… Guk gure kirol eguna ospatu dugula, Javarekin pixkat jolastuz. Deskantsua hartzeko orduan ikasleen webgunera sartu eta erabat aldatu dutela ikusi dugu, a zer nolako aldaketa orain askoz hobe dago webgunea niri behintzat askoz errazago egiten zait bertatik nabigatzea eta web 2.0 puntu bat ere badu, ikasleekin halako feedbacka bilatu nahian 馃槈

Hemendik behintzat webgunearen aldaketa aurrera eraman dutenei zoriondu besterik ez, nahiz eta dudan jartzen dudan norbait pasako den.

NOTIMEFORLOVE

Tumbado en la cama viendo la televisi贸n
un cigarro, y otro, una cerveza y otra m谩s
consumiendo el tiempo con desgana
que se parta el cielo en dos
a ver si me espabilo ya.

脡sta es una historia gris con final feliz
una genial idea: 隆apague la televisi贸n!
y la bruja del aburrimiento se me insinu贸
un brebaje me ofreci贸, con su varita me atiz贸…

Unas gotas de pasi贸n
riesgo e improvisaci贸n
mala leche, cari帽o y un chorrito de alcohol.

A veces muy de vez en cuando
la vida te sorprende bien:
aqu铆 estoy goloseando en tu cuerpo divino.

脡sta es una historia gris con final feliz
una genial idea: 隆apague la televisi贸n!
y la bruja del aburrimiento se me insinu贸
un brebaje me ofreci贸, con su varita me atiz贸…

Unas gotas de pasi贸n
riesgo e improvisaci贸n
mala leche, cari帽o y un chorrito de alcohol.

A veces muy de vez en cuando
la vida te sorprende bien:
aqu铆 estoy goloseando en tu cuerpo divino.
                                           Doctor Deseo.

GENBETA ETA MSN MESSENGER

Bai harrituta geratu naiz asteburu honetan interneten gertatu den pasadizoarekin, ziur aski guztiok ezagutuko dugu quienteadmite edo ta checkmessenger bezalako webguneak, non guk gure msnko helbidea nahiz pasahitza jarri eta horrela zenbait informazio izango dugu, hala nola nork ez gaituen bere lagun-zerrendan etab. Baina zer gertatzen da hori egiten dugunean? Ba zerbitzari batean gure ezizena nahiz pasahitza jartzen dugula; nor dago zerbitzari horren atzean? Nork jasotzen dugu gure informazioa? Zer egingo dute datu horiekin?
Horixe izan zen Genbetakoek salatzen zutena eta honen ondorioz zerbitzarian DDoS atakeak jaso dituzte, zenbait orduz zerbitzariak erorita utziz, ez hori bakarrik beste zenbait zerbitzarik ere atakeak jasan dituzte. Zur eta lur gelditu nintzen hori ikusitakoan; zenbait jendek orduan nolabaiteko kontrola izan dezake interneti dagokionez? Bai jakina da “ordenagailu zombie” esker eginiko gauza dela, baina hain posiblea bada zergatik ez oso potenteak ez diren zerbitzariengain meatxuak egin? Internet askea? Ez dakit baina argi dago “ordenagailu zombie” gaia puri-purian dagoela eta milaka mafia dabiltza hortik, ordenagailu bila; bitartean beste batzuk interneten nabigatzen lasai-lasai, eta zure ordenagailua zombie izango balitz?

TXURI URDIN POR EL MUNDO proiektua

Txuri Urdin Por El Mundo. Ez dakit non ikusi nuen jendeak munduan zehar gauza bereziak egiten dituela eta gero interneten zabaltzen dituela, gauzak horrela zergatik ez Erreala eta Internet nahastu?;  horrelaxe jaio zen proiektua. Sozialtasun eta Web 2.0 efektua bilatuz pentsatu nuen ideia honetan… egia esateko lelokeri hutsa da, baina lan asko ematen ez duenez ba aurrera eramatea erabaki nuen. Baina zer da ditxosozko proiektu hori? Bai lasai orain azalduko dizut.

Jakina da gipuzkoarrok dugun Erreal-zaletasuna, nork ez du ikusi Errealaren kamisetaren bat etxetik urrun oporretan dagoenean? Horrek esanahi du jendeak taldea maite duela eta harro dagoela txuri urdina izateaz, horrexegatik orain bigarren mailan gaudela inoiz baino gehiago … Gauzak horrela bilduma bat osatu nahi dut, jendea Errealeko kamisetarekin jantzita baina munduko puntu ezberdinetan, zergatik ez munduari  bira bat eman gure taldea aitzaki dugula? Horrexegatik egin nahi nuen, orain bakarrik jendearen partaidetza bakarrik falta zaigu guztion artean munduari itzulia emateko; horixe da, “Txuri Urdin Por el Mundo” guztion artean, eta guztiontzat eginiko bloga.