BTX! Moskun

Azkenean ikusi genuen Berri Txarraken kontzertua Moskun, euria gogoz egin zuen arratsaldean hainbestekoa izan zen non Hondarribiko Sagardo 06 eguna bertan behera geratu zen, gauean ere zenbait euri malko egon ziren baina ez ziren nahikoak izan BTX!ekin bukatzeko.
Gaua nahiko azkar pasa zen, eta harritzekoa BTX! kontzertuan zein jende gaztea zegoen, akaso zahartzen hasi gara… baina ikusi nituen azkenaldian, Bilboko Kafe Antzokian jendea nagusiagoa zen, hala ere ez zen gaizki egon kontzertua.

Iruzkin bat “BTX! Moskun” bidalketan

  1. iturri

    Kaixo:

    Ez nuen kontzertua ikusi. Eguraldia ikusita etxeratu baikinen.

    Dena dela, arratsaldean, soinu-frogaren garaian hantxe ibili ginen. Gizajoak musikariak eta teknikoak! Egiten zuen eguraldiarekin lanean aritu behar ere…

    Noizbait ikusiko dut Berri Txarrak taldea. Enpin.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude