Yu ar mai nano?

Gogoz iritsi naiz Bilbora, egundoko asteburua pasa baitut etxean. Etxean opari sorpresa bat nuen esperuan eta zer eta “ipod nano 4GB” polita; nik ez nuen horrelako ezer espero, anaiek oparia zen eta egia esateko ba kamisetaren bat edo espero nuen, ez 60 eurotik gorako den oparirik. Gehiegizkoa izan da, baina egia esateko behar nuen mp3 irakurgailu bat ;D Bete betean asmatu duzue.
Jada musika sartzen hasi naiz, oraindik leku dexente daukat baina hona hemen sartutako zenbait talderen izenak; Hell Beer Boys; Discipulos de Dionisos; Torazinas; Doctor Deseo; Anari; Afonia; Zakarrak; BloodSeekers; Kabul; SuspenderS; Gose; Sorkun; The Solanos; … beste talderik gelditzen ahal da?
Ostiralean BDteko azterketa, astelehenean GSeL proiektuaren defentsa aurrera eraman eta agur kurtsoa momentu batez behintzat, Udan ikasi beharra dago eta, baina beno hori ez da nobedadea nigan, guztirako dago denbora ongi antolatuz gero ;P
Zorionak Japoniari ea zer nolako mundiala egiten duen!!!

2 iruzkin “Yu ar mai nano?” bidalketan

  1. newton

    Ongi Etorri MiFune!
    Idatzi dudan momentuan irabazten zihoan Japonia, eta irakurri dut gero bai nola galdu duen, pena japoniarrengatik orain nahiko zail dauka hurrengo fasera pasatzeko baina Brasilen aurka sorpresa emango zutela esan zuten ea egia den.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude