Azkenean amaitu dut Unibertsitaterako egin beharreko lana, nik Web 2.0 proposatu nion irakasleari eta honek baiezkoa
esan zidan gaiari ezer ez jakingo balu bezala, harridura aurpegiz baina ez dakit nik benetan horrela izango den; hala
era lana ez dut Unibertsitatean eman oraindik, zenbait aldaketa egin daitezkelako.
Suposatzen dut Goienan honi buruz gehiago dakien jendea dagoela eta horrela
pertsona hauen aholkua jaso nahi dut, ea zer gehiago jarriko zuten beraiek, ea zer aldatuko zuten; iritzia soilik, nolabaiteko
feedbacka sortuz. Bestalde Web 2.0ari buruz ezertxo ere ez dakien pertsona bati nahiko interesgarria irudituko zaio
lanatxoa ene ustean, ideiak nahiko ongi eta garbi azaltzen baititu.
Estekak:
.pdf formatuan
.odt formatuan
Ez dakit zein den lanaen helburua eta zenbateraino eskatzen den… baina dozenako lana ederra da. Nik aplikazioei emango nieke zati handiagoa, azalpen konkretu gehiago akaso, eta nik neuk, web 2.0 jarrera moduan aurkeztuno nuke gehiago… baina polita lana. Ole!
Txukuna lana, batez ere mundu honetan pausua hartu ezinda gabiltzanontzat. Mila esker!
mmm.. ez daukat lana irakurtzeko denbora askorik baina gainetik begiratu dut eta ez dirudi itxura txarra duenik. ez dakit asko honetaz eta seguru lagundu egingo didala; gorde egin dut, inporta ez bazaizu.
eskerrikasko!!
Aupa lagun, gaur edo bihar irakurri eta nire iritzia emango dizut 😛
Duela gutxi lan bat egin nuen komunitate birtualei buruz (eskaxkeria bat, egia esanda, baina prozesuan zeozer ikasi nuen), eta momentu honetan beste bat egiten ari naiz telefono mugikorrei buruzkoa, Unibertsitaterako bi-biak, eta zera esango nizuke:
Kaixo Newton
Iduritzen zait oso lan interesgarria egin duzula. Zure lanaren parekorik norbaitek pasa izan balit, autodidakta moduan hainbat eta hainbat ordu aurreztu izan nituzke.
Era konstruktiboan egindako aportazio batzu egin nahiko nizkizuke ala ere:
-Podcast fenomenoa. Irratiarentzat benetako iraultza suposatzen ari dena. Lehen, teorikoek zioten “irratiaren mezua efimeroa zela”, behin esan orduko, uhinekin galtzen zela. Orain berriz, mundu osoko emisioak – hizkuntzak ikasteko adibidez oso ona da tresna hau – jaisten al dituzu, eta nahi duzunean zure MP3 erreproduktorean entzun.
-Bestetik, eta audioarekin lotuta, Cast Post aipa zenezake. You Tube edo Flickrren antzera baina audioarekin erabiltzeko. Eta podcastarekin lotuta, Dopler edo iTunes, edo Juice aipatzea ez legoke soberan.
-Azkenik, Kazetaritza 3.0, edo Kazetaritza Hiritarrari buruz hitzegiten al duzu pixkot. Giza sareez, Indy Media, Hiritarren esku dagoela publikatzea eta zabaltzea. Eta argazki makina digitalak? Pentsa zenbat argazkilari potentzial dagoen orain mundu osoan. Baina ni baino hobe azalduko dizu Juan Varelak.
Zorionak eta segi aurrera
Aupa Newton,
Hemen naiz esan bezala zure testuari kritika zorrotza egiteko prest! (:P)
Irakurri ondoren, orokorrean asko gustatu zait, ideia interesgarri asko azaltzen dituzu eta ondo azalduta daude, hala ere zenbait “gabezia” sumatu ditut.
[norbaitek aipatu duen bezala] YouTube aipatu beharko zenuke, bideo fenomeno hau oso interesgarria da eta testu honetan egon beharko lukeen zerbait da.
Technorati blog bilatzailea eta blogosfera bilatzeko beste tresna batzuk azaldu beharko luketela uste dut. Blogosfera neurtzeko eta bertan gure iparrorratzak dira.
Google Maps aplikazioei begira aukeratu duzuna bilbao.bi oso interesgarria bada ere, badaude nire ustez bere izaera globalagatik garrantzia duten beste batzuk ere tagzaina.com edo platial.com kasu.
Ofimatika 2.0 alorrean hainbat aplikazio gehitu daitezke baina hau jada gehitzeko kontu bat da, jarri dituzunekin nahikoa litzateke adibidez
[Testu dokumentuak egiteko]
ajaxWrite http://www.ajaxwrite.com
[Kalkulu orriak egiteko]
iRows http://www.irows.com
Num Sum http://www.numsum.com
[Datu baseak egiteko]
Lazybase http://lazybase.com
[Egutegiak]
Google Calendar http://calendar.google.com
Podcastingaren inguruan interesgarriak diren aplikazioak badaude odeo.com kasu edota iPodder/Juice norbaitek aipatu duen programa adibidez.
Hemen uzten dizut Web 2.0ri buruzko mapa kontzeptual bat. Josi Sierrak (Hezkuntza Saileko IKT Programako Aholkulari teknikoa) eginda. Zure testua ilustratzeko edo jendeari ideiak argitzeko interesgarria izan daiteke. http://teketen.blogspot.com/2006/04/web-20-zer-da-mapa-kontzeptual-bat.html
Aupa ba lan horrekin, amaitzean animatu eta euskaratzeko aukera baduzu primeran.
Aupa Newton,
Hemen naiz esan bezala zure testuari kritika zorrotza egiteko prest! (:P)
Irakurri ondoren, orokorrean asko gustatu zait, ideia interesgarri asko azaltzen dituzu eta ondo azalduta daude, hala ere zenbait “gabezia” sumatu ditut.
[norbaitek aipatu duen bezala] YouTubeaipatu beharko zenuke, bideo fenomeno hau oso interesgarria da eta testu honetan egon beharko lukeen zerbait da.