Hileko artxiboak: apirila 2006

Lile izenekoa

lile liburuazala

lile liburuazala

Liburu bat behar nuen esku artean, berri bat behar nuen konturatu bainintzen Bilbo – Irun eta Irun – Bilbo autobus bidaiak egiterakoan nolabaiteko denbora zegoela eta zerbait egin nezakeela; nola oraindik ez dudan ipod, zen creative edo antzekorik irakurtzea erabaki nuen.

Unibertsitatera joatean beti pasatzen naiz Bilboko Elkar dendatik eta beti ikusten dut ea zein liburu dauden, gauzak horrela Lilerekin
topo egin nuen, hasiera batean ez nekien nolako liburua aurkituko nuen baina azala gustatu zitzaidan eta erabateko konexioa sentitu nuen, ez dakit sentzazio berezia. Barrura sartzea erabaki nuen, atzekaldea ikusi nion Lileri, eta oso polita iruditu ziztaidan, galdetu nion ea nire eskuartean egon nahi zuen, baiezkoa esan zuen ahots lotsati baten bidez eta hemen gabiltza, pena da ia ia amaitu dudala jada, baina benetan gomendatzen dudan liburua da.

Argazkiak gordetzeko leku berria

imageLog izeneko toki berria aurkitu dut interneten, bertan beste toki askotan bezalaxe dohainik argazkiak gordetzeko aukera dago, baina ez dakit azken honek diseinu berezi bat dauka; hala ere zenbait gauza aldatu beharko dituzte zeren argazkiak banaka igo beharra nahiko neketsua da, suposatzen dut oraindik beta fasean edo egongo direla. Nik behintzat pixta jarraituko diet ea nola eboluzionatzen duen eta ea pena merezi duen.
Hona hemen froga egiteko irekitako kontu bat eta beste kontu bat non argazki gehiago dauden.

Web 2.0 intenet berria

Edonon gaudela ere ...

Edonon gaudela ere …

Azkenean amaitu dut Unibertsitaterako egin beharreko lana, nik Web 2.0 proposatu nion irakasleari eta honek baiezkoa
esan zidan gaiari ezer ez jakingo balu bezala, harridura aurpegiz baina ez dakit nik benetan horrela izango den; hala
era lana ez dut Unibertsitatean eman oraindik, zenbait aldaketa egin daitezkelako.
Suposatzen dut Goienan honi buruz gehiago dakien jendea dagoela eta horrela
pertsona hauen aholkua jaso nahi dut, ea zer gehiago jarriko zuten beraiek, ea zer aldatuko zuten; iritzia soilik, nolabaiteko
feedbacka sortuz. Bestalde Web 2.0ari buruz ezertxo ere ez dakien pertsona bati nahiko interesgarria irudituko zaio
lanatxoa ene ustean, ideiak nahiko ongi eta garbi azaltzen baititu.
Estekak:
.pdf formatuan
.odt formatuan

Sentimenduak txuri beltzean

anonimatoaren bila

anonimatoaren bila

Batzuetan lasai asko idazten dut Goienan baina beste batzuetan sentimendu bereziak izaten ditut, ez dut jakiten hauek plazaratu behar ditudan hala ez baina nahiago izaten dut lo gelako kajoi txiki batean gordetzea. Bestalde hemen beti euskaraz idazten saiatzen naiz, ez dakit gogoko baidaukat; baina beste batzuetan testuak gaztelaniaz ateratzen zaizkit, horrela ateratzen direla eta ez nuke nahi hemen bi hizkuntzak nahasi, lan asko egiten ari baitira eBlogosfera aurrera atera dadin.
Beste batzuetan aldiz anonimato hutsa bilatzen dut, idaztea baina inortxok ere ez irakurtzea bakarrik hor idaztea egunen batean berriro ere idazteko, eta badakit paperean egiten badut azkenean egunen batean ez dudala testua aurkituko bai egunen batean zakarrontzira bota dudalako edo ta ez naizelako akordatzen hortik dagoela.
Horrexegatik daukat blog anonimoa, horrexegatik idazten dut euskara ez den beste hizkuntz batean, eta horrexegatik ez du inork bisitazen nik nahi ez dudalako, hispaniar blogosferan ezkutatzea askoz errazagoa baita. Ez dakit zertarako ere idatzi duten mezu hau, beharra sentitzen nuen bekatariak pekatuak esaten dituen moduan.

Doctor Deseo ispiluen atzean

Azkenean “Detrás de los espejos rotos” izeneko lana ez da aste honetan kaleratuko, maiatzaren 2an kaleratuko dela esan baitute beraien webgunean, bestealde plazaratu eta hurrengo egunean komunikabideetan presentazioa egingo dute. Kontzertu girari dagokionez ez da aldaketarik egongo eta maiatzaren 5ean eta 6an Bilbon izango ditugu, bestalde ekainaren 10ean Gruta 77an joko dute.

Arantzazuko Aste Santua

Azkenean aste santu honetan ere urtero egiten dugun moduan familia guztia Arantzazura joatea erabaki genuen, bi autoak hartu eta 90 minutuko bidaiari ekin genion. Kotxe batean gurasoak txakurrarekin eta bestean anaiak maleta nahiz mendiko bizikletekin.
Lehenengo egunean eguraldi ona egiten zuela Urbiara joatea erabaki genuen beti eguraldi ona egiten duen lehen egunean hara joaten baikara, badaezpada edo… Gurasoek txakurrarekin oinezkoa egitea erabaki zuten eta guk aldiz, mendiko bizikleta gainean, hala ere ez dakit nik denbora gehiago eraman nuen oinez bizikletarekin edota honen gainean, puntu batzuetan nahiko zaila baitzen bizikleta gainean pedalei ematea. Behin Urbian ginela jende mordoa ikusi genuen, hori hondartza zirudien eta urteak dira hainbeste jende ez genuela ikusten, hala ere garai bateko gazte-kanpinen arrastorik ez zegoen, akaso Gazte Topagunean egongo ziren. Eguna bertan pasa ondoren jeistea erabaki genuen eta lasai lasai hurrengo egunari so egitea.

Bigarren egunean, bertako lagun batzuek duela urte batzuk erakutsitako tokira joatea erabaki genuen, Degurixako kanpatara, han oso lasai ibili ginen gora eta behera, haize oso onarekin bestalde lekutan utzi genuen Urbian zegoen jende mordoa eta bilatzen genuen lasaitasuna aurkitu genuen; egun honetan guztiok oinez joatea erabaki genuen.

Hirugarren egunean goizeko plana soilik genuen, bazkal orduan lehengusu eta osaba batzuekin bazkari baigeneukan eta gauzak horrela ordu jakin baterako Arantzazun egon beharra zegoen, honela , Belar eta Aloña egitea erabaki genuen, oraingoan ez ginen guztiok joan aita lanean geratu zen. Ondoren senideekin bapo jan eta lehengusu txikiekin eguna pasa genuen.

Azken egunean eguraldi txarra izan genuen, hala ere bertako lagun batzuekin Jeepean joatea erabaki genuen; horrela lagunak bertako mila paraje erakutsi zizkigun hurrengo urtean bizikletan egiteko asmoarekin, bestalde Gipuzkoako baserririk altuena zena ikusteko aukera izan genuen.

Aste santuko zenbait argazki okasiorako sortutako23hq kontuan dituzue. Batzuetan oso ongi etortzen da Gipuzkoako medietan galtzea.

Doctor Deseoren lan berria

Bilboko talde klasikoak zenbait hilabete daramatza lanean bere lan berriarekin, “Detrás de los espejos rotos”. Ziurrenik diskoa apirilaren 19ko astean aterako da kalera, alegia, aste honetan erosteko aukera izango dugu.
Bertan Sorkun, Foralettes eta Tijuana in Blue taldeko partaideen laguntza jaso duelarik.
Jada bi kontzertu emango dituzte Bilboko tenpluan maiatzaren 5ean ostirala eta maiatzaren 6an larunbata, elkar ikusiko dugu?

Aldaketak eginez CSSan

Ez nintzen oso pozik lehen nuen CSSarekin eta horrela berria egitea erabaki dut, horretarako Imamonekin jarri nintzen kontaktuan ea nola egin zuen berea mail bidez, galdera batzuk banituen eta.
Bestalde eskerrak eman nahi dizkiot Luistxori bere CSSa hartu baitut base modura, hau gogoko bainuen eta nahiko antolatua iruditzen zitzaidan.
Amaitzeko esan, headerreko irudia SilentColorsena dela, eta zenbait aldaketa egin ditudala diseinuan sartu ahal izateko; oraindik ez dago guztiz amaituta CSSa, baina nola laister aste santuak datoz eta ez duten internet konexiorik izango ba nahiago izan dut orain aldaketak egitea.
*Berria: Azkenean headerra aldatu egin dut, zenbait aldaketa gehiago sartu dizkiot CSSari eta bukatutzat ematen dut diseinua.