Berri Txarrak Bilboko Kafe Antzokian izango dugu. Ostiral honetan, ez dakit sarrera askorik geldituko den, baina Bilbon Power Records eta Kafe Antzokiko lehiatiletan lor daitezke, aurten Urretxindorrak ez ditu Antzokirako sarrerak saltzen; pena lehen beti hor erosten bainituen; baina Antzokia ez da hain urrun geratzen Indautxutik.
Nahiz eta azken diska oraindik ez dudan gogoz entzun, nahiko ongi dagoela iruditzen zait, ea nolako zuzenekoa egiten duten BTX taldekoek; Nirvanako bertsioa joko al dute? Zenbateko iraupena izango du kontzertuak? Argi dago, jaia egongo dela eta lepoz bete egongo dela Antzokia.
Berria! Sarrerak amaitu dira, bai Kafe Antzokian nahiz Power Recordsen.
mmm… tentagarriya kontzertu hoi ta posible bada han izango naiz, baño enekin posible zanikan sarrera gabe geatzia… hor bai problema.. :S
beno aupa, hemendik azaltze naizen lenengo aldiya da ta kasualidadez eroi naiz hemen.. ta egiya esan gustatu zait, ta beno, kaso pixkat iteizut 😀
nahi ezkeo nere blogea inbitatzeizut. egiya esan dana o gehiengua erderaz dao, kanpoko jendiak irakurtzeulako gehienbat, kanpoko lagunak. bo igual du, enaiz justifikatzen. ondo ondo segi ta aer kontzertua juteik lortzeten
ayooo
Ba ez da berri txarra emateagatik, baina gaur joan gara lagun batzuentzat sarrera gehiago ateratzera eta amaitu egin dira; bai Kafe Antzokian bai Power Recordsen.
Beti ilusioa egiten du jende berria ikustea “kaotika” fitxauta neukan jada zure lekua flickren ;D
Ondo izan, eta idatziko dut egunen batean blogean… nahiko itxura ona dauka ikusi dudanez!!!
Sarrerak agortuta dauz!! Kriston giroa egongo da 🙂
Hantxe ikusiko gara !
hara hara, eskerrikasko :D:D:D
ba bai bukatuyala sarrerak… azkenian ezerre, etxian nao xDD azaroak 26 ikasle gaua bizkaian, larrabasterra ustet dala…: sa, barrikada, btx, gatibu ta ene bada… aer harea jutia posiblean!! ondo pasa asteburua ta intzazu geo kronikaaaa :D:D:D:D:D
eiiii! larrabsterrako kontzertua doan da?? eantzun dezake norabitek? meseeeee eantzuun, sarreraik bear bada nun eos daitezke??
Zuk aipatzen duzun kontzertua Ikasle Gauaren kontzertuarena da; ez dakit sarrerarik beharko den baina nik badaezpada Herrikoan edo ohiko lekuetan galdetuko nuke.
Sentitzen dut baina nik ez dakit gehiago ;(