Unibertsitatera berriro ere

Hasi da berriro ere Unibertsitatea, Kurtsoa, Akademiak, Kontzertuak eta Ikastetxe Nagusian bizitzea; asteburuetan herrira itzuli lagunak ikusi eta afariren bat edo egin; rutina.
Informatikako bigarren mailan, oraingoz behintzat irakasgaiak askoz politagoak dira, “E.A.I, Laboratoria de la Informática, M.P, …” behingoz informatikan sakonago sartzen gara; azkenean C/C++ lenguaia ikasiko dugu, nahiz eta bien arteko nahastea egin; nahiago nuke C hutsa ematea eta ondoren C++ baina beno nire aldetik tinko emago diot Cari.
Fisika eta Algebra bezalako irakasgaiak lekutan geratzen dira; hala ere, Estatistikan hauen beharra izango dugu, eta integralak ere berriro ikutu beharko ditut ;( Baina oraingoz irakasgai hobeak eta baita irakasleak ere.
Ikastetxe Nagusiari dagokionez, zenbait “zahar” gelditu gara, beste batzuk kanporatuak izan ziren, eta beste batzuk aldiz ez zuten jarraitu nahi izan eta pisuetan amaitu dute. Noski jende berria ere iritsi egin da, orokorrean euskaldun gutxi baina “Euskal Mahaia” aurrera ateratzeko jende kopurua bagara oraindik, eta nahiko majuak dirudi iritsitakoak. Denborarekin hobe elkar ezagutuko dugu. Blogariak, Rugbyan, edota Break Dance egiten dutenak ditugu; baten batek bloga eta guzti duelarik.
Besterik gabe, gaur berriro ere Bilboruntz hartuko dut autobusa, eta urte honetan ezinezkoa daukat 14:00tako busa hartzea herrira etortzeko, 17;30etako hartu behar, baina beno hala ere, ostiraletan zerbait egiteko denbora daukat.

2 iruzkin “Unibertsitatera berriro ere” bidalketan

  1. newton

    Egin dut bai, 5/10.
    Argi dago bizarra izanez gero programatzailea, begiradan ere ikus daiteke Serial Killer edo ta Programatzailea den… je je.
    Lehenik eta behin Blogaria Ikastetxe Nagusian (Colegio Mayor) dudala esatea, hau da bere blog” nahiko ongi dago. Idatziek mezuak izango dituzte? Hor azalduko ahal gara ikastetxekoak?
    auskalo.

    Erantzun

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude