Beti pentsatu izan dut Flickr! zela argazkiak plazaratzeko zerbitzutik onena. Egia esateko, ederra da honen atzean dagoen lana, Ajax teknologia, “tag” bidez argazkiak sailkatuak izateko aukera -nahiz eta erabiltzaile dexentek “tag”ik ez erabili, ezta jakin ere zer diren- eta nahiko erraza erabiltzeko orduan. Baita ere, milaka aplikazio sortu izan dira Flickr!en inguruan internetzaleok sorturikoak noski; baina orduan zergatik utzi dut Flickr?
Lehenik eta behin, dohaineko kupoa bete dudalako, 200 argazki igo daitezke gehienez, Flickr! Pro kontua izanez gero, posiblea da argazki gehiago izatea, baina ordaindu beharra dago, prezioa ez da garestia baina zergatik ordaindu? Interneten nire arazoa izan duten beste zenbait pertsona ezagutu ditut, eta horrela Shutterbookekin topo egin nuen.Orain Beta fasean dago, eta dohainik Premium kontua lortzeko aukera izango duzue -20.000 argazki igotzeko aukera- ene ustez, pena merezi du bertan kontua egitea, bestalde Flickr!ek ez dituen beste ezaugarri batzuk ditu.
Orain zuk aukeratu Flirck! edo ShutterBook, nik behintzat argi daukat zein datorkidan hobe.
Probak egiteko argazki album bat gehitu eta 60 bat argazki jasotzen ari naiz oraintxe bertan.
Ea nolakoa den.
Zuei eskerrak dakidan gutxia dakit, alde batetik eta bestetik jasotzen dudan informazioarekin, sarean iraun-bizitzeko gai naiz.
John Whitechapel
Eternally agradezited ;0)
Zer gertatu da Shutterbook.com-ekin?
Loginak galdu egin dira, gure argazki kontuetatik desagertu egin dira argazkiak, …
Ba orain diozula arrazoia duzu, saiatu naiz webeko helbidean …/V3/index.php jartzen duen tokian http://bertol.,,,.com/V2/ ordezkatzen baina horrela ere beste argazki batzuk agertzen zaizkit.
Betak dituen gauzak. Denbora kontua? Horrela jarraitzen badu beste zerbitzu bat bilatu beharko ;(
Hemen duzu nire del.icio.us tag(photo) rekin aurkitutako zerrenda.