Donostiako Koldo Mitxelenako hitzaldia izan zen Biltzarraren aperitiboa. Ostiralean beste hitzaldi bat Langraitzen. Larunbatean Biltzarra Gasteizen. Eta igandez aztarnategira bisita gidatua. Hiru lekuetan, Karlos Uragak prestatutako erakusketa ikusgai.
Ehun bat lagun bildu ginen Europa Jauregian. Eliseo Gil, Idoia Filloy, Juan Martin Elexpuru, Alicia Satué, Mapi Alonso, Mikel Urkola, Koenraad Van den Driessche, Miguel Thomson, Mikel Larrañaga, Ulrike Fritz, Jon Nikolas eta Antonio Arnaiz mintzatu ziren hurrenez hurren. Edward Harrisen grabatutako bideoa ikusi ahal izan zen. Antonio Rodriguez Colmenero eta Luis Silgo ezin izan ziren etorri arazo pertsonalengatik, baina ponentziak bidali zituzten. Amaiera gisa, mahai-ingurua: Patxi Zabaleta, Iñigo Larramendi (Martin Txipia), Xabi Otsoa de Alda (SOS Iruña-Veleia) eta Patxi Alaña (Euskeraren Jatorria). Mamitsua izan zen ondoren sortu zen solasaldia.
Igande goizeko bisita gidatuan ia berrogeita hamar lagun bildu ginen. Bi talde egin ziren, bata euskerazkoa eta bestea erderazkoa. Jendea oso pozik eta itxaropentsu. Zorionak eta milesker antolaketan lagundu duten guztiei.
Euskal Herriko hedabideek Biltzarrari eman dioten trataeraz zer esan… Lotsagarria izan dela. Igandeko prentsan lupaz ere nekez aurki zitekeen ezer. Baina horretaz hitz egingo dugu beste batean.
Koenraad Van den Driessche-ren balorazioa Ama Atan. Ostraka munduak Youtubera igo dituen lehen bideoak: 1) Eliseo Gil 2) Idoia Filloy 3) Alicia Satué.
Bisita gidatuko partaideak aztarnategian
Pingback: Euskeraren jatorria » Blog Archive » 400 bat lagun orain arte Iruña-Veleiaren 2. Biltzarraren ekimenetan