Martin Ttipia Elkarteak “Urteko Nafarra” saria ematen du orain dela bi urte hasita, eta aurten Eliseo Gil Zubillagak izango du sari hori jasotzeko ohorea. Merezimenduak gainezka ditu. Hemen ekitaldia iragartzen duen idatzia. Ondorengoa, Euskeraren Jatorriaren blogetik kopiatua:
“Abenduaren 5ean, larunbatean, Gasteizko Eskibel plazan ekitaldi xumea egingo diote Eliseo Gil arkeologoari 12,45ean . Sari hau eskaintzen duen elkarteak, Martin Ttipiak, Arabako historia eta kulturaren alde dihardu eta Eliseok Iruña-Veleian euskaldunontzat eta gizateriarentzat aurkitutako altxorragatik zoriondu nahi izan du.
Ekitaldiaren egitaraua:
– Martin Ttipia elkarteko Iñigo Larramendi lehendakariaren aurkezpena
– Ohorezko aurreskua eta bertsolariak
– Aurreko bi sariak jaso zutenen eskutik saria ematea (Jose Antonio Gonzalez Salazar eta Joxe Ulibarrena)
– Kalejira etapoteo nafarra ( porroia eta zahatoa ) Alde Zaharretik
– Foru Plazako Harria jatetxean bazkaria (indabak sakramentuekin, postrea eta kafea ) 20 euro inguru