Lau urtean lanean ibili eta gero, maiatzaren 28an liburu bat aurkeztu nuen, Leintz Gatzagako herritarrei ateratako argazkiekin egindakoa. Gatza du izenburua eta Leintz Gatzagako Udalak argitaratu du. Argazkiak nik neuk egindakoak dira, eta diseinua Garbiñe Beitiak.
Bestalde, erakusketa txiki bat prestatu dut liburuaren osagarri moduan, tamaina handiko 30 argazkiz osatutakoa. Argazki horien anpliazioak Xabier Rezabal lagunak egin ditu. Ekainean Leintz Gatzagako kultur etxean egongo da erakusketa.
Azkenik, bideo labur bat prestau dut, lau urteotan Leintz Gatzagan egin dudan lanaren bilakaera jasotzeko. Bideoaren izena Gatza da, jakina.
Joxefe naiz. Aspaldian horrela esaten didate etxean eta lagunartean. Jaiotzean, ordea, Jose Felix jarri zidaten izena eta Diaz de Tuesta eta Martinez abizenak.
Makina bat urte daramat argazkiak egiten, plazer hutsagatik, gustatzen zaidalako, alegia. Aspaldiko hamar bat urteotan, argazkilaritza berrian hasi nintzen eta geroztik Kodak eta Fujifilm pelikulak erabiltzeari utzi diot. Etxea argazki albumez beteta daukat, eta ordenagailua, irudi digitalez.
Hiru argazki liburutan parte hartu dut. Batzuetan editore moduan. Beste batzuetan editore eta argazkilari moduan. Baina nire argazkiak, batez ere, sarean erakusten ditut, gaur egun, nire ustez, Internet baita munduko erakusketa aretorik handiena eta, ziur aski, onena. Jendearengana iristeko aretorik onena bai, behintzat. Sarean nire goitizena Atauri da.
Nire curriculum profesionala sarean dago. Beraz, norbaitek nire ibilbide profesionalaren berri jakin nahi badu sareko bilatzaileetara jo eta erraz samar aurkituko du daturen bat edo beste bere jakin mina asetzeko.
Etiketak:
atauri,
basque_country,
erretratoak,
europa,
europe,
euskadi,
Euskal Herria,
gatza,
gipuzkoa,
jendea,
leintz-gatzaga,
pays_basque,
people,
portrait