Quantcast

jendea

Maritxu Kajoi 2016

Bide luzea egin du Maritxu Kajoik 1977an txikiteroen festa sortu zenetik. Aurten, beraz, berrogeigarren aldiz ospatu da, eta, gainera, jai eguna izanda, kaleek gainezka egin dute, jendearen emana handia izan da eta. Hemen duzu aurtengo Maritxu Kajoi egunean ateratako argazkien bilduma.

Gatza, Leintz Gatzagako errolda grafikoa

Lau urtean lanean ibili eta gero, maiatzaren 28an liburu bat aurkeztu nuen, Leintz Gatzagako herritarrei ateratako argazkiekin egindakoa. Gatza du izenburua eta Leintz Gatzagako Udalak argitaratu du. Argazkiak nik neuk egindakoak dira, eta diseinua Garbiñe Beitiak. Bestalde, erakusketa txiki bat prestatu dut liburuaren osagarri moduan, tamaina handiko 30 argazkiz osatutakoa. Argazki horien anpliazioak Xabier Rezabal […]

Gatza: Begiradak

Begiek garrantzia handia dute pertsonen argazkietan, bai eta begiratzeko moduak ere. Argazkian pertsona bat baino gehiago denean, haien arteko harremana islatzen du begiradak. Hona hemen argazki sorta txiki bat, Gatzagan egindako argazki batzuk biltzen dituena.  

London&people

Londresek gauza asko dauzka ikusteko. Izan ere, eraikuntza erraldoi eta modernoak baino gehiago da. Jendea da, besteak beste, Londres erakargarri egiten duten gauza horietako bat. Cityn turista jendea nagusitzen da, bertokoak zein kanpokoak, jatorri eta itxura desberdinetakoak. Bestalde, atentzioa ematen du hainbeste txirrindulari ibiltzeak. Gehienak Cityko langileak dira, lanera bizikletan joaten direnak. Eta hori han […]

Garizumako haizea Arrasaten

Hemen duzu Ruper Ordorikaren azken diskoaren aurkezpeneko argazki bilduma.

Erretratoak zuri-beltzean

Bost urte inguru dira betiko argazki kamara analogikoa oparitu eta digitalera pasatu nintzela. Aldaketa gogorra izan da, baina piskana-piskanaka teknika digitalean trebatzen ari naiz. Bost urteotan koloretako argazkiak landu ditut paiasaietan zein erretratuetan. Zuri-beltza ia alde batera utzita eduki dut. Aspaldion, ordea, erretratu batzuk zuri-beltzera pasatu ditut. Hemen duzu zuri-beltzezko erretratu sorta txiki bat.