Quantcast

leintz-gatzaga

Gatza, Leintz Gatzagako errolda grafikoa

Lau urtean lanean ibili eta gero, maiatzaren 28an liburu bat aurkeztu nuen, Leintz Gatzagako herritarrei ateratako argazkiekin egindakoa. Gatza du izenburua eta Leintz Gatzagako Udalak argitaratu du. Argazkiak nik neuk egindakoak dira, eta diseinua Garbiñe Beitiak. Bestalde, erakusketa txiki bat prestatu dut liburuaren osagarri moduan, tamaina handiko 30 argazkiz osatutakoa. Argazki horien anpliazioak Xabier Rezabal […]

Gatza: Begiradak

Begiek garrantzia handia dute pertsonen argazkietan, bai eta begiratzeko moduak ere. Argazkian pertsona bat baino gehiago denean, haien arteko harremana islatzen du begiradak. Hona hemen argazki sorta txiki bat, Gatzagan egindako argazki batzuk biltzen dituena.  

Gatzagarrak hesiak berritzen auzolanean

Aurreko batean esan bezala bizirik dirau auzolanak Leintz-Gatzagan. Izan ere, herriko hainbat itxitura eta hesi berritzeari ekin diote, auzolanean ekin ere. Hori dela eta, duela aste batzuk esolak prestatu zituzten eta orain hesiak berritzen hasiak dira. Orain dela 25 urte auzolanean egindako hesia berritzen ageri dira gatzagarrak,  Okondoko baserri ondoan ateratako argazkiotan.  

Gatzagarrak auzolanean

Normal 0 21 false false false MicrosoftInternetExplorer4 /* Style Definitions */ table.MsoNormalTable {mso-style-name:”Taula normala”; mso-tstyle-rowband-size:0; mso-tstyle-colband-size:0; mso-style-noshow:yes; mso-style-parent:””; mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt; mso-para-margin:0cm; mso-para-margin-bottom:.0001pt; mso-pagination:widow-orphan; font-size:10.0pt; font-family:”Times New Roman”; mso-ansi-language:#0400; mso-fareast-language:#0400; mso-bidi-language:#0400;} Bizirik dirau auzoalanak Leintz-Gatzagan. Lehengo ohiturari eutsiz, gatzagarrak auzolanean egiten dituzte hainbat lan. Hona hemen Okondoko baserrian olesiak auzolanean egiten ateratako argazkiak.

Gatzagako sanmilixanak

Hemen duzu argazki sorta.