Quantcast

basque_country

Gatza, Leintz Gatzagako errolda grafikoa

Lau urtean lanean ibili eta gero, maiatzaren 28an liburu bat aurkeztu nuen, Leintz Gatzagako herritarrei ateratako argazkiekin egindakoa. Gatza du izenburua eta Leintz Gatzagako Udalak argitaratu du. Argazkiak nik neuk egindakoak dira, eta diseinua Garbiñe Beitiak. Bestalde, erakusketa txiki bat prestatu dut liburuaren osagarri moduan, tamaina handiko 30 argazkiz osatutakoa. Argazki horien anpliazioak Xabier Rezabal […]

Lore gazteak, 50 urte

Duela 50 sortu zen Lore Gazteak dantzari taldea. Hori dela eta, joan den larunbatean hainbat ekitaldi izan ziren Arrasaten, urteurrena ospatze aldera. Eguerdian hasi eta ordubiak bitartean dantza ikuskizun polita izen zen Herriko Plazan. Bertan 250 dantzarik eta musikarik parte hartu zuten, 15 taldetan banatuta. Hona hemen Lore Gazteak dantzari taldeak eskaini zuen ikuskizuneko argazki […]

Maritxu Kajoi 2014

Urriaren lehenengo ostiralarekin batera Maritxu Kajoi iristen da urtero, eta Maritxurekin batera argazki-ehiztari uholde handia ibiltzen da Arrasaten kalez kale. Urtetik urtera, gainera, uholde hori handiagoa da. Ehiztori horietakoa naiz ni neu ere. Hona hemen, bada, aspaldiko urteotan moduan nire argazki zaparrada, Maritxu Kajoi eguneko txikitero dotoreei ateratako argazkiena.

Maritxu Kajoi 2009-2012

Pertsona guztiak ez dira fotogenikoak, ez eta jai guztiak ere. Argazkiek ondo islatzen duten jairik bada, hori Maritxu Kajoi da, Arrasateko jairik fotogenikoena, ziur aski. Laster Maritxu Kajoi datorrela eta, giroa berotze aldera, hemen duzu hainbat urtetan Maritxu Kajoi egunean egindako argazkien bilduma. Aurreko argazki bildumak: Arrasateko ikuspegiak Musakola auzoa Bedoña auzoa San Andres auzoa […]

Garizumako haizea Arrasaten

Hemen duzu Ruper Ordorikaren azken diskoaren aurkezpeneko argazki bilduma.

Guggenheim

Gure artean oso ezaguna da Guggenheim Museoa eta, ez Euskal Herrian bakarrik, hemendik kanpo ere bai. Beraz, irudi hauek ere ezagunak izango dituzu, duela gutxi Bilbora egun pasa joan eta Frank Ghery-k egindako eskultura handiari ateratakoak. Hemen duzu Guggenheim Museoko argazki bilduma.

Gesalibar

Hemen duzu argazki bilduma

Oñatiko Txokolate Azoka

Hemen duzu argazki bilduma

Ardoaren eta gaztaren eguna 2007

Hemen duzu argazki bilduma

Arrasate-Oñati lasterketa

Hemen duzu argazki bilduma