Etiketaren artxiboa: ibilbidea

Blogeko irudi, argazki eta tresnen nondik norakoak

Artikulu honetan ez dut ibilbiderik azalduko, ez. Oraingoan blog honetan erabilitako tresnen azalpena egingo dut. Hainbat irudi, argazki, grafiko eta osagai ikus daitezke blogean zehar, eta hauek nola lortzen ditudan azaltzea bururatu zait, batez ere nik neuk ere ahaztu ez … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin

Landetan bizikletaz

Aldapa handirik ez dago landetan, ez horixe!Leondik Vieux Boucaurako bidea egin genuen aurreko larunbatean. Autoen bidetik joan ginen, baina itzulera bide gorri batetik egin genuen. Berez trenbide izandakoa zen bidea, baina gaur egun ziklable moduan jarrita dago. Giroa mundiala eduki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Udaberriarekin bizikleten loratzea

Udaberria gainean daukagu eta eguna luzatzen hasita dago. Horrek bizikleta piloa atera du kalera, eta azken bi asteetan gu ere bizikletan ibili gara. Tenporada hasi da! Bloga zeharo baztertuta eduki dut auskalo noiztik, baina ez ahaztuta neukalako, baizik eta denbora … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , | Utzi iruzkina

Zarauztik Orioko Bentara Usurbildik itzuliz

Urrian egindako itzulia da, aldapa pixkat dauka, eta gutako batek esan zuen bezala, goitik beherakoa alferrik galtzen da Igararako jeitsieran. Hasiera ezaguna da, Zarauztik Igeldorako bidea jarraitu behar da, bertan aldapa polita dago Orioko Bentaraino. Aurrera jarraitu, Mendizorrotzera, eta handik … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | 5 iruzkin

Zarauztik Uberarako bidea

Argi dago: dispertsioak ez du laguntzen. Irailaren azken igandean Uberara joan ginen, egundoko plana geneukan: Uberan bazkaria antolatuko zuenik bazegoen, arratsaldean bueltatzeko kotxerik ere ez zen faltako eta sei ginen bizikletaz Zarauztik Uberara joatekoak. Bidea erabakitzeko garaian aukera asko eduki … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Belagua eta Pierre San Martin

Pirineotako asteburuko bigarren eguneko ibilbidea izabatik Santa Grazirakoa izan zen. Belaguatik Pierre San Martinera igo ginen, eta handik egundoko aldapa jeitsi genuen, eskerrak haizea kontra geneukala… bestela auskalo ze abiadura hartuko genuen. Ibilbidea aurreko artikuluan ikus daiteke eta igoeraren profila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Larrañeko gaina: zein goian dagoen…

Asteburua bizikletaz gozatzeko (ala sufritzeko?) baliatu dugu. Plana gogorra zen: Santa Grazi eta Izaba artean dauden bi gainak igotzea zen helburua. Hasi Santa Grazin eta handik Larrañeko gaina igaro ondoren Izabara joan ginen. Han Oxanea aterpean ostatua hartuta geneukan, ondo … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Zarauztik Aranorako bidearen ederra

Zarauztik Aranorako bidea Udara honetan egindako ibilbide ederra azaldu nahi dut gaurkoan: Zarauztik Aranorakoa. Hasera ezaguna nuen, Hernanirainoko bidea baitzen, baina handik Aranorakoa ez nuen ezagutzen, eta zoragarria iruditu zitzaidan. Ibaiaren ondoan doa bidea, zuhaitzez josia dena, jendea ibaian arraunean, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | 3 iruzkin

Bonaigua

Inguruko herriak eta bideak Oporretan Lleidako Port de la Bonaigua igo nuen, ez nuen inoiz horrelako portu luzerik igo, baina ez zitzaidan gogorregia iruditu. Esterri d’Aneu-tik (950 m) irten eta 21 kilometro gorantz egin behar dira Port de la Bonaiguara … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Igaratik mendizorrotzerako beste bat

profila ikusgarria da Igara eta Orio artean aukera asko dago N634 bidea zapaldu gabe joateko. Aurreko batean Mendizorrotzera igo gabe egin daitekeen aukera bat azaldu nuen, beste behin, mendizorrotzera joateko aukera bat ere dokumentatu nuen, eta gaurkoan hirugarren aukera azaldu … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina