Doping kontuak: 7. ziztada

Gaur bertan eman behar didate zazpigarren ziztada, eta seigarrenetik hona ez dut gora behera handirik izan, beraz, ondo. Seigarrena hiru egun beranduago hartu behar izan nuen gripe txoro bat zela-eta, baina gaur giro ederrarekin eta sasoi onean noa zazpigarrenaren bila. Psoriasisak ez dit halako erasoaldirik egin, orkatila nahiko ondo daukat (hala ere herrena egiten dudala esan didate gaur bertan) eta ezkerreko eskuko (be)hatz bizkorraren oinarrian min gutxi daukat (horrek min pixkat daukadala esan nahi du).
Gaurko ziztadarekin xoxote eguneko saiorako punttu-punttuan jarriko naizela espero dut. Ea hala den!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude