ziztada berria eta ondorioak

Atzo (2007-XI-22) sartu zidaten nire dosis maitea. Beti bezala eguna iritsi zai egon naiz eta gustora joan nintzen minak kentzen dituen droga miragarriaren bila.
Hala ere, arratsaldean eta gauean nahiko apal egon nintzen, eta goizean gaueko afariko liseriketa amaitu gabe neukala sentitzen nuen… ondoeza.
Espero dezagun kasualitate hutsa izango zela. Birus arraroren baten eragina izan dadila! Ez dut uste afariaren eragina izan denik, afaritara joan aurretik etxean, sofan ordenadorearen aurrean eseri eta lo hartu nuen, eta Marik gaur goizean esan dit ez zidala aurpegi onik ikusi.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , | Utzi iruzkina

Mutrikurako bidaiak

Azken asteetan giro ona egin du eta, hotzari kasurik egin gabe, hainbat aldiz joan gara Mutrikura. Izan ere igandeetan eguzkia ikusi izan dugu azken aldian. Bidaia horietako batean Kalbarioko
gainetik barrena joan ginen, baina besteetan Debatik zuzenean joan
izan gara Mutrikura, aldapa gogorrik igo gabe… Lehen ere egin izan dugu bide hori, eta blogean bertan komentatuta daukat kalbarioko aukerarekin egindakoa, Kalbarioko gainerako profila ere ikus daiteke sarreran bertan, baina oraingoan bikely-ren bidez ibilbidea markatu dut, eta hemen bertan itsatsi dut:

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Araban bueltaxka

tagzaniapaste
Garaiotik Landara bizikletaz egindako ibilbidea – Tagzania

Araba pixkat gehiago ezagutu nahian autokarabanan bizikleta sartu eta han joan ginen lau egunetako bidaia egitera…

Araia, Agurain eta inguruak bixitatu ondoren Garaioko parkera joan ginen. Han autokarabanentzat gune eder bat dagoenez, bertan gaua egin genuen eta hurrengo goizean lakuaren ertzean bizikletaz bueltaxka emateko aukera aprobetxatu nuen. Hotz egin arren han abitu nintzen goizean goiz (ez hain goiz!)…

Maturanatik Otzaetara doan bidean Landa aldera doan bidegurutzea zegoela banekien, eta Landa aldera joan nintzen, baina Marieta pasa bezain pronto lakuaren ertzetik doan lurrezko pistara sartu nintzen, eta Landarainoko bidea bertatik egin nuen, bakardadean, trafikorik gabe eta inguruko ahateak esnatuz. Gainera egundoko perretxiko piloa ikusi nuen:

  •  amanita muskaria mordoa, gorri-gorriak eta neurri guztietakoak: arrautzetik irten gabeak, irteten ari zirenak eta baita bere osotasunean txapela zabal-zabal zeuzkatenak ere. Hori bai ikuspegi polita!
  • onttoak, baina ez nekien zehazki zein motatakoak ziren eta plastikorik ez neukanez bertan laga nituen (penaz!)
  • rusulak, ez ziren, ordea, gibelurdinak… Tellaperretxikuak ziren, mingotsak diren horietakoak
  • txanpien modukoak…

Ikusi, ikutu, usaindu, dastatu, denetik egin nuen, baina bildu ez. Ez nuen perretxikorik bildu.

Nire gurpil finekin lurrezko bidean bixi-bixi joatea batzuetan arriskutsu samarra ere izaten da, ez niretzat, gurpilarentzat baizik. Hala ere suertea eduki nuen eta ez nuen zulaturik izan. Baina itzulera ez nuen lurrezko bidetik egin, bada ez bada!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Jurramendiri itzulia



Jan eta edan ederki egiten da Nafarroan, eta gorputzari sartutako toxinak botatzeko ibilbide ederrak egin daitezke Alloren inguruan.

Mendiko bizikleta egokiagoa izan daiteke paraje horietan, baina karreterakoarekin ere aukera zabala dago. Horietako bat Jurramendiri itzulia da: 31 kilometroko ibilbidea, trafiko gutxiko bideetan zehar (autobidea kontuan hartu gabe!) eta bista urrutira luzatzeko aukerarekin. Bide hau askotan egin izan dut, eta laua dela dirudien arren ez da horrela. beti aldapatxoak igo eta jeisten doan bidea baita. Alegia, bidean arrastoa lagaktzeko modukoa!
jurramendi

Allotik Arronizerako bideak, gogorra izan gabe, goranzko joera du. Bide oso lasaia da; eskuin aldean Jurramendiko tontorra ikus daiteke, eta ezker aldean lautada handia, olibondoz, mahastiz eta gariz edo garagarrez estalitako lautada. Bide guztian zehar olibondo asko dago, sail berriak ere olibondoz landatu dituzte, nonbait, Trujal Mendiak, Arronizko olio fabrikak dirua ematen du… Olibondoez gain, ardoa egiteko mahatsa ere ugaria da eta Arronizko sarreran baratza mordoa dago: borraja, kardoa, piperra, alkatxofak, esparragoa… Itturri kontserbagileen lonjan zuzenean eros daitezke jaki eder hauek guztiak.

Arroniztik Los Arcos aldera joateko bide berria egin dute, lehen Barbarin, Lukin eta Urbiola herrixketatik igarotzen den bidea hartu behar izaten nuen, dena gora eta behera, baina oraingo honetan bide berria estreinatu dut. Lasaiagoa da, baina Lizarra-Logroño bidearekin bat egiten duenean, Urbiolara joateko aldapa gogorra ido behar da, eta gainera, aurrera egiteko ere bideak gora egiten jarraitzen du. Monjardineko bidegurutzean autobidean sartu nintzen, igande goiza izanik batere trafikorik ez baitzebilen, eta bide bazter zabala baitauka autobideak. Hala ere debekatuta dagoela uste dut (lehen inoiz ikusi gabeko seinale handiak ikusi baititut oraingo honetan) eta hurrengoan Azketatik barrena joan beharko dudala iruditzen zait. Gune honetan mahasti ikaragarriak daude, Castillo de Monjardin-eko bodega handi eta dotorea baitago ondoan.

Autobiden pixkat gora egin ondoren, malda behera ederra dago, eta azkenean, Lodosa eta San Adrianeko irteera hartu nuen. Handik Muniainera joan behar da, berriz gora. Ondoren Aberin dago, bertan Oteitzarako bide zaharra har daiteke, Argaren gainetik bi zubi dauzka, eta paraje dotore horretan arrantzan ere egin daiteke. Nik ez nuen bide hori hartu eta Morentinera jarraitu nuen, eta azkenik, Bigazteluko bidegurutzea pasa ondoren, Allora iristen den bi kilometroko aldapa behera jeitsi nuen, bidea gustora bukatzeko modo dotorea.

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | 2 iruzkin

Zarauztik Karakatera: gora behera baino gehiago da

bikeliren_profila

Iritsi ginen Karakatera, bai horixe! Laukotea bildu ginen goizeko
bederatziak aldera eta pedalei eragin aurretik komeriak hasi ziren:
SuperThoni egundoko motxilatzarrarekin azaldu zen. Eta jakina, motxila
kotxez joango zen norbaiti pasatzeko asmoa zeukan. Alegia, hamar minutu
inguruko atzerapena eragin zigun bezperan edo bost minutu lehenago ez
laga izanak (Imamolek uste dut azaldu ziola nola egiten den).
Motxilatzarra Mariren fregonetan laga ondoren han abiatu ginen Xubi,
Soni, Imamol eta laurok.

Hasieran Zumaiatik joatea erabaki genuen, eta beraz, lehenengo aldapa
Oikiakoa izan zen. Iraetaruntz behera hasi bezain pronto itxafero batek
leher egin zuen, eta denok ea norberaren kurpila izan zen begiratzen
hasi ginen… Soniren kurpila izan zen, eta han hasi zen aldaketa
operazioa. Askatzen asmatu zuen, kamara ere atera zion, eta ordezko
kamara puztutzen hasi zenean arazoak hasi ziren: ezin omen zuen puztu
eta puztutzekoa aldatu zuen, baina harekin ere ezin puztu. Berearekin
frogatzeko esan genion, baina berak ez omen zeukan. Aikejoderse! beste
hirurekin frogatu zuen baina alferrik. Orduan kamarari begiratua bota
eta egundoko zulo eta parrata mordoa zeuzkala ikusi zuen: hori 
komentario zaparrada jaso behar izan zuena! usteldutako kamara,
puztutzekorik ez, zulatuak konpontzeko partxe eta disolbenterik ere
ez… Hala ere entzundako guztiak ondo merezitakoak izan ziren…
Azkenean Xubiren kamara jarri eta aurrera jarraitu genuen. Baina… 20
metro egin baino lehen berriz zulatu zuen. Bigarren zulatu honen
arrazoia bereala esan zigun. Frenoaren takoa goregi kokatuta zegoen,
eta llanta ikutu beharrean kubierta zanpatzen zuen. Hala, berriz ere
kamara aldatzera, nirea eman nion, baina berak kamara berria jarri
bitartean aurreko bi zuloak konpondu genituen… badaezpada! Gainera
allen giltza baten laguntzaz frenoaren takoa bere tokian kokatu genion
(asmatu nork ez zeukan allen giltzarik!). Ordurako 10:30ak ziren.
Goizean goiz geratu eta horretarako? ordu eta erdira artean 16
kilometro ez genituen egin.

Honen ondoren Soni tiraka hasi zen, galdutako denbora berreskuratu
nahian-edo. eta Azkoitiraino denok izerdi patsetan iritsi ginen.
Azkoitian lehenengo aldapatxoa igotzen hasi behar genuen, eta
irteerako iturrian ura hartu ondoren, nire sasoia kontuan hartuta,
igoerarako lasaitasuna eskatu nuen. Bide zaharretik igo genuen
Azkarate: zoragarria. Perretxikoak ere ikusi genituen, baina artean
bidea luzea geneukanez ez genituen bildu. Hasiera nahiko lasaia dauka,
baina bukaeran, hasieran igo ez direnak denak batera igo behar dira.
Handik Elgoibarrera jeitsi ginen, eta igoerataz zoragarria dela esan
badut zer esan dezaket jeitsieraz? Xubik ezagutzen zuen, eta berak
gidatu zuen jeitsiera. Jeitsierari buruz zerbait esatearren mundiala, zoragarria,
zirraragarria, ederra, eta polita dela esango dut. Nik abiadura nahi
nuen, eta bide berritik jeistea proposatu nuen, baina Xubik zaharra
ederragoa zela esan zuen eta ez zuen arrazoirik falta.

Elgoibarren Xubiren lantokia bixitatu behar omen genuen, eta bertara
joateko herria zeharkatu genuen, kaleetan zehar. Esan beharra daukat ez
nuela Elgoibar ezagutzen, eta ezagutzeko gogoa sartu zait
zeharkaldiaren ondoren… Lantokian txakolina eta nekorak ote zeuzkan
galdetu genion, eta ezetz erantzun arren ez nion sinistu. Azkenean ezin
izan genuen jakin ea txakolinik ba ote zeukan… izan ere
industrialdera sartu bezain pronto giltzak ahaztu zituela esan
baitzigun. Hala ere hurrengo urterako Sonik frigo txiki bat lagako omen
dio txakolin freskoa jar dezan guretzat. Ez dut gogoratzen nork esan
zuen nekorak egosteaz arduratuko zela. Azkenean gure barrita
enerjetiko, mandarina eta kakauesak jatearekin konformatu behar izan
genuen. Beste asmakizun bat: nork ez zeukan jatekorik?

Elgoibartik plaentxira. Bidea txarra, trafiko handikoa, eskerrak
laburra den. Eta Plaentxiko sarreran iturri eder bat, bonba, tanke eta
hiltzeko tramankuluak egiten omen zituzten lonja zahar baten aurrean.
Han bidoiak bete, eta plaentxi zeharkatu ondoren aldaparen hasierara
iritsi ginen. Plaentxi uste baino politagoa iruditu zitzaidan. Munduko
ipurtzuloa omen dena ez zitzaidan hain itsusia iruditu: pare bat plaza
zeharkatu genituen, terrazadun tabernak, jendea kalean, eraikin zahar
eta dotoreak… Beste kokaleku batean balego ederra izatera ere
iritsiko litzateke.

Handik karakatera 8 kilometro besterik ez zitzaizkigun falta, baina a
zer nolako 8 kilometro!  Batazbesteko aldapa %7.91, baina okerrena
ez da hori, hasiera erraza izatea da okerrena. Pixkanaka nekatzen du
aldapak, eta ondoren, lehnengo lau kilometroak igaro ondoren zatirik
gogorrena erakusten du: kilometro osoa %10-eko maldarekin, ondoren
berriz lasaitu egiten da, baina ezin asko lasaitu ehuneko 8tik gorako
maldetan… Eskerrak bidea polita den! Zulotik gainerako bidean
ikuspegiaren aldaketa nabarmen aldatzen da. Behean plaentxi, Eibar eta
horrelakoak ikusten dira, eta goian mendiak, alboko zelaietan
galanperna (macrolepiota procera) mordoa, eta horiek parrilan baratzuri
pixkatekin nekea gainditzen lagunduko zigutela pentsatuz igo nuen
aldapatzarra.Gorako kilometro inguru falta zela, Mari, Nerea eta
Jon-ekin egin genuen topo, haiek oinez eta gu bizikletaz abiadura
berean joan ginen, hortik atera kontuak. karakateko maldaren
xehetasunak profilean ikus daitezke:
karakate-profila

Nahi izanez gero, bikeliren bidez lor daitekeen profila ere ikus dezakezue, baina bertako profila ibilbide osoarena da eta ez da oso zehatza…

Egindako ibilbidea azpiko mapan ikus daiteke:

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Plan gehiago, orain Karakatera.

Hurrengo astean Karakatera joan behar omen dugu, baina oraindik ez
dakit non dagoen zehatz-mehatz. Deba bailara eta urola banatzen dituen
mendia izan behar du nonbait, ea inork laguntzen didan Zarauztik
bertara joateko bide ederrena aurkitzen!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 2 iruzkin

Egundoko plana!


(Oharra: idatzi honi erantzun nahi badiozu, erantzuterakoan HTML aukera markatu behar duzu, bestela erantzuna ez baita azalduko)

Kuadrila osatatuko dugu Hendaiatik Lac de Leon aldera joateko. Lau seguru omen gara, eta hiruzpalau zalantzan. Bidea dagoenekoz ezagutzen dut, blogean bertan aipatuta dago, baina blogaren garai zaharretakoa da sarrera, eta bertako mapak oso eskasak dira. Orain google mapen laguntzaz askoz dotoreago eta zehaztuago jarri dut ibilbidea.
Garai hartan egindako bidea da hor azaltzen dena, baina hurrengo astean egin behar duguna  ez da asko aldatuko, bukaerako zatia bai,  port d’Albert eta Leon arteko pista ziklablea, garai hartan ez bezala, orain ezagutzen baitut.

Eguraldia ona izatea besterik ez zaigu falta, egun handirako entrenamendu gogorrak egiten ari baita jendea. Motzean esanda, iganderoko bueltan, zakilla buelta eta aizarnako igoera egin dugu, eta aspaldian ez ginen hainbeste bildu bizikleta bueltaxka emateko: seiko pelotoia egin ez genuen ba! Eta Bulti deitzea ahztu egin zitzaigulako, bestela zazpi ere izango ginen…
Aurreko igandean ere pedalei eragin genien Imamol eta biok (Igeldotik barrena donostiara eta n634tik buelta Zarautza), baina igledoko bidea zizko eginda dago eta bi zulatu izan nituen. Horregatik ez dut ibilbidea mapan jarriko.
Konpondu dezatela bide zoragarri hori!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina

Aiak badu errege berria!

Aiako igotzaileak

Abuztuko azken igandeko jardunak erabakitzen du Aiako erregetza eta aurten Juan Martin izan da aiara bizkorren igo dena. Baina erregina ere badu Aiak, eta aurtengoan Maritxu izan
da ohorea irabazi duena. Nabarmena da Uberatarrek urte osoan gogor
jardun dutela egun hau prestatzen. Urtebeteko erregetza disfrutatzen
hasi dira dagoenekoz…

Edadeak ez du barkatu aurten, eta
zaharrenek irabazi dute. Beste guztion artean, orokorrean, denbora
kaxkarragoak egin ditugu, eta aitzakiak izan dira nagusi.  Nirea
esango dizuet: gizenegi nago, eta horrela ezin da! Beste hainbat
aitzakia ere entzun izan ditut, eta izenik aipatu gabe zerrendatxoa ere
egingo dut:

  1. ez dut batere entrenatu
  2. umea izan dut, eta horrek bizitza irauli dit
  3. Itsasoa izan da aurtengo denborapasa
  4. istripua izan nuenetik ez naiz bizikletara igo
  5. Goizegi gosaldu dut eta gasolina barik geratu naiz
  6. aurten ere gutxitxo entrenatu dut
  7. nik ere bai
  8. ba nik gutxiyo!
  9. …/…

Guztiok (gehienok) zin egin dugu gehiago saiatuko garela, eta denborak hobetuko ditugula.

Egindako denborak hauetxek izan dira (parentesi artean aurreko urteetako denborak):

 
 
                                  
2007         
2006     2005     2004
  1.- Juan
Martin            
26:54       (25:32)  (27:44)     (29:40)

  2.- Imamol      
             
27:20       (25:20)   (29:14)  (25:28)
  3.-
Pipi                         
27:57       (23:47)  
(———)  (——-)
 
4.- Antonio                   
29:10       (25:28)  (26:36)   (25:28)
  5.- Joseba      
              
35:02       (39:08)  (32:25)  (30:33)
  6.-
Mikel                      
35:56
        (32:22)  (33:45)   (31:28)
 
7.- Xabier                     
37:47       (———)  (33:45)   (28:15)
  8.- Maritxu    
              
38:18       (38:49)  (39:11)    (42:35)
  9.- Xubi      
                 
39:44       (47:23)  (39:11)    (38:45)
10.-
Xabin                      
41:42       (43:49)  (55:tapiku) (50:23)
11.-
Ines                         
41:47       (38:56)  (——–)  (——-)
12.-
Mari                        
43:07       (39:08)  (35:52)  (39:50)
13.- Idoia                       
44:00       (40:56)  (——–)  (39:50)
14.-
Iñaki                       
44:00
       (40:56)  (39:11)  (39:50)
15.-
Ibon                        
44:00       (———)  (55:tapiku) (—–)
16.-
Aran                     
1:09:47       (
53:18)   (——–)  (50:36)
17.- Ainhoa                  1:09:50        (53:18)   (——–) (——)
18.-
Ibon-E.
                
———-        
(44:22)  (55:tapiku)
(38:45)
19.-
Boero                    
———-       
(39:08)   (55:tapiku) (——)
20.-
Nerea                    
———-       
(47:23)   (———)   (——)
21.- Itziar                       ———-        (——-)    (———)   (43:13)
22.- Koko                      ———–        (——-)    (———)   (46:40)

Aurreko urtean parte hartu ez zuten bik igo dute aurten, baina hiruk kale egin dute

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Iruzkin 1

Oporretako jardunak

tagzaniapaste
Cagnes sur Mer – Antibes – Cagnes sur mer

Oporretan, gutxi izan bada ere, bizikletaz pixkat jardun dut.
Hiru ibilbide egin ditut, elkarren artean oso urruti daude, eta
gainera, oso ezberdinak dira.
Lehenengo aldiz Italiako Toscana inguruan ibili nintzen. Montopoli
herrian hasi eta FIATeko kontzesionario baten bila joan nintzen.
Inguruko herri txikiak igaro nituen, eta guztira 25 kilometrora ez zen
iritsiko jarduna. Ibilbidea hauxe izan zen:

Bigarren ibilbidea Italiko Lago di Gardan egin nuen. Hau ere
laburra izan zen, baina Lakuaren edertasuna ikusteko aukera izan nuen.
Batere aldaparik gabeko 30 kilometro zoragarri. Horra ibilbidea:


Azken ibilbidea tagzaniaren
bidez artikuluaren hasieran ikus dezakezuena da. Hori ere laburra da,
30 km, eta aldaparik gabea, baina hau ere benetan ederra da. Azur
itsasertzaren paraje ederrenetako bat baita Antibes ingurua. Bertako
okerrena trafikoa da, baina bizikletaz buchon guztiak erraz pasa daitezke!

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , | Utzi iruzkina

Blogeko irudi, argazki eta tresnen nondik norakoak

Artikulu honetan ez dut ibilbiderik azalduko, ez. Oraingoan blog honetan erabilitako tresnen azalpena egingo dut. Hainbat irudi, argazki, grafiko eta osagai ikus daitezke blogean zehar, eta hauek nola lortzen ditudan azaltzea bururatu zait, batez ere nik neuk ere ahaztu ez ditzadan… Izan ere, denboran zehar tresna batzuek erabiltzeari laga eta berriak aurkitu izan baititut. Alboko zutabean azalpen hauetara iristeko bidea ere jarri dut, eta artikulu hau, blogarekin batera, aldatzen joango da.

Blog hau goienak ahalbidetutako bloga da, bere zerbitzarietan dago, eta nik dakidanagatik zope zerbitzari batek bitakora aplikazioaren bidez argitaratutako bloga da.

Ibilbideak sortzeko, hasiera batean, gipuzkoa 1:5000 mapetan oinarritzen nintzen, bertan gipuzkoako mapak eta satelite bidezko argazkiak lor daitezke, baina bakoitza bere aldetik. Horrez gain, 30 puntuz osatutako ibilbidearen profila ere kalkulatzeko aukera eskaintzen du. Diputazioaren tresna horrekin lortutako profilek itxura hau daukate.

Hala ere, mapa horiek nahastu ahal izateko, edota maparen gainean ibilbideren bat adierazteko, edota komentarioak gehitzeko,
 aplikazio zoragarri bat erabiltzen dut: The Gimp. Honekin irudien edizioa eta manipulazioa egin daiteke. Programa honen aukera erabilgarri bat kapa ezberdinekin lan egiteko aukera da. Horrela, mapa baten gainean ibilbideak marka ditzaket, edo profil batean aldaparen portzentaiak idatz ditzaket.

Horrez gain, igotako aldapak munduan kokatzeko tagzania erabiltzen dut. Honek Google maps erabiltzen du munduko edozein toki etiketatzeko.  (Oharra: azken bi estekak jarraituz informazioa castellanoz irteten bazaizu nabigatzailea gazteleraz daukazulako da. Niri euskaraz ateratzen zait… ) Tagzaniaren bidez aldapak mapan koka ditzaket, gainera, aldapa horien profilaren argazkia webean baldin badago, etiketaren ondoan argazkitxoa ikusi ahal da, eta gainean klikatuz argazkira hel zaitezke. Horren adibide urdanetatik pagoetarako igoera da.

Argazkiak edo profilen irudiak, edo ibilbide baten mapa sartu nahi badut, lehendabizi irudi hori interneten zintzilikatu behar dut. Nik horretarako flickr zerbitzua erabiltzen dut. Hasiera batean goienako blogen zerbitzuak berak eskeintzen zuen argazkiak jartzeko tokia, baina, nonbait, blogariok disko gehiegi erabiltzen genuen eta arazoa ekiditeko kanpoko zerbitzuak erabiltzera behartu gintuzten 😉 Gaur egun nik jarritako mapa, profil eta argazkiak blogera sartu gabe ere ikusgai daude.

Ibilbideak mapetan jartzeko aukera asko dude, hasiera batean sateliteko argazkiari neuk eskuz jartzen nizkion bideak (The Gimp erabiliz). Lan astun samarra da hori. Gerora, Mikelok gomendatuta, ibilbideak markatzeko tresna bat ezagutu nuen: bikely zerbitzua hain zuen ere. Google mapetan ibilbideak markatzeko aukera ematen du. Zerbitzu hori erabiltzen hasi bezain pronto, Tagzania ere Google mapetan ibilbideak markatzeko aukera ematen hasi zen, beraz, lana errazten didaten bi zerbitzu dauzkat eskura…

Bien artean badago ezberdintasunik eta komentatu egin nahi ditut, ea tagzaniakoek hau irakurri eta nik nahi ditudan hainbat aukera eskaintzen dizkidaten! Eskatzea libre omen da, eta horretarako lotsarik ez daukadanez horra:

  1. Biek puntuz puntuko ibilbidea markatzeko aukera ematen dute, baina bikelyko ibilbideetan puntu bakoitzari hainbat informazio gehitzeko aukera dago (lekuaren izena, komentarioak, bidegurutzeetan kontuan hartu beharreko informazioa…)
  2. Tagzaniak, bidea kokatzeko orduan, bilatzaile askoz hobea dauka. Bikelykoak ez du Zarautz edo Donostia bezalako herririk onartzen. Tagzaniak bai.
  3. Etiketak: Tagzaniak etiketa bidezko bilaketak onartzen ditu, eta norberak nahi dituen etiketak jar ditzake. Bikelyk etiketa jakin batzuek besterik ez dauzka, eta bilaketak egiterako orduan sistema oso ezberdinak dauzkate. Tagzaniakoa askoz egokiagoa iruditzen zait: etiketen artean, munduko lekuen arteanedota erabiltzaileen artean bilatzeko gaitasuna dauka, eta gainera emaitzak mapan kokatuta erakusten ditu. Bikelyren bilaketa sistema kaka-zharraren antzekoa da. Hitz bat bila dezake izenburu, edo puntuen komentarioetan, eta bestalde, estatuetan oinarritutako bilaketak egiten ditu… Ondarribin bizi den baten ibilbideak bilatzen saia zaitezte!
  4. profilak: Bikelyk Google mapetako informazioan oinarrituz ibilbidearen profila lortu eta marrazteko gaitasuna dauka. Tagzaniak oraindik ez (noiz arte?) Azken puntu hau da nik bikely erabiltzearen arrazoia. Tagzaniak aukera hori baleuka ez nuke bikely beharko, baina ez daukan artean Bikelyrekin jarraitu beharko dut.
  5. Esportatzeko aukerak. Bikelyk GoogleEarth bidez hegaldia egiteko aukera ematen duen formatuan esporta dezake (KML fitxategia). Ez dakizue zein politta den horrelako ibilbide bat hegaldi baten bidez ikustea! Inguruko mendiak, aldapak… dena ikusten da! Horrez gain GPX formatuko fitxategi bidez informazioa sartu eta atera daiteke. Aukera hau Tagzanian laster izango dugula badakit, baina nik nahiago dut profilena.

Profilak lantzeko hainbat bide erabili izan ditut. Alde batetik, gipuzkoa 1:5000 zerbitzuak profila kalkulatzen du, baina profil horri maldaren portzentaiak jartzeko The Gimp erabiltzen dut. Bestalde, ibilbidean igarotako puntuen garaierak ezagutzeko aukera izan dudan kasuetan grafikoak nik neuk sortu izan ditut, horretarako zientzietan erabiltzen den software libre (?) bat erabili izan dut, SciLab (open source plataform for numerical computation). Beste edozein aplikazio erabil nezakeen, openOfficeko kalkulu orrien apolikazioak ere lagun lezake horretan, baina nik nahiago dut Scilab. Aplikazio honekin distantzia eta puntuen garaieraren bidez profilak  marraz ditzaket (itxura honetako profilak lortzen ditut), eta ondoren The Gimp aplikazioarekin nahi dudan guztia gehi diezaioket profilari.

komentatzeko falta zaizkidanak:  xfig…

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , | 3 iruzkin