Araban bueltaxka

tagzaniapaste
Garaiotik Landara bizikletaz egindako ibilbidea – Tagzania

Araba pixkat gehiago ezagutu nahian autokarabanan bizikleta sartu eta han joan ginen lau egunetako bidaia egitera…

Araia, Agurain eta inguruak bixitatu ondoren Garaioko parkera joan ginen. Han autokarabanentzat gune eder bat dagoenez, bertan gaua egin genuen eta hurrengo goizean lakuaren ertzean bizikletaz bueltaxka emateko aukera aprobetxatu nuen. Hotz egin arren han abitu nintzen goizean goiz (ez hain goiz!)…

Maturanatik Otzaetara doan bidean Landa aldera doan bidegurutzea zegoela banekien, eta Landa aldera joan nintzen, baina Marieta pasa bezain pronto lakuaren ertzetik doan lurrezko pistara sartu nintzen, eta Landarainoko bidea bertatik egin nuen, bakardadean, trafikorik gabe eta inguruko ahateak esnatuz. Gainera egundoko perretxiko piloa ikusi nuen:

  •  amanita muskaria mordoa, gorri-gorriak eta neurri guztietakoak: arrautzetik irten gabeak, irteten ari zirenak eta baita bere osotasunean txapela zabal-zabal zeuzkatenak ere. Hori bai ikuspegi polita!
  • onttoak, baina ez nekien zehazki zein motatakoak ziren eta plastikorik ez neukanez bertan laga nituen (penaz!)
  • rusulak, ez ziren, ordea, gibelurdinak… Tellaperretxikuak ziren, mingotsak diren horietakoak
  • txanpien modukoak…

Ikusi, ikutu, usaindu, dastatu, denetik egin nuen, baina bildu ez. Ez nuen perretxikorik bildu.

Nire gurpil finekin lurrezko bidean bixi-bixi joatea batzuetan arriskutsu samarra ere izaten da, ez niretzat, gurpilarentzat baizik. Hala ere suertea eduki nuen eta ez nuen zulaturik izan. Baina itzulera ez nuen lurrezko bidetik egin, bada ez bada!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude