Plan gehiago, orain Karakatera.

Hurrengo astean Karakatera joan behar omen dugu, baina oraindik ez
dakit non dagoen zehatz-mehatz. Deba bailara eta urola banatzen dituen
mendia izan behar du nonbait, ea inork laguntzen didan Zarauztik
bertara joateko bide ederrena aurkitzen!

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , . Gorde lotura.

2 erantzun Plan gehiago, orain Karakatera.-ri

  1. egilea: Loroño

    Aupa Joseba, aspaldian bisitatu gabe nengoen zure blogean eta sorpresa batzuk ikusi ditut. Jakin banuen nik ere egingo nuen Aiako igoera. Uberako erregea destronatzen saiatuko zen Elegetarrarentzat aukera polita Joanmartin mendean hartzeko.

    Orain Karakatera joateko plana gustatu zait. Jakin ezazu bide desberdinak daudela Karakatera igotzeko. Plaentxiatik bi bide, (bata herritik zuzenean doana eta bestea Esozitik gora) nahiz eta azkenian bat egiten duten, eta Elgoibartik ere bai, baina hau gogorra da eta mendiko bizikletarekin egin behar da. Nahi izan ezkero egin daiteke Plaentxitik igo eta Elgoibarrera jeitsi, baina keitsiera ere gogorra da eta mendiz egiten da. Beste ibilbide bat oso polita dena, Karakatetik Gorlara doana da, gainez gain, Atxolin, Hirukurutzeta eta Elosumendi ingurutik pasatuz. Eguraldi onarekin ikusgarria.

  2. egilea: Anonimoa

    Gainez gain doan bidea hain ederra bada, alderantzizkoa ere halakoxea izango da, ez? Alegia, Zarutz -Azkoitia – Elosumendi-
     Hirukurutzeta -Atxolin – Karakate bidea ere agin ahal izango dugu, ez?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude