Kategoriaren artxiboa: Sailkatugabeak

Danba! Lurrera.

Negu txarra egin du, eta ez gara asko ibili bizikletaz, baina eguna luzatu ahala, bueltaxka batzuk eman ditugu, batez ere Imamol eta biok. Hala ere, maiatzaren 9.ean hirukotea osatzea lortu genuen eta Lekeitiora joatea erabaki.Horra ibilbidea: Zarautz Lekeitio Zarautz Share … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , , , , | Utzi iruzkina

Artritisa, belauna eta eskia

Aspaldiko partez artritisaren inguruko sarrera bat doa blogera, ez da seinale ona, baina zer egingo diogu, bada? Eskiatzera joan ginen otsailaren erdialdera, pare bat egun eskiatzeko intentzioekin. Aretteko eski estazioa aukeratu genuen, autokarabana aparkatzeko leku egokia baitauka pisten oinean bertan, … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Olentzeroren oparia

Gure ikazkin parranderoak a zer nolako oparia ekarri didan! neo freerunner berri-berria. Eta zer da aparato hori? motzean esateko, openmokok diseinatutako mobil librea da. Bai telefono mobila da, berezi samarra, baina azken finean mobila. Bere ezaugarriak honakoak dira: pantaila taktila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

Lac de Leon: klasiko bihurtzeko bidean

Bai, bai. Lau aldiz joan naiz Landetako Leon herrira bizikletaz. Lehenengoan bakarrik joan nintzen, eta bidaiaren komentarioa blogean sartu nuen, baina beste hirurak lagun artean egin ditugu. Horiek ez ditut blogean sartu izan, baina bikely bidez hainbat ibilbide markatuta laga … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , , | Utzi iruzkina

partehartzaileak

Horra Aiara bizikletaz igo ginenon argazkia… gutako hiruk protokoloari ez zioten kasu gehiegi egin eta argazki ofiziala baino lehen Andazarrate aldera ihes egin zuten, horregatik ageri dira kamino ondoan hiru perretxikoren moduan. Hurrengo urtean besteok bezain apain atera nahi badute … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Aiako errege? Gora errepublika!

Beti podiumean egon izan da, baina inoiz ez zuen irabazi. Atzo arte. Azkarrena Imamol izan baitzen atzoko Aiako igoeran. Urtez urteko denboren taula honakoa da: izena 2009 2008 2007 2006 2005 2004 Imamol 26:56 —– 27:20 25:20 29:14 25:28 Juan … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 5 iruzkin

Badator Aiako igoeraren eguna!

Badatorrela! Aurten Juan Martin, Alberto eta Imamol izango ditugu podiumean, betiere Gringo eta SuperThonyren baimena medio. Nesken artean berrikuntza bat: guztiek podiuma ziurra daukate! Izan ere Ines, Leire eta Mari besterik ez omen dira azalduko ziklista jantziekin. Nahiago dut ezer … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Zarauztik Allora

Zarauztik Allora joan behar dugu, eta horretarako ibilbideen artean honakoak izan daitezke aukerak: Lehenengoa: zarautz mandubia allo Share your bike routes @ Bikely.com Eta ibilbidearen profila hauxe da: bigarrena: Zarautz – Allo Share your bike routes @ Bikely.com Bere profila … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | 3 iruzkin

Granada erreka eta Iturriotz arteko koxka

Aurreko sarrera batean Pagoeta mendiaren inguruan egindako ibilbidea komentatu nuen, eta ibilbide horretan koxka berezi bat aipatu nuen: Granada Errekako jatetxetik Iturriotzeko bentara doan aldapa. Benetan gogorra da aldapa, honako profilean ikus daitekeen bezala. Irudian ikus daitekeen bezala, hasiera latza … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , | Utzi iruzkina

Matxinbentara urtero bezala?

Ez horixe! Aurtengo Xoxote eguna berezia izan da. 40 urtetik gora edukitzeak bizkar hezurretan eragina eduki du eta ohiko bi ziklista ezin joan geratu dira… Beste batek lana eta laugarrenak gogorik ez (?) Alegia Imamol eta biok ginen joatekoak, baina … Jarraitu irakurtzen

Kategoriak Sailkatugabeak | Etiketak , , , , , | Utzi iruzkina