Olentzeroren oparia

Gure ikazkin parranderoak a zer nolako oparia ekarri didan! neo freerunner berri-berria.

neo freerunner

Eta zer da aparato hori? motzean esateko, openmokok diseinatutako mobil librea da. Bai telefono mobila da, berezi samarra, baina azken finean mobila.
Bere ezaugarriak honakoak dira: pantaila taktila dauka eta gpsa ere bai, horrez gain, wifi bidez konekta daiteke internetera, blutootha ere badauka eta kable bidez ere konekta daiteke ordenadore batera usb sarrera bat erabiliz. Baina hori guztia baino hobea den ezaugarritxo interesgarria dauka: linux sistema bat instalatzen zaio, eta horrela nahi dudan aplikazioak jar ditzaket bertan, alegia, ordenagailu txiki bat da.
Sistema eragile asko instala daitezke bertan, niri QtMoko instalatu zidan olentzerok, hau debianen oinarritutako banaketa bat da, beraz, debianeko hainbat aplikazio instala ditzaket.

Kostatu zait, baina dagoenekoz konfiguratu dut gpsa, wifia, eta kable bidezko konexioa eta hainbat aplikazio instalatu dizkiot internetetik zuzenean. Horien artean gps-arekin bizikleta buelta grabatzeko aukera ematen duen tangoGPS aplikazioa. Horrela, OpenStreeMaps mapetan agertzen ez diren bideak gehitu ahal izango ditut mapa librean.
gps bidezko nabigaziorako navit aplikazioa ere instalatu dut, baina oraindik ez dut erabili. Hori ere frogatzeko irrikitan nago.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude