Matxinbentara urtero bezala?

Ez horixe! Aurtengo Xoxote eguna berezia izan da. 40 urtetik gora edukitzeak bizkar hezurretan eragina eduki du eta ohiko bi ziklista ezin joan geratu dira… Beste batek lana eta laugarrenak gogorik ez (?) Alegia Imamol eta biok ginen joatekoak, baina azkenean Mikel ere animatu egin zen, ez bazkaltzeko, baina bai bizikletaz gure bidea egiteko, Santa Agedako gaineraino behintzat bai, eta gero handik Elduaien aldera joango zela. Beste bazkari batera. Panorama horrekin alabari proposatu nion ea gurekin joan nahi ote zuen urteroko ibilbidea egitera. Eta baietz erantzun zuen!
 13 urteko alaba gurekin etorriko zen, berrogei ta pikoko lagunei beldurra ematen dien profila  egitera… Eta bai egin ere.

Mundiala izan zen Leire aldapatzar horietan gora lasai lasai igotzen ikustea. Jarduna bukatutakoan guztiek zoriondu zuten egindakoagatik, baina batez ere bertatik bertara ikusi genuenok: Mikelek, Imamolek eta hirurok.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude