Danba! Lurrera.

Negu txarra egin du, eta ez gara asko ibili bizikletaz, baina eguna luzatu ahala, bueltaxka batzuk eman ditugu, batez ere Imamol eta biok.

Hala ere, maiatzaren 9.ean hirukotea osatzea lortu genuen eta Lekeitiora joatea erabaki.Horra ibilbidea:



Goizeko 9tan euria ari zuenez, beranduxeago abiatu ginen, eta poliki-poliki Itziarko gainera joan ginen. Han hirurok bildu (mantso zihoanaren zain egon) eta Debaranzko aldapa jaisteari ekin genion. Pedalei eragin gabe beheraino joatea erabaki nuen, baina Deba gaineko terraza modukoaren begira-lekuaren parean aurreko gurpilak irrist egin eta lurrera joan nintzen. Aldapa handiena bertan egongo da, eta abiadura handi samarra hartzen da pare horretan, beraz, lurrean irristaka hainbat metro egin nituen. Bizikleta bazter aldera, ni bide erdian aurrera eta erreminta potea bion artetik ziztu bizian… Eskuetan errea sumatu nuen, ondoren gerri edo izter ondoan, eta azkenik, bizkarka jarri bezain pronto, geratu egin nintzen. Eskuko behatzak odolduta, ukalondoa minduta eta izter aldean ere arrastatxoa. Besterik ez! Hori da hori suertea edukitzea (ez erori izanagatik, baizik eta erori eta hain ondo bukatzeagatik).

Kotxe gidari bat geratu zen eta kotxea eskaini zidan edonora eramateko (benetan jende ona badago munduan, bai horixe!), baina aberia handirik ez neukanez, eta bizikleta ere jarraitzeko moduan zegoenez, aurrera jarraitzea erabaki genuen. Deban trena ere har nezakeenez, aldapa jaistea bukatu ondoren erabaki genezakeen zer egin. Eta halaxe egin genuen, iturrian garbitu, taberna batean tirita batzuk eskatu eta erabaki: aurrera jarraitzea erabaki genuen. Eta egia esan behar badut erabaki egokia izan zen. Egundoko bizikleta buelta egin baikenuen. Pena bakarra aurten erositako bizikletako zamarra berriaren ukalondoari eragindako zarratak ematen dit…

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude