Gizpuzkoaren barnealdean gora eta behera

56 kilometro gora eta behera

56 kilometro gora eta behera

Maiatzaren azken asteburuan Xoxote eguna ospatzen da, eta Matxinbentan bazkaltzeko ohitura daukagu. Inoiz Xoxotera oinez igo izan gara, baina azken aldian gutxik hartzen du bide hori. Nik behintzat nahiago dut bizikletaz Zarauztik Matxinbentara joan. Nahi izan ezkero oso erraz joan daiteke, batere aldaparik gabe, baina guk bide alternatiboa egiten dugu, beti bezala trafikoa ekidete aldera. Bidea hemen ikus dezakezue, Bertako aldapa gogorrena ere blogean bertan dago, baina oraingo honetan bide osoaren profila jarri nahi izan dut. Profilean igo beharreko aldapatxo bakoitzaren batazbesteko malda ikus daiteke, bai eta bidean igarotako mendi, herri eta auzoen altuerak ere. Kontuak atera eta 1400 metro inguru igo behar direla konturatu naiz. Ez dago gaizki goiz buelta baterako.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , , , , , , , , , . Gorde lotura.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude