Zarauztik mutrikura

Ibilbidearen nondik norakoak

Ibilbidearen nondik norakoak

Igandean, ekainaren 4.ean, ohikoa
baino buelta luzexeagoa egin behar omen genuen, eta horretarako ordu
erdi lehenago geratu ginen: goizaldeko 8:30tan! Sinestezina bada ere
denak garaiz agertu ginen, eta nora jo erabakitzerakoan, nik
proposatutako madarixako buelta baztertu egin zuten; egun beroa
zetorrela eta aldapa gutxiagoko zerbait egin behar omen gunuen…
Azkenean Mutrikura joatea erabaki genuen. Hasiera oso lasaia dauka,
batere aldaparik ez baitauka Zumairaino. Han Itziarko gainera
doan aldapa hasten da, Ez dauka inongo zailtasunik, eta lasai igo
genuen. (beno bukaera kontuan hartzen ez badugu behintzat) Itziar
aurreko ikuskizuna latza izan zen: jendea botaka, begiak gorri-gorri,
eguzkiaren izpiengandik ihesi baleude bezala… Zer ote ziren haiek?
Banpiroak? Gaupaseroak agian?
Handik Debara joan ginen, eta ibaia gurutzatu beharrean elgoibar aldera
joatea erabaki genuen, bi edo hiru kilometro aurrerago, kalbarioko
gainetik barrena, mutrikura joateko asmoz. Kalbarioko aldapa ez nuen
ezagutzen, baina Xubik, gazteagoa
zenean, sarritan igo omen zuen, eta gogorregia izan gabe oso polita eta
lasaia zela esan zigun. Imamol eta SuperThonik ordurako erronka latza
botata zeukaten, egun hortako errege kalbarioko gainera lehenengo
iristen zena izango omen zen. Eta jakina, bidegurutzera iritsi bezain
pronto han aldegin zuten Itziarko banpiroengandik ihesi ari balira
bezala! Kalbarioko perfila hauxe da, hasiera lasaia dauka, baina gero % 8ko malda dauka, alegia, ez dela gauerdiko ahuntzaren eztula.

Gu gora iritsitakoan han zegoen Imamol, erregatza lortu ez eta gure
zain ordulaurden egin zuela esanaz… Mutrikura jeitsi ondoren bueltako
bideari ekin genion, kostako bidetik Debara, eta handik berriz Itziarko
gainera. Aldapa hori, nik bezala kiloak soberan dauzkagunontzat, ez da
hain gogorra, ez baitauka malda handirik. Horra bere perfila

Hara ere gure super-bikotea aurrea hartuta iritsi zen. Dedio, horiek daukate sasoia!

Bukatzeko, Itziartik Zarautza; dena aldapa behera. Baina, niri
iruditu zitzaidanaren arabera, superThoni hustuta iritsi zen
kamineroseko aldapatxora. Ez Imamol ordea. Kabroi horrek esprina
irabazi ez zidan ba! Amortiguadore gabeko bizikleta horretarakoxe hartu
zuen, aldapa horretako esprina irabazteko.

Beno, saio polita izan zen, ia 70 kilometro eta hiru ordutako izerdi
jarioa: karakolen moduan arrastoa laga nuen bidean zehar. Beti bezala.

Kategoria: Sailkatugabeak Etiketak , , , , , , , , , , . Gorde lotura.

Erantzun bat Zarauztik mutrikura bidalketan

  1. egilea: imamol

    Egoki tabernako aldaparen perfila jartzea ahaztu zaik, zzzale, eta “esprina” Xubik irabazi zuela esatea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude