‘Pelo malo’ izan da Sail Ofizialeko irabazlea

Txalo zaparrada batekin hasi da aurtengo iritsiera gala, eta musikaren laguntzarik gabe, boskote batek aurreskua abestu dute. Ondoren, Unax Ugalde eta Edurne Ormazabal izan dira galaren aurkezleak.

 

Azken gala hau kazetariontzako dibertigarriena izan ohi da. Kursaalean kazetari mordoxka batzuk batzen gara eta bertatik jarraitzen dugu galan gertatzen den guztia.

FOTO PRENTSA

Pisu pare bat gorago urduritasuna eta glamourra nagusi zen aretoa ez da guztiz bete, eta zenbait egunetan gertatu den bezala, nazioarteko izarren presentzia faltan sumatu dugu. Hori baina bigarren mailako kontua izan da, gaueko izarrak, saridunak izan batira.

GENERAL GALA

Palmares ofiziala askotarikoa izan den arren, ez gaitu guztiz ase eta zenbait sarirekin txaloez gainera, zenbait txistu ere entzun dira. Akaso gaueko anekdota onena Le Week-end taldekoek eman digute. Gizonezko aktore onenaren zilarrezko maskorra jasotzean saria lurrera erori da eta txalo nahiz barre artean jaso behar izan dute.

Eztabaida, taldetxoko komentario, barre eta pena apur batekin amaitu dugu aurtengo 61 Donostia Zinemaldia. Egia da aurreko urteko Zinemaldia baino kaskartxoagoa izan dela, baina Perla eta Zuzendari berriek oso kritika onak jaso dituzte.

Artikulu honen bukaeran palmares ofizial osoa duzue.

Zinema saria

Debagoienak ez du zorterik izan. Asier Altuna irribarretsu agertu zen Kursaaleko oholtza gainean, eta zenbait kazetarik Mireia Gabilondo esango zuela espero arren, ez da horrela gertatu. Azkenean Asier eta Amaia Merino anai-arreben Asier ETA biok-ek lortu du aurtengo Irizar saria.

Irabazlea film ausarta da. Egun batean Asier desagertu egingo da  ETAko kide egitea erabaki zuen-eta. Bi pertsonaien arteko elkarrizketa batean erabaki hori hartzera bultzatutako arrazoiak azaltzen saiatuko dira.  Filmak polemika eragin duen arren, Asier Merinok argi utzi du: “guk ez dugu polemikarik sortu, hori besteek egin dute”.

 

SOPRESA: Aurtengo urrezko maskorra, Pelo malok sariren bat lortuko zuela espero arren, urrezko saria oso kiniela gutxitan azaltzen zen.

ONA: Marian Alvarezen lana eta Quai d´Orsay-ren gidoia saritu izana. Askotan, horrenbeste lanen artean, onenak galdu egiten baitira.

TXARRA: Enemy sari gabe utzi izana injustizia handia iruditu zait. Film arraroa izan arren, egunak pasa ahala bere balioa hobeto ulertu dugu Zinemaldian.

P.D: Orain Miramar jauregiko festara joatea besterik ez zaigu geratzen. Sanferminetan esan ohi den bezala “GUTXIAGO FALTA DA”.

 

Aurtengo Sail Ofizialeko palmaresa

  • Film onenari Urrezko Maskorra (ekoizlearentzat), Pelo malo (Venezuela, Peru eta Alemania)
  • Epaimahaiaren sari berezia: La herida (Espainia)

DIRECTOR

  • Zuzendari onenari Zilarrezko Maskorra: Fernando Eimbcke – Club Sandwich (Mexiko)

ACTRIZ

  • Emakumezko aktore onenari Zilarrezko Maskorra: Marian Alvarez – La herida (Espainia)

ACTOR

  • Gizonezko aktore onenari Zilarrezko Maskorra: Jim Boradbent – Le Week-end (Erresuma Batua)

FOTOGRAFIA

  • Argazki onenaren epaimahaiaren saria: Canibal (Espainia, Errumania, Errusia eta Frantzia)
  • Gidoi onenari epaimahaiaren saria: Antonin Baudy,Christophe eta Bertrand Tavernier – Quai d´Orsay (Frantzia)

 

(Argazkiak: Haritz Dendategi)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude