Saridunen misterioa

Hugh Jackman Donostia Sariaren jabe da dagoeneko. Aktorea, esker oneko, hunkituta eta “Donostiarekin maiteminduta”, Zinemaldiaren ohorezko saria irabazi dutenen zerrenda prestigiotsuan sartu da. Jackman-ek, baina, gauean Zurichera bidea hartu du eta ordutik Donostia txutxu-mutxuen hiriburua da.

Edurne Ormazabalek aurkeztu zuen ekitaldia hasteko Donostia Sariaren aurreko irabazleak erakusten zituen bideo bat proiektatu zuten. Jarraian, Jackman “handietako bat, aktore aparta” dela aipatu zuen Ormazabalek eta ibilbide “zabal, distiratsu eta geldiezina” eraiki duela baieztatu zuen. Australiako aktoreak Zinemaldian eman dituen 20 ordu hauek harreman luze baten hasiera izateko itxaropena agertu zuten guztiek.

DONOSTI 1

Diego Lunari egokitu zitzaion saria ematea, eta honek, Jackmanek bere ibilibide osoan hartu dituen arriskuak goraipatzeko aprobetxatu zuen. Horrez gain, saria 44 urte dituela jaso izana positibotzat jo zuen mexikarrak, “zorionez aurretik ibilbide luzea daukala konturatzeko balio baitu”.

DONOSTI2

Hugh Jackman traje iluna eta alkandora urdina soinean agertu da bildutakoen aurrean, eta, txalo-zaparrada luzea isildutakoan, “arratsalde on” ozen batez agurtu ditu ikusleak. Bere familiak Espainia maite duela baina bere maitasuna, “gaurtik aurrera, sakonagoa” izango dela gaineratu zuen. “Aktore gisa, zaila da atzera begiratzea: beti izan behar da gauza berriak egiteko irrika. Baina hori egiteak nire aurretik sari hau zer-nolako jendeak irabazi duen gogoratzeko balio izan dit”, eta gaineratu zuen “oso harro” dagoela “gaur hemen Sidneyko, Australiako, ordezkari izatearren”. Lanean “bere alboan” izandakoei  eskerrak eman eta gero, Denis Villeneuve-ek gaur aurkeztu duen pelikularen zuzendariaren lana goraipatu zuen.
“Maite zaituztet” batekin agurtu baino lehen, saria berarentzat oso garrantzitsua dela esan zuen , “Donostia Saria eman zidaten gau hura”. Galaren irteera nahiz sarreran, Australiakoak bere umore ona erakutsi zuen eta oso atsegina izan zen. Hesiaren bestaldean pilatutakoak agurtzeaz gain, dozenaka sinadura eman zizkien.

Sail ofizialeko azken filma

Zinemaldiak azken egun hau film esanguratsu batekin amaitzeko ohitura dauka. Duela bi urte Intocable filmak Kursaala zutiarazi zuen. Aurten Helena Bonham Carter etortzekoa zenez, zeresan handia eman duen pelikula izan da The Young and Prodigious T.S. Spivet. Egia esateko, filma entretenigarria da, baina Bonham Carterrek huts egingo zuela jakin eta gero… Ikus-mina asko jaitsi zen.

FOTO TALDEA

Kursaaleko ikuslegoak ilusio handiarekin jantzi ditu 3Daz gozatzeko betaurrekoak, baina emozioak ez du luze iraun. Entretenigarria den arren, Zinemaldia itxiko duen film bati beste pausotxo bat eskatzen diogu. T.S. Spivet jeinu tankera duen gaztetxoa izango da, baina bere bizitza ez da borobila izango. Gabonetan estreinatzen diren film horietako bat izango da The Young and Prodigious T.S. Spivet. Entretenitagarria bai, zoragarria ez.  

 

Hasi dira sariak

Gehitukoak izan dira lehenak. Urtero egiten duten moduan Kur galeria aukeratu zuten Sebastiane saria nori emango zioten igartzeko. Sebastiane Latino eta Sebastiane sari-emate ekitaldia. José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldiko zuzendaria), Todd Haynes (Epaimahai Ofizialeko presidentea) eta Paul Julian Smith (Horizontes Latinos Epaimahaikidea) bertan egon ziren. 19:30ak inguru Gehituko epaimahaiak Dallas buyers club filma saritzen zuela iragarri zuen. Ihesak, bereziki 80. hamarkadan, egindako sarraskia salatzen den film honetan Jared Leto eta Matthew McConaughey aktoreen lana ezinhobea da. Zoritxarrez filma ez da hurrengo urtera arte estreinatuko.

FOTO SEBASTIANE

2000. urtean, Donostia Zinemaldiaren barruan gay eta lesbiana zinemarentzako saria sortzeko erabakia hartu zen. Asmo hori Euskal Herriko Gay, Lesbiana, Bisexual eta Transexualen Elkartea den Gehituren baitan jaio zen. Helburua zera zen: 1987. urtetik Berlinaleko Teddy sariarekin egiten zen bezala, sari honek ere eduki homosexualeko filmei zinema-areto eta hedabideetan garrantzi eta oihartzun handiagoa izan zezaten laguntzea.

Prentsak saririk emateko aukerarik ez dugu arren, hemen zenbait komunikabideri eskatutako kiniela.

Info7/Zart aldizkaria

·         Film onenaren Urrezko Maskorra, La herida.

·         Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Bertrand tavernier – Quai D`orsay.

·         Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Marian Alvarez – La herida.

·         Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre – Canibal.

·         Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, Quai D`orsay.

Cineol

·         Film onenaren Urrezko Maskorra, Fot those who can tell no tales.

·         Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Bertrand tavernier.

·         Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Marian Alvarez – La herida.

·         Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre – Canibal.

·         Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, Quai D`orsay.

Lo que yo te diga

·         Film onenaren Urrezko Maskorra, Vivir es facil con  los ojos cerrados.

·         Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Denis Villeneuve.

·         Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Samantha Castillo – Pelo Malo.

·         Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre – Canibal.

·         Gidoi onenaren epaimahaiaren saria, Quai D`orsay.

Goiena

·         Film onenaren Urrezko Maskorra, Enemy.

·         Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra, Bertrand tavernier – Quai D`orsay.

·         Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Samantha Castillo – Pelo Malo.

·         Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra, Antonio de la Torre – Canibal.

·         Gidoi onenaren epaimahaiaren saria.Quai D`orsay.

 

P.D: Gogoan izan epaimahaiak ez daukala zertan gure iritziarekin ados egon.

 

SORPRESA: Egia esan ez dakit ona edo txarra den, baina The Young and prodigious T.S. Spivet filmak, ez nau hunkitu. Azken proiekzio hauek emozio berezi bat izan ohi dute eta lehiaketatik kanpo aurkeztutako pelikula honek ez nau guztiz konbentzitu.

ONA: Gaur edozein txokotan sortzen diren eztabaida taldeak ikaragarriak dira. Txutxu-mutxuak, kinielak… Gaur gaueko palmaresa igartzeko teknikak oso ugariak dira.

TXARRA: Gaur gauerako eguraldi txarra iragarri dute. Hortaz Miramar jauregiko festak izan ohi duen glamourra erdipurdikoa izango da.

 

(Argazkiak: Haritz Dendategi)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude