Maiatza eta ekaineko irakurketak

Denboraz larri, eta ezohiko formatoan, hona hemen maiatza eta ekaineko irakurketen sinopsia:

Georges Simenon: El gos groc (Lluís Maria Todók itzulia, Quaderns Crema): liburu entretenitua, arina, lortzen duena Maigret Parisetik ateratzea eta herri txiki baten atmosfera itxian nola mugitzen den ikusaraztea.

Georges Simenon: El arriero de “La Providence” (Nuria Petitek itzulia, Acantilado): hemen atmosfera are itxiagoa da, kanal baten bueltan dagoen atmosferan girotua. Pertsonaiek pisu handiagoa hartzen dute nire ustez Maigreten beste kasu batzuetan baino. Entretenigarria baita ere.

Maria Belmonte: Peregrinos de la belleza (Acantilado): hainbat bidaiarirengan Italiak eta Greziak utzitako arrastoaren narrazio bikaina. Orotariko ezagutza kultural hutsala maite dugunontzat gutizia. Helena Attleeren El país donde florece el limonero artelanaren parekoa. Oso gomendagarria.

Cristina Rivera Garza: Había mucha neblina o humo o no sé qué (Random House). Rulfori buruzko obra oso iradokitzailea, txapela kentzeko modukoa. Idazle baten ofizioaren eta bere obraren arteko harremanaren garrantzia biziki ondo kontatzen duena.

Benjamin Black (John Banville): El secreto de Christine (Miguel Martínez-Lage, Alfaguara 2007), El otro nombre de Laura (Miguel Martínez-Lage, Alfaguara, 2008), En busca de April (Miguel Martínez-Lage, Alfaguara, 2011) eta Muerte en verano (Nuria Barrios, Alfaguara, 2012). Tarteka aspergarriak, tarteka loari desafio egiten dioten liburuak, badute zerbait hipnotikoa. Ziur asko pertsonaien garapen geldo eta sendotasuna da obra hauen bertutea, bereziki Quirke protagonistarena. Akzio gutxikoak, gezak. Halaber, ziur asko, denak irakurriko ditut.

Lizar Begoña: Mundu zitalaren aurka (Elkar, 2024). Liburu ona, prosa bikaina duena, nahiz eta 100 orri gehiago ditudan faltan nik gauza batzuk gehiago garatzeko. Oro har gomendagarria eta blog honetan ziur asko aparteko iruzkina merezi duena.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude